76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

AKATS ZUZENKETA, otsailaren 24ko 8/2003 Foru Legearena. Lege horren bidez, hemezortzi kreditu berezi, guztira 6.487.105 euro egiten dutenak, eta hiru kreditu gehikuntza, guztira 1.156.720 euro egiten dutenak, ematen zaizkie Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, Toki Administrazioko Departamentuari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari, eta aurrekontuetan eragina duten beste neurri batzuk hartzen dira, aurrekontuen diru urritasunari aurre egiteko.

Akatsak baitaude foru lege horren 1. artikuluko gastuetako kontusailetan, nahiz ez duten edukian eraginik baina bai kontabilitate prozesuko identifikazioan (2003ko otsailaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 26. zk.), hona hemen egin beharreko zuzenketa:

1826. orrialdean, bigarren zutabean, honako hau ageri den tokian: "010001-00001-2261-112100, "Hauteskundeak" izenekoari, 550.000 euro.", beste hau esan behar du: "010001-00001-2261-112102, "Hauteskundeak" izenekoari, 550.000 euro."

1827. orrialdean, lehen zutabean, honako hau ageri den tokian: "910001-91110-4810-313003, "Ezinduen Europako Egunari loturiko ekitaldietarako dirulaguntza" izenekoari, 120.300 euro.", beste hau esan behar du: "910001-91110-4810-313004, "Ezinduen Europako Egunari loturiko ekitaldietarako dirulaguntza" izenekoari, 120.300 euro."

1827. orrialdean, lehen zutabean, honako hau ageri den tokian: "940003-95210-4810-323102, "Gazteak gizartean eta lan munduan bideratzeko programak" izenekoari, 60.000 euro.", beste hau esan behar du: "940003-95210-4810-323103, "Gazteak gizartean eta lan munduan bideratzeko programak" izenekoari, 60.000 euro."

Iragarkiaren kodea: C3131959