III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L L O I B A R
Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita
Ikusirik Mari Sol San Martín Razquin andreak aurkeztutako xehetasun azterlana etxebizitza familibakarra egin ahal izateko, hain zuzen ere Ultzurrungo 6. poligonoko 3011. lurzatiko 3011-A lurzatian, Olloibarko Udalarena baita.
Ondokoa ebatzi dut:
1._Hasiera batez onestea Mari Sol San Martín Razquin andreak sustatutako xehetasun azterlana, hain zuzen ere Ultzurrungo 6. poligonoko 3011. lurzatiko 3011-A lurzatiari buruzkoa, Olloibarko Udalarena baita.
2._Jendaurrean jartzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Interesatuek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
3._Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea.
Ollon, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Alkatea, Daniel Larumbe Lander.
Iragarkiaren kodea: A0305011