76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

264/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako espedientea, Eva María Elicegui Narvarte andreari dagokionez, onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, ekainaren 4ko 190/2002 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako espedientea onetsi zuen. Horretarako deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsaliaren 23an emandako 53/2001 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Aipaturiko foru agindu horren 3. idatz-zatiak, Eva María Elicegui Narvarte andreari dagokionez, hautapen prozeduraren izapidea eteten du, eta egin gabe uzten du karrerako funtzionario bilakatzeko izendapena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 2an eman 555/2002 Ebazpenari jarraikiz.

Ikastetxean txertatzeko jarduerak bukatu ondoren, batzorde kalifikatzaileak izandako kalifikazioak igorri dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak prozedura horretako praktikaldia arautzeko abuztuaren 9an emandako 312/2001 Foru Aginduko bosgarren puntuan ezarri bezala.

Otsailaren 23ko 53/2001 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiak ezarritako baldintzak betetzen dituela ikusi ondoren, bidezkoa da izangai honen hautapen prozeduraren izapideari jarraipena ematea.

Halaber, bidezkoa da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari igortzea, Eva María Elicegui Narvarteri dagokion maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario titulua eman diezaion.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 23an emandako 53/2001 Foru Aginduaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako espedientea, Eva María Elicegui Narvarte andreari dagokionez, onestea.

2. Foru agindu hau Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidaltzea, dagokion karrerako funtzionario titulua luza diezaion, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2001 Foru Aginduaren bidez deituriko hautapen prozedurako praktikaldia gainditu baitu.

_Maisu-maistren kidegoa.

Espezialitatea: Ingelesa (euskaraz).

N.A.N.: 44136306.L.

Deiturak eta izena: Elicegui Narvarte, Eva María.

Puntuazioa: 5,2767.

3. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Idazkaritza Teknikora, Langileria Ataleko Haur eta Lehen Hezkuntzako Bulegora, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0306029