76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2003ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2004. urterako Toki Azpiegituren Plana onesten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko abenduaren 4ko Erabakiaren bidez (2003ko urtarrilaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 14. zk.), 2004. urterako Toki Azpiegituren Planaren Proiektua onetsi zuen, 2001-2003 aldirako Toki Azpiegituren Hirurteko Plana arautzen duen uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 3.1. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, uztailaren 2ko 24/2002 Foru Legearen 5.2. artikuluan ezarritakoaren arabera arau horiek aplikatu behar baitira. Uztailaren 2ko 24/2002 Foru Lege horren bidez toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezarri ziren, 2002tik 2004ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Goian aipatu foru dekretuaren 3. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan ezartzen da toki entitateek ezarrita dauden baldintzak betetzeko epea bukatutakoan, Toki Administrazioko kontseilariak Plana Gobernuari igorriko diola, onetsi dezan. Plana Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 55. artikuluan aipatutako epea bukatu da. Toki entitateek ekarritako dokumentazioa eta haiek aurkeztutako oharrak aztertu ondoren eta eskumena duten zerbitzuek txosten teknikoak egin direlarik, bidezkoa da aurkeztutako oharrak onestea edo ezestea. Bestalde, ikusi da zaila dela zenbait toki entitateren diru-kaudimena frogatzea. Hortaz, beharrezkoa da, batetik, 2004ko Toki Azpiegituren Plana onestea, non baldintza guztiak betetzen dituzten inbertsioak sartuko diren, behin-behinekoz, eta bestetik, diru-kaudimen aski dutela frogatu ezin duten toki entitateei hogeita hamar egun balioduneko epea ematea, kaudimen hori frogatzeko agiri osagarriak aurkezteko eta, halaber, finantzabideak errespetatzeko osoko bilkuran hartutako konpromisoak aurkezteko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Toki entitateek proposatutako aldaketa hauek onestea:

TOKI-ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

BORTZIRIETAKO M. FORU edukiontziak eta paper-kartoiarenak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA Zabaltza: hornidura eta saneamendu sareak

ARTAITZ Kontzeju-etxea

2. Ondoko obra hauek Planetik ateratzea, uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legearen 7.a) artikuluan eta Lege hori garatzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 55.a) artikuluan ezarritako baldintza ez betetzeagatik.

TOKI-ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

DORRAO Kontzejuaren lokalaren egokitzapena

ASTERAIN Hilerriaren itxitura

AINTZIOA Hilerriko hormaren konponketa

3. Ondoko obra hauek Planetik ateratzea, toki entitateek berek eskatu baitute:

TOKI-ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

ARAGOI IBARREKO MANK. Hornidura Nafarroako Ubidetik (4. fasea: Arrada)

ALLIN IBARRA Udaletxeko alboko hormaren konponketa

4. Proiektua aldatzeko edo proiektuan sartzeko ondoko toki entitateek egindako proposamenak ezestea, dela akatsak atzeman direlako, dela indarreko arauen arabera onartezintzat hartu direlako: Aiegi, Donamaria, Mendabia eta Gares.

5. 2004. urterako Toki Azpiegituren Plana onestea. Proiektu horretako inbertsioak erabaki honen eranskinean ageri dira.

6. Erabaki honen 5. puntuan ageri diren inbertsioak 2004. urterako Toki Azpiegituren Planean sartzea behin-behinekoz, salbu eta hurrengo zenbakian aipatzen direnak, izan ere, toki entitatetek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kargura ordaindu beharreko inbertsio horien ehunekoa finkatuta dago jadanik.

7. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epea finkatzea ondotik adierazten diren toki entitateek Toki Administrazioko Departamentuan aurkez ditzaten bai diru-kaudimena frogatzeko dokumentazio ekonomiko-finantzarioa, bai proposaturiko finantzabideak errespetatzeko konpromisoak, osoko bilkuraren erabakien bitartez.

Zuhatzuko Kontzejua.

Urritzolako Kontzejua.

Etsaingo Kontzejua.

Urdazubi.

Basaburua.

Iturgoiengo Kontzejua.

Burutaingo Kontzejua.

Cintruenigo.

Etxarri-Aranatz.

Martzilla.

Olaizko Kontzejua.

Ilarregiko Kontzejua.

Erriberri.

Gares

Zare.

Bera.

Epe hori bukatutakoan, Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez, diru aldetik bideragarriak diren toki entitateeen inbertsioak 2004. urterako Toki Azpiegituren Planean sartuko dira, behin-behinekoz, eta bideraezinak direnak baztertuko, araubide berezian sartzen direnak izan ezik.

8. Erabaki honen bidez 2004. urterako Toki Azpiegituren Planean behin-behinekoz sartu diren inbertsioak egin behar dituzten toki entitateei eskatzea azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 56. artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkez dezatela, behin betiko Planean sar daitezen. Horretarako, hiru hilabeteko epea izanen dute, Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, inbertsioa 300.506,05 eurotik beherakoa bada, eta lau hilabete, egun beretik kontatuta, inbertsioa hortik gorakoa bada.

9. Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematea inbertsioetan beharrezkoak diren aldaketak egiteko, 2004. urterako Toki Azpiegituren Planaren irizpideei eutsiz, Planaren kudeaketa hobetzea eta aurrekontuak oso-osorik exekutatzea helburu. Ahalmena ematen zaio, orobat, ezinbesteko edo ustekabeko gorabeherak direla eta egin beharreko obrak sartu eta tramitatzeko.

10. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

11. Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, aukeran, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

2004. URTERAKO TOKI AZPIEGITUREN PLANA

Inbertsioak (BEZa barne) eurotan

A) PLAN ZUZENTZAILEAK

PRESIO HANDIKO UR HORNIDURA

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

BASABURUA Aitzarotz-Itsaso garraiobidea 280.000,00

SAKANAKO M. 1.021.000,00

Urritzako E.U.T.E. 661.000,00

Urritza-Irurtzun garraiobidea partez berritzea 360.000,00

ESTERIBAR 168.000,00

Irozko hornidura 72.000,00

Ilarrazko hornidura 96.000,00

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA Tiebasko uraren tratamendurako estazioa 2.808.337,00

ERROIBAR Mezkirizko biltontzi erregulatzailea, 150 m³-koa 111.000,00

ARRATOZKO UR M. Orontzeko biltontzi erregulatzailea 200.000,00

IZABA, URZAINKI, ERRONKARI

ETA GARDE Erronkaribarko hornidura. Konponbide bateratua, 1. fasea (Ur hartuneak, sareak eta tratamendua) 517.042,00

UZTARROZE Biltontzi erregulatzailea eta konexioak 258.000,00

BIOTZARI Hornidura hartzea beste putzu batetik 171.000,00

ZANGOZAKO ESKUALDEKO M. Morionesko adarra 261.000,00

JURRAMENDIKO M. Mankomunitateko ipar-mendebaldeko hornidura 1.917.420,00

IZARBEIBARKO M. 595.000,00

Garesko banatzaileko garraiobideak-Obanosko konexioa 307.000,00

Miranda-Argako biltontzia eta konexioak 288.000,00

Guztira 8.307.799,00

IBAIEN ARAZKETA ETA SANEAMENDUA

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

CABANILLAS, FUSTIÑANA,

RIBAFORADA ETA BUÑUEL Ebro Behereko kolektoreak eta araztegia 2.614.403,00

FALTZES, MARTZILLA, AZKOIEN,

FUNES ETA CAPARROSO Arga Behereko konexioko kolektoreak 1.045.761,00

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA Iruñerriko 2004ko obrak 627.457,00

OBRA OSAGARRIAK 2004ko obra osagarriak 1.376.918,00

Guztira 5.664.539,00

HIRIKO HONDAKINAK-TRATAMENDUA

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO M. Eskualdeko hondakindegia zigilatzea 590.242,41

JURRAMENDIKO M. 1.304.665,02

Obra zibila gai organikoen, ontzien eta konpostajearen arloetan 220.000,00

Makineria: konposta zabaltzeko ekipoak, boltsak apurtzeko ekipoak, hiriko hondakinak kolpatzeko,

zapaltzeko eta arrastatzeko makinak 214.000,00

Plastiko-filma birziklatzeko makinak 460.000,00

Hondakindegia egokitzea: perimetroa ixtea, lisibiatuen tratamendua 410.665,02

ERRIBERAGOIENEKO MANK. 243.409,90

Atzera-pala 162.273,27

Triajean girotu-presurizatutako kabina 72.121,45

Botila-zulagailua 9.015,18

ARGA-IZARBEIBARKO M. 700.212,12

Paper-kartoia zanpatzeko makinak 90.151,82

Eskualdeko hondakindegia zigilatzea 610.060,30

SAKANAKO M. 366.868,77

Inerteak gaika sailkatzeko eta zanpatzeko nabea 186.067,77

Zanpatzeko makineria eta azpiegitura 180.801,00

Guztira 3.205.398,22

HIRIKO HONDAKINAK-BILKETA

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

IRUÑERRIKO MANK. 495.834,99

2 FORU kamioi, 25 m³-koak, albotik biltzekoak 360.607,26

FORU edukiontziak, 3.200 litrokoak 135.227,73

JURRAMENDIKO M. 399.673,05

3 FORU kamioi, 22 m³-koak, atzetik biltzekoak 378.637,63

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 21.035,42

ERRIBERAKO M. 546.921,01

4 FORU kamioi, 22 m³-koak, atzetik biltzekoak 504.850,17

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 21.035,42

Paper-kartoien edukontziak, 1.200 litrokoak 21.035,42

ERRIBERAGOIENEKO M. 284.398,92

2 FORU kamioi, 22 m³-koak, atzetik biltzekoak 252.425,08

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 31.973,84

MAIRAGAKO M. 31.853,64

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 21.035,42

Paper-kartoien edukiontziak, 2.500 litrokoak 10.818,22

ARGA-IZARBEIBARKO M. 21.335,93

FORU edukiontziak, 800 litrokoak 10.517,71

Paper-kartoien edukiontziak, 2.500 litrokoak 10.818,22

BORTZIRIETAKO M. 31.853,64

FORU edukiontziak, 1.000 litrokoak 15.679,08

Paper-kartoien edukiontziak, 2.500 litrokoak 16.174,56

BAZTAN 31.853,64

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 21.035,42

Paper-kartoien edukiontziak, 2.500 litrokoak 10.818,22

ZANGOZAKO ESKUALDEKO M. 186.010,12

Kamioientzako garaje-nabea 180.000,00

Paper-kartoien edukiontziak 6.010,12

SAKANAKO M. 31.853,64

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 21.035,42

Paper-kartoien edukiontziak, 2.500 litrokoak 10.818,22

ESKA-ZARAITZUKO M. FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 10.517,71

MALERREKAKO M. Paper-kartoien edukiontziak, 2.500 litrokoak 10.818,22

10. ALDEKO M. 4.207,08

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 2.103,54

Paper-kartoien edukiontziak, 1.200 litrokoak 2.103,54

LEITZA-LARRAUN 14.724,79

FORU edukiontziak, 1.200 litrokoak 10.517,71

Paper-kartoien edukiontziak, 1.200 litrokoak 4.207,08

Guztira 2.101.856,38

HONDAKIN BEREZIAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

JURRAMENDIKO M. Obra-hondakinen edukiontziak 119.279,66

ERRIBERAGOIENEKO M. Obra-hondakinen edukiontziak 115.559,43

ZANGOZAKO ESKUALDEKO M. Obra-hondakinen edukiontziak 69.545,69

10. ALDEKO M. Obra-hondakinen edukiontziak 39.129,96

Guztira 343.514,74

B) HERRIETAKO PROGRAMAZIOETARAKO INBERTSIOAK

PRESIO HANDIKO UR HORNIDURA, PLAN ZUZENTZAILEETAN SARTU EZ DIREN INBERTSIOAK

INBERTSIOAK

Laguntza eta dotazio osagarrien programa 131.689,64

HERRIETAKO HORNIDURA ETA SANEAMENDU SAREAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

IRUÑERRIKO M. Sareak berritzea 2.603.585,43

IRUÑA: kale hauetako sareak berritzea: Compañía, Merced, Dormitaleria eta Xabier 2.245.381,22

ZABALTZA: hornidura eta saneamendu sareak herrigunean 134.025,70

TIEBAS: Sareak berritzea: Arrizabalaga (Txantreak aldea) 31.853,64

TIEBAS: Sareak berritzea: Arrizabalagako zeharbidea 192.323,87

MONCAYOKO UREN M. Sareak berritzea 1.118.189,04

ABLITAS: Sareak berritzea: Nueva del Río kalea 288.786,32

BUÑUEL: Sareak berritzea. Kaleak: Cristóbal Colón (2. tartea) eta San Ignacio (2. tartea) 144.242,91

CORELLA: Sareak berritzea. Kaleak: Hermanos Sánchez Blázquez, Arrabal, Santa Marta, Barda, M. Arigita, Del Carmen eta Donantes de Sangre

MONTEAGUDO: Sareak berritzea: Callizo kalea (2. tartea) 18.030,36

RIBAFORADA: Sareak berritzea. Kaleak: Valle (2. tartea), Rosario (2. tartea) eta Príncipe de Viana (2. tartea) 210.360,25

JURRAMENDIKO M. Sareak berrritzea 1.262.257,65

VILLATUERTA: hodi gidaria berritzea eta hornidura eta saneamendu sareak partez berritzea 424.999,70

CARCAR: Calle Altako sareak berritzea 27.075,60

CARCAR: Hornidura eta saneamendu sareak berritzea (partez) 288.575,96

LUKIN: Sareak berritzea. Kaleak: La Fuente eta San Andrés 143.996,49

MURIETA: Sareak berritzea: Antigua Estación kalea 117.065,14

ABARTZUZA: Sareak berritzea. Kaleak: San Sebastián eta Sancho Abarca 187.768,20

ALLOTZ: Hornidura eta saneamendu sareak berritzea (partez) 72.776,56

MAIRAGAKO M. Sareak berritzea 791.713,25

BARASOAIN: hornidura eta saneamendu sareak berritzea (1. fasea) 543.645,50

TAFALLA: sareak berritzea: S. Fernández etorbidea (2. fasea) 248.067,75

IZARBEIBARKO M. Sareak berritzea 404.475,14

MUETZ: hornidura eta saneamendu sareak berritzea. Kaleak: San Pedro eta Carretera 92.171,22

MUZKI: hornidura eta saneamendu sareak goitik behera berritzea 100.519,27

ARTAZU: Kale Nagusiko sareak berritzea 44.480,91

IRURRE Santa Luzia kaleko sareak berritzea 14.911,11

GARES: Artazuko errepideko sareak berritzea 152.392,63

TUTERA Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Alfaroko errepidean, Merindadeko glorietatik Queiles eta Mediavilla ibaietaraino 693.189,33

ETSAIN Banaketa sarea eta euri-uren sarea partez berritzea 26.408,47

LEITZA Hornidura eta saneamendu sareka berritzea Kooperatiba aldean 422.000,65

LANTZ Hornidura eta saneamendu sareak berritzea 445.488,20

NARBARTE Hornidura eta saneamendu sareak goitik behera berritzea 293.702,60

BASABURUA GARTZARON: hornidura eta saneamendu sareak berritzea 148.179,53

BASABURUA UDABE-BERAMENDI: saneamendu eta euri-uren sareak berritzea 193.159,28

OLAIBAR ENDERITZ: sareak partez berritzea 82.092,24

OLAIBAR OLABE: hornidura eta sanemendu sareak goitik behera berritzea 186.079,36

LARRAGA Hornidura eta saneamendu sareak partez berritzea 911.519,00

URDAZUBI Saneamendu sarea berritzea, Alkerdi eta Telleria auzoak 215.468,85

Guztira 9.797.508,05

ELEKTRIFIKAZIOAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

ARESO Baserrien aldeko instalazio elektrikoak eraberritzea 175.104,88

ARTZIBAR Tentsio baxuko sarea eta TZ eraberritzea Imizkotzen 54.283,41

Guztira 229.388,29

HERRIKO ARGIAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

CORELLA Argiak berritzea (2. fasea-Gainerakoa) 71.364,18

VILLAFRANCA Herriko argiak berritzea (2. fasea-Gainerakoa) 115.803,01

FALTZES La Mota kaleko eta kirolguneko argiak 84.965,08

AZAGRA Herriko argiak berritzea (1. fasea) 243.409,90

BAZTAN Oronoz, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu eta Arizkungo herriko agiak berritzea 293.492,24

TAFALLA Zeharbideetako herri-argiak berritzea 386.721,24

IGUZKITZA Herriko argiak berritzea 174.077,15

ETXARRI-ARANATZ Alde Zaharreko argiak 137.030,76

URDAITZ Herriko argiak zabaltzea 13.588,88

ILARREGI Herriko argiak partez berritzea 7.813,16

GOROZIN Herriko argiak berritzea 50.575,17

DORRAO Herriko argiak berritzea 68.906,04

ZARE Herriko argiak berritu eta zabaltzea (3. fasea) 59.981,01

MARTZILLA Alde Zahareko argiak berritzea 112.966,24

Guztira 1.820.694,06

ZOLADURAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

ABLITAS Nueva del Río kalea zolatzea (sareak) 212.668,13

BUÑUEL Kaleak zolatzea: Cristóbal Colón (2. tartea) eta S. Ignacio (2. tartea) (sareak) 214.825,77

RIBAFORADA Kaleak zolatzea: Valle (2. tartea), Rosario (2. tartea) eta Príncipe de Viana (2. tartea) (sareak) 365.583,64

MONTEAGUDO Callizo kalea zolatzea (2. tartea) (sareak) 17.741,88

CORELLA Kaleak zolatzea: Hnos. Sánchez Blázquez, Arrabal, Santa Marta, Barda, M. Arigita, Del Carmen eta Donantes de Sangre (sareak)

IRUÑA Kale hauen urbanizazioa: Compañía, Merced, Dormitalería eta Xabier (sareak) 1.102.388,42

IRURRE Kaleak zolatzea, 3. fasea (sareak) 5.925,98

LUKIN La Fuente eta San Andrés kaleak zolatzea (sareak) 114.727,20

MURIETA Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 73.569,89

ALLOTZ Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 71.490,39

MUETZ Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 17.807,99

GESALATZ Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea, Muzkin 14.250,00

BARASOAIN Sareak berritzeko obrak dituzen kaleak zolatzea (1. fasea) 854.242,54

VILLATUERTA Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 113.236,69

CARCAR Calle Alta zolatzea (sareak) 18.511,17

CARCAR Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 338.670,32

CORELLA Kale hauek zolatzea: Avda. de Navarra, Fitero-Avda. del Villar; General Mola eta Calvo Sotelo (2. fasea) (sareak) 1.714.501,22

CINTRUENIGO Kale hauek zolatzea: Cantarrondas, Libertad, Zumalacárregui, Avda. Merindades, Avda. Estación, Santa Cecilia eta Francisco Chivite (sareak)

LEITZA Kooperatiba aldea zolatzea (sareak) 316.234,54

TIRAPU Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 39.768,97

MAÑERU La Luna eta Esperanza kaleak eta Foruen Plaza zolatzea (sareak) 233.366,99

OLAGUE Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea (2. fasea) 225.601,91

URDIAIN Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea (2. fasea) 442.092,48

BAKAIKU Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea (2. fasea) 254.919,28

TUTERA Kale hauek zolatzea: Amigos del País, Rabosales, Argentina, Donantes eta Ximénez de Rada (sareak) 838.772,49

TUTERA Kale hauek zolatzea: María Ugarte, Gaztambide-Carrera, Foruen Plaza (sareak) 980.755,59

TUTERA Kale hauek zolatzea: Herrerías eta Yanguas y Miranda (sareak) 1.029.221,21

ETXARRI-ARANATZ Maiza auzoa zolatzea (2. fasea) (sareak) 907.738,63

LARRAGA Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 823.013,96

CABANILLAS Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 71.165,84

ABARTZUZA San Sebastián eta Sancho Abarca kaleak zolatzea (sareak) 167.267,68

IRUNBERRI Kale hauek zolatzea: Abadía, Mayor, Del Cerco, San Juan eta Santa María (sareak) 342.751,19

FITERO Kaleak zolatzea, 3 fasea (sareak) 594.214,66

FONTELLAS Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea (4. fasea) 285.540,85

LANTZ Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 492.865,99

OIBAR Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea (3. fasea) 269.710,19

NARBARTE Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 360.024,28

LEDEA Kale hauek zolatzea: Mayor, Santa María, Mediavilla, Escuelas eta San Martín auzoa (sareak) 323.975,57

ARANGUREN Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea Taxoaren 1.080.066,83

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA Arrizabalagako Txantreak aldea zolatzea (sareak) 221.641,24

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA Arrizabalagako zeharbidea zolatzea (sareak) 746.667,39

ERRIBERRI Alde zaharra zolatzea, 1. fasea (sareak) 873.120,33

BIURRUN-OLKOTZ Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea Biurrunen 370.572,04

BIURRUN-OLKOTZ Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea Olkotzen 231.828,40

BERRIOBEITI Artikako Alde Zaharra zolatzea (sareak) 272.811,41

BERRIOBEITI Lotzako herrigunea zolatzea (sareak) 369.910,93

GARES Kale hauek zolatzea: Belena de la Rúa, Belena Juslabenilla, Zabaltzagain aldapa, Plaza de Mena pas. eta San Pedro k. (sareak) 470.610,51

Guztira 20.271.735,26

UDAL ERAIKINAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

OLATZ SUBITZA Kontzeju-etxea egokitzea 9.387,81

MONTEAGUDO Udaletxea zaharberritzea 65.534,36

ARTAITZ Kontzeju-etxearen teilatua eta fatxada konpontzea 5.998,10

EUSA Kontzeju-etxea eraikitzea 77.392,33

ZUHATZU Kontzeju-etxea 54.265,38

LEZAUN Udaletxea berritzea 143.100,98

VILLAFRANCA Udaletxea zaharberritzea 147.939,13

ORIKAIN Kontzeju-etxearen teilatua berritzea 37.827,70

OTSAGABIA Udaletxea berritzea 79.369,66

ARAZURI Kontzeju-etxea zaharberritzea 174.359,62

BAZTAN Udaletxearen teilatua eta fatxada 31.691,37

GIRGILLAO Kontzeju-etxea zaharberritzea 49.817,89

ESTENOTZ Kontzeju-etxea egitea 56.933,88

AZAGRA Udal bulegoak egokitzea 395.105,36

ASTERAIN Kontzeju-etxeko teilatua konpontzea 35.555,88

MENDIGORRIA Udaletxea berritzea 111.547,85

ERROMANTZATUA Udal bulegoak 88.961,81

Guztira 1.564.789,11

HERRIETAKO BIDEAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

BAZTAN 2001/2003 TAHPren osagarria 38.032,05

ITURGOIEN Hilerriko bidea egokitzea 8.083,61

ETXARRI-ARANATZ Ur-biltontziko bidea 120.334,64

UXUE Hilerriko bidea zolatzea 60.654,14

IZARBEIBARKO UR M. Estenozko, Garisoaingo eta Garesko ur-biltontzietako bideak 30.050,61

BERA 2001/2003 TAHPren osagarria 69.116,39

IDOTZIN Hilerriko bidea 13.727,12

URRITZOLA Hilerriko bidea 6.010,12

IRAÑETA Hilerriko bidea zolatzea 23.163,01

ILARREGI Hilerriko bidea zolatzea 10.818,22

GENEVILLA Hilerriko bidea zolatzea 14.887,07

TIRAPU Hilerriko bidea zolatzea 4.357,34

URROTZ Hilerriko bidea egokitzea 46.151,72

BEORBURU Ponpako bidea zolatzea 14.742,83

DONAMARIA Bengotxekoborda eta Pagolea baserrietako bideak eta Gazteluko hilerriko bideak zolatzea 153.396,32

ORRIO Hilerriko bidea 25.152,36

ERITZE-ITZA Hilerriko bidea egokitzea 151.224,16

Guztira 789.901,71

HILERRIAK

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

CABANILLAS Hilerria handitzea 32.142,13

ARTETA Hilerriko eraikina moldatzea 9.015,18

INTZA Hilerria konpontzea 19.220,37

LERGA Hilerria konpontzea 31.288,69

ITZALTZU Hilerria konpontzea 6.773,41

BURUTAIN Hilerria konpontzea 48.080,97

ZABALEGI Hilerria ixtea 8.925,03

OLAITZ Hilerriko itxitura berritzea 7.939,37

ARTAZU Hilerria moldatzea 18.006,32

IHABAR Hilerria moldatzea eta handitzea 24.749,68

ARANO Hilerria handitzea eta berritzea 149.772,22

LEKUNBERRI Hilerria handitzea eta berritzea 206.549,83

ERASO Hilerria berritzea 24.833,82

Guztira 587.297,02

TOKI GARAPENA

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

LEITZA Leitzaran gaineko zubia 263.796,23

CAPARROSO Egin gogo den industrialdeko azpiegituretarako dotazioak 135.738,58

Guztira 399.534,81

Iragarkiaren kodea: C3161573