76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ezinezkoa izan da jakinaraztea Francisco Javier Piqueras Esparza jaunari ondotik heldu den ebazpena, hortaz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuaren herriko Udalaren iragarki oholean emanen da argitara, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen proposamena, Francisco Javier Piqueras Esparza jaun udaltzainari Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko martxoaren 17an eman ebazpenaren bitartez irekitako diziplinako espedienteko instruktoreak egin duena.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003ko martxoaren 2an, 23,45 inguruan, San Cristobal kaleko 29 zenbakian dagoen Sorgiñe ostatuan gertatutako istilu batean parte hartu zuen eta zerbitzari bat iraindu zuen, eta udaltzaina zela adierazi zion.

Kalifikazio juridikoa: egitate horiek arau-hauste larria dira, Nafarroako Polizi Kidegoari buruzko 1/1987 Foru Legearen 53.r) artikuluaren arabera.

Proposaturiko zehapena: 30 egunez lana eta lansaria bertan behera uztea, kontuan hartuz Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko urriaren 9an eman ebazpenaren arabera, Piqueras jaunari ezarri zitzaiola zehapen bat horrelatsuko arau-hauste batengatik.

Hamar eguneko epean interesatuak bere defentsarako egoki iruditzen zaiona alegatzen ahal du.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian. Instruktorea, idazkaria. Sinadura ulertezinak.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0305840