115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko burua. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko maiatzaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna 203ko maiatzaren 14a izanen da. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusira eta S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 12an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2307544