76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

Aurkibidea

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

31/2003 FORU LEGEA, ekainaren 17koa, Kultura eta Departamentua sortzekoa.

AKATS ZUZENKETA, otsailaren 24ko 8/2003 Foru Legearena. Lege horren bidez, hemezortzi kreditu berezi, guztira 6.487.105 euro egiten dutenak, eta hiru kreditu gehikuntza, guztira 1.156.720 euro egiten dutenak, ematen zaizkie Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, Toki Administrazioko Departamentuari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari, eta aurrekontuetan eragina duten beste neurri batzuk hartzen dira, aurrekontuen diru urritasunari aurre egiteko.

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

116/2003 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, azaroaren 26ko 334/2001 Foru Dekretuaren eranskina aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean dauden zenbait ondasun higiezin baloratzeko prozedura onetsi zen. Balorazioa egiteko, merkatuan duten batez besteko prezioa egiaztatzeko metodoa erabili zen, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeaketan aplikatzeko.

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

165/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait ondasun higiezin enkante bidez besterentzea onesten duena.

FORU AGINDUA, 2003ko maiatzaren 5ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, 2001eko apirilaren 30eko Foru Agindua aldatzen duena, Abereen Garraiorako Ibilgailuen Erregistroaren barrenean Arriskuko Material Espezifikoak eta Abere Hilak Bildu eta Garraiatzeko Kudeatzaileen Atala sortu zuen hura.

Agintariak eta Langileak

2/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Rafael Gurrea Induráin jauna Nafarroako Gobernuko lehendakariorde kargutik kentzen duena.

3/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Rafael Gurrea Induráin jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari kargutik kentzen duena.

4/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana. Calixto Ayesa Dianda jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularra izendatzen duena.

5/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Jesús Javier Marcotegui Ros jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari kargutik kentzen duena.

6/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana. José Ignacio Palacios Zuasti jauna Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko titularra izendatzen duena.

264/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako espedientea, Eva María Elicegui Narvarte andreari dagokionez, onesten duena.

552/2003 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, 2003rako lan eskaintza publikoaren arabera Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan hutsik dauden lanpostuak betetzeko barne mugikortasuneko prozesurako deia egiten duena.

543/2003 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Geriatria Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 17an emandako 558/2003 Ebazpenarena.

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1054/2003 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Tafallako hondakin solidoen zabortegi batek ingurumenerako eta osasunerako sortzen dituen arriskuen azterketa lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

384/2003 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Benjamín de Tudela" BHIko ekitaldi aretoa berritzeko eta egokitzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

844/2003 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Oftamologia Zerbitzurako protesien hornidura (begi barreneko lenteak) 2003. urtean zehar kontratatzeko gastua onetsi eta hornidura hori esleitzeko espedientea irekitzen duena (APRO 38/2003 lehiaketa publikoa).

845/2003 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Oftamologia Zerbitzurako osasun materialaren hornidura (begi-lausoetako set bat eta phacorako bitrektomiako set batena) 2003. urtean zehar kontratatzeko gastua onetsi eta hornidura hori esleitzeko espedientea irekitzen duena (APRO 37/2003 lehiaketa publikoa).

899/2003 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez baimena ematen da 2003. eta 2004. urteetarako Osasun Publikoaren Institutuko garbiketa zerbitzua kontratatzeko gasturako eta hasiera ematen zaio horretarako kontratazio-espedienteari.

922/2003 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroak Ekorradiologiako ekipamenduaz hornitzeko kontratazioak duen gastua baimentzen duena (OB8/2003 lehiaketa).

346/2003 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Agoizko industrialdeko Albero txirrindula enpresaren nabe zaharra, orain Nafarroako Gobernuarena dena, egokitzea, Agoitz aldeko errepideen Zainketa-Ustiapen Zentroa izateko" izeneko obrak prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2003ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2004. urterako Toki Azpiegituren Plana onesten duena.

128/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, "Muetz-Estenotz bidea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

563/2003 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Ubidea: 4, 5 eta 18. tarteak" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapenaren prozedura irekitzen duena.

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R I T Z A L A

2003ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak onetsirik

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Obra kontratua esleiturik

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Arduradunaren izendapena

E L K A N O

2003. urteko aurrekontu orokorra behin betikoz onetsirik

T U T E R A

Elola eta Ribotas kirolguneetarako sistema informatizatua erosi eta instalatzea adjudikaturik

Tuterako HAPOko 4. unitate integratuko 1. sektoreko 1. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta oinarriak

N A R K U E

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onetsirik

O L L O I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

U N T Z U E

UE-2 bis unitatearen jarduketa sistemaren aldaketa, xehetasun azterlana eta birzatiketa

I R U Ñ A

Bizilagun txartelak ukatzea

E R R O I B A R

2003ko aurrekontuaren kreditu soberakinak eransteko espedientearen hasiera bateko onespena

2003ko aurrekontuaren kreditu soberakinak eransteko espedientearen hasiera bateko onespena

2003ko aurrekontuaren kreditu soberakinak eransteko espedientearen hasiera bateko onespena

B A Z T A N

Trafikoko arau-hausteen gaineko zehapenen jakinarazpena

Trafikoko arau-hausteen gaineko zehapenen jakinarazpena

I R U Ñ A

E D I K T U A

I G A N T Z I

Urbanizazio proiektuaren hasierako onespena

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

A N T S O A I N

Zehapen jakinarazpena

I R U Ñ A

Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan baldintzak eta plantilla organikoaren aldaketa 2003. urterako

PETILLA DE ARAGON

Belar aprobetxamenduen enkanteak

A T A R R A B I A

Deialdia, Atarrabiako udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

C I N T R U E N I G O

Deialdia, Cintruenigoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko