76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

899/2003 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez baimena ematen da 2003. eta 2004. urteetarako Osasun Publikoaren Institutuko garbiketa zerbitzua kontratatzeko gasturako eta hasiera ematen zaio horretarako kontratazio-espedienteari.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Osasun Publikoaren Institutuko garbiketa zerbitzua 2003. eta 2004. urteetarako kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Osasun Publikoaren Institutuko garbiketa zerbitzua 2003. eta 2004. urteetarako kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: 54.600 euroko gehieneko gastua, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: aurrekontuaren % 2.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hogeigarren egunean emanen da aditzera Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean (Irunlarrea kalea, 39, Iruña) proposamen ekonomikoak non eta zein egun eta ordutan irekiko diren.

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948 428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maitzaren bederatzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: proposamen ekonomikoaren eredua biltzen duen eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0305241