76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

165/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait ondasun higiezin enkante bidez besterentzea onesten duena.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du, zenbait ondasun higiezin besterentzeko, baldintza hauei jarraikiz:

Xedea eta hasierako prezioa: loteetan zehaztutako ondasun higiezin hauek saltzea; horretarako, hasierako prezioa berdindu edo gorantz jo beharko da:

1. lotea._Etxebizitza, Iruñeko Baiona etorbideko 30 zenbakiko 2.B. Ehun eta bost metro eta berrogeita bat dezimetro karratu ditu. Honi 31 zenbakiko garage plaza erantsiko zaio. Hasierako prezioa: berrehun eta berrogeita hamasei mila eta bederatziehun (256.900) euro.

2. lotea._Etxebizitza, Iruñeko Vínculo kaleko 2 zenbakiko 3.C. Berrogeita hemezortzi metro eta hirurogeita bost dezimetro karratu ditu. Honi 17 zenbakiko trastelekua (4.a) erantsiko zaio. Hasierako prezioa: berrehun eta berrogeita hamaika mila eta ehun (251.100) euro.

3. lotea._Etxebizitza, Noaingo Errege kaleko 58 zenbakiko 2.A (Katastroaren arabera 64 zenbakia da). Laurogeita bi metro karratu ditu erabilgarri. Hasierako prezioa: ehun eta zazpi mila eta zortziehun (107.800) euro.

4. lotea._Etxebizitza, Noaingo Errege kaleko 58 zenbakiko 3.A (Katastroaren arabera 64 zenbakia da). Laurogeita bi metro karratu ditu erabilgarri. Hasierako prezioa: ehun eta lau mila eta zortziehun (104.800) euro.

5. lotea._Espartza-Zaraitzuko (Nafarroa) Santa Maria kaleko 4 zk.an dagoen etxea, 81 m²-ko oinekoa, etxeari hegoaldean erantsitako 20 m²-ko estalpe bat eta kale horretako 13 zk.an dagoen baratzea, 147 m²-koa. Hasierako prezioa: berrogeita hamazazpi mila eta ehun (57.100) euro.

6. lotea._15. garaje plaza (Katastroan 16.a), Iruñeko Bartolome de Carranza kaleko 66-72 A zenbakian. Hasierako prezioa: lau mila eta bostehun (4.500) euro.

7. lotea._20. garaje plaza (Katastroan 21.a), Iruñeko Bartolome de Carranza kaleko 66-72 A zenbakian. Hasierako prezioa: lau mila eta bostehun (4.500) euro.

8. lotea._24. garaje plaza (Katastroan 25.a), Iruñeko Bartolome de Carranza kaleko 66-72 A zenbakian. Hasierako prezioa: lau mila eta bostehun (4.500) euro.

9. lotea._76. garaje plaza (Katastroan 77.a), Iruñeko Bartolome de Carranza kaleko 66-72 A zenbakian. Hasierako prezioa: lau mila eta bostehun (4.500) euro.

10. lotea._88. garaje plaza (Katastroan 89.a), Iruñeko Bartolome de Carranza kaleko 66-72 A zenbakian. Hasierako prezioa: lau mila eta bostehun (4.500) euro.

11. lotea._6 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: zazpi mila eta berrehun (7.200) euro.

12. lotea._7 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: zazpi mila eta berrehun (7.200) euro.

13. lotea._29 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: zazpi mila eta berrehun (7.200) euro.

14. lotea._14 zenbakiko garaje plaza eta zenbaki bereko trastelekua, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: zazpi mila (7.000) euro.

15. lotea._31 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: sei mila eta zortziehun (6.800) euro.

16. lotea._35 zenbakiko garaje plaza (Katastroan 36.a), Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: sei mila eta laurehun (6.400) euro.

17. lotea._8 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: bost mila eta seiehun (5.600) euro.

18. lotea._24 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: bost mila eta seiehun (5.600) euro.

19. lotea._26 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: bost mila eta seiehun (5.600) euro.

20. lotea._27 zenbakiko garaje plaza, Herriko Plazan, Lekunberrin (Nafarroa). Hasierako prezioa: lau mila eta seiehun (4.600) euro.

Prozedura: enkante publikoa.

Loteren bat eman gabe geldituz gero, bigarren enkantea eginen da ondoren. Lote bakoitzerako zehaztutako abiapuntuko prezioaren % 10 kenduta ateratzen dena izanen da hasierako prezioa.

Interesatuek agiriak aurkezteko tokia eta eguna: 2003ko uztailaren 29ko 14:30 arte, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4an), edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegoetan, eta 30/1992 Legearen 30. artikuluan aipatzen direnetan. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: 2003ko abuztuaren 5eko 9:30etan, Kirolaren Etxean eginen den jendaurreko ekitaldian (Paulino Caballero, 13, Iruña).

Enkantea jendaurrean egiteko tokia eta eguna: 2003ko abuztuaren 6an, 10:00etan, Kirolaren Etxean.

Besterentzea gobernatuko duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuan (Yanguas y Miranda kalea, 27-2. oina, Iruña, 948-422981). Han interesatuek nahi dituzten kontsultak egiten ahalko dituzte.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bostean._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0306020