76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1054/2003 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Tafallako hondakin solidoen zabortegi batek ingurumenerako eta osasunerako sortzen dituen arriskuen azterketa lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Tafallako hondakin solidoen zabortegi batek ingurumenerako eta osasunerako sortzen dituen arriskuen azterketa kontratatzeko deia egin du, honako baldintza orokor hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: Tafallako hondakin solidoen zabortegi batek ingurumenerako eta osasunerako sortzen dituen arriskuen azterketa kontratatzea.

_Esleipen bidea: esleipena lehiaketaren bidez eginen da.

_Hasierako prezioa: hasierako prezioa, gehienez ere, 63.500,00 euro izanen da, BEZa barne.

_Egiteko epea: 14 aste.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:30 arte aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroko bulegoetan (Alondegiaren kalea, 1-2.a).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia izan beharko dute.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko toki-egunak:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamazazpigarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1.a, 2. solairuan, eta Interneteko helbide honetan daude: http://www.cfnavarra.es/medioambiente

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, .................jaun/andreak, NAN zk.:..........................., adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), .........................................................ko lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ...... (zenbakiz) euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0305681