115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 11. lurzatian. Behin betiko onespena

Artazuko Udalak, 2023ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Rosario Echechipía Senosiáinek sustatua, Artazuko 1. poligonoko 11. lurzatiari dagokiona.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Artazun, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307953