76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2003ko maiatzaren 5ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, 2001eko apirilaren 30eko Foru Agindua aldatzen duena, Abereen Garraiorako Ibilgailuen Erregistroaren barrenean Arriskuko Material Espezifikoak eta Abere Hilak Bildu eta Garraiatzeko Kudeatzaileen Atala sortu zuen hura.

2001eko apirilaren 30eko Foru Aginduaren bitartez, Arriskuko Material Espezifikoak eta Abere Hilak Bildu eta Garraiatzeko Kudeatzaileen Atala sortu zen Abereen Garraiorako Ibilgailuen Erregistroaren barrenean, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 26. artikulua garatzeko.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak, 2003ko urtarrilaren 2ko epaiaren bitartez, aipatu foru aginduaren 2. artikuluko 2. lerroaldea eta xedapen gehigarriaren 3. lerroaldea deuseztatu zituen, azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuan jasotako Estatuko oinarrizko araudiaren kontrakoak zirelako. Dekretu horrek material arriskutsuak nola suntsitu arautzen du entzefalopatia espongiforme kutsagarrietan.

2003ko maiatzaren 1ean, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2002ko urriaren 3an emandako 1774/2002 Erregelamenduak hartu zuen indarra, giza kontsumorako ez diren abereen azpiproduktuei zer osasun arau aplikatu behar zaizkien ezartzen duena. Europako araudi horretan "haztegiko abere" hilak suntsitzeko betebehar berriak jaso dira, eta Europako Batasunaren lurralde osoan berdin aplikatzekoak dira.

Bidezko da, beraz, aipatu foru agindua aldatzea eta hildako abereak suntsitzeko dituen neurriak indarrik gabe uztea, hemendik aitzina Europako araudian bildutakoak izanen direnez gero.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Indarrik gabe uztea 2001eko apirilaren 30eko Foru Aginduaren xedapen gehigarria, Abereen Garraiorako Ibilgailuen Erregistroaren barrenean Arriskuko Material Espezifikoak eta Abere Hilak Bildu eta Garraiatzeko Kudeatzaileen Atala sortu zuena.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: C3133806