76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

384/2003 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Benjamín de Tudela" BHIko ekitaldi aretoa berritzeko eta egokitzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Tuterako "Benjamín de Tudela" BHIko ekitaldi aretoa berritzeko eta egokitzeko lanak kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa. Presakoa.

_Xedea: Tuterako "Benjamín de Tudela" BHIko ekitaldi aretoa berritzeko eta egokitzeko lanak egin.

_Aurrekontua: 286.771,08 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001, Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: lizitazio iragarkian adierazitako datan egingo da ekitaldi publikoan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bian._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0305909