76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

346/2003 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Agoizko industrialdeko Albero txirrindula enpresaren nabe zaharra, orain Nafarroako Gobernuarena dena, egokitzea, Agoitz aldeko errepideen Zainketa-Ustiapen Zentroa izateko" izeneko obrak prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan haiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: aipatu proiektua egitea.

_Esleitzeko modua: irekia, lehiaketa.

_Kontrataren aurrekontua: 25.250 euro.

_Egiteko epea: 2 hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko uztailaren 16a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. oina, Iruña), 948423624 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi: http://www.cfnavarra.es/obraspublicas.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko uztailaren 23an, 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ............ kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Agoizko industrialdeko Albero txirrindula enpresaren nabe zaharra, orain Nafarroako Gobernuarena dena, egokitzea, Agoitz aldeko errepideen Zainketa-Ustiapen Zentroa izateko" izeneko obrak prestatzeko lanak lehiaketa irekiaren bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko .............. (zenbakitan) ............ euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3172748