76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak 2003ko apirilaren 3an emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena (2003ko maiatzaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 62. zk.).

Zorduna: José Luis García Silva jauna.

N.A.N./I.F.Z. 72650258C.

2003ko ekainaren 6ko enkantea lehenbiziko eta bigarren lizitazioetan eman gabe geratu baita, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamendua onetsi zuen 177/2001 Foru Dekretuaren 139. artikulua xedatzen duenari jarraikiz, aditzera ematen da ondotik adieraziko diren ondasunak zuzenean esleitzeko tramitea hasiko dela, honako epe hauei loturik:

1. Eskaintzak aurkezteko lehenbiziko epea: 2003ko uztailaren 15eko 14:00ak arte. Eskaintzak 2003ko uztailaren 16an, 9:30ean, irekiko dira Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Liburutegian (Karlos III.a., 4, bosgarren oina).

2. Egun horretan ondasuna esleitzen ez bada, eskaintzak aurkezteko epeak hilabete bakoitzaren 15ean edo, egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko dira.

3. Esleipen zuzenaren bidez besterentzeko tramitea 2003ko abenduaren 6an bukatuko da.

Hori dela eta, interesatuei jakinarazi behar zaie eskaintzak aurkezteko epea betetakoan enkante Mahaia bilduko dela eta hurrengo hiru egunetan irekiko dituela eta ondasun higiezina eskaintzetako altuenari esleituko diola. Eskaintzarik izan ezean, enkante Mahaiak hogeita hamar eguneko epea irekitzea eta eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzea erabakitzen ahal du.

Eskaintzak kartazal itxian aurkeztuko dira Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean (Karlos III.a etorbidea, 4, lehenbiziko oina). Eskaintzek ondokoak bilduko dituzte:

_Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen izena, NAN/IFZ, helbidea eta eskainitako prezioa. Eskaintza egilea entitatea baldin bada, aurkezlearen ahalordea jarduteko.

_Gutxieneko prezioaren %10eko bermea. Berme hori irmo sartuko da Foru Administrazioaren Diruzaintzan, baldin eta esleipen hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoan eraginiko kalte handiagoengatik izan litezkeen erantzukizunak.

Eskaintzak irekitzeko ekitaldia publikoa izanen da eta aurretik paratutako egun-orduetan eginen da. Irekitzeko egun-orduak Nafarroako Gobernuaren ediktu oholean iragarriko dira (Karlos III.a etorbidea, 2). Kartazalak ireki ondotik, eskaintza egileek eskaintzak hobetzen ahal dituzte gutxieneko prezioaren %2ko tarteez baliatuz.

Interesatuei ohartarazten zaie ondasuna besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein momentutan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutze-korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

Esleipen hartzailea beharturik dago esleitzean bertan edo bost eguneko epean utzitako bermearen eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte. Jabeen komunitatearekin egon daitezkeen zorrei dagokienez, komunitateko idazkari-administratzaileak 2003ko urtarrilaren 30eko idazkian adierazten du zorrik ez duela. Nolanahi dela ere, Jabego Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura joanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

Lehenbiziko enkante hartzaileak diruaren sarrera, gehienez ere, bost egun balioduneko epean egiten ez badu, enkante Mahaiak hurrengo eskaintza egileen prezioak nahikoak ote diren erabakiko du.

Hona hemen esleipen zuzenaren bidez besterendu beharreko ondasunaren deskribapena: lote bakarra. Altzania ibaia karrikako 20 zenbakia duen etxeko bigarren oineko egoitza. Lauretan hogeita hemeretzi metro eta hiruretan hogeita bi dezimetro koadro ditu.

_Erregistroko datuak: 21.848 zenbakiko finka, Iruñeko 7. Jabetza Erregistroaren 950. liburukia, 462. liburua, 184. orria.

_Katastroko datuak: 4. poligonoa, 609. lurzatia, 1. azpieremua, 11. hiri-unitatea.

_Iraun beharreko karga errealak: ez dago jasoa.

_Gutxieneko prezioa: 103.120,50 euro.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nahitaezko Dirubilketaren Atalera jo (Karlos III.a etorbidea, 4, lehebiziko oina, telefonoa: 948-423696, helbide elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0306025