76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan baldintzak eta plantilla organikoaren aldaketa 2003. urterako

Iruñeko Udalak, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-API-28 (10/CP)

Ikusirik Iruñeko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako funtzionarioen 2000. urtetik 2003. urtera bitarteko lan baldintzen gaineko akordioa negoziatzeko mahaian esku hartu duten Iruñeko Udalaren eta sindikatuen ordezkariek lortutako akordioei buruzko espedientean dagoen dokumentazioa, erabaki da:

1. Onestea 2003ko apirilaren 16an lortutako akordioa, Iruñeko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako funtzionarioen 2000. urtetik 2003. urtera bitarteko lan baldintzen gaineko akordioa negoziatzeko mahaian lortu dena eta behar bezala eginbideturik erabaki honen eranskinean ageri dena.

2. Aldatzea indarrean dagoen Udalaren 2003rako plantilla organikoa, honako alderdi hauetan:

A._Amortizatzea, eragina 2003ko irailaren 1ean izaten hasita, honako lanpostu hauek:

1. eranskina. 70. alorra. Gizarte Zerbitzuak eta Emakumea

5 lanb. heziketako praktiketako irakasle, 202400 kodea.

1. eranskina. 71. alorra. Hezkuntza, Gazteria eta Kirola

2 eskolako orientatzaile. Pedagogian lizen., 103.300 kodea

1 irakasle espezialista, logopeda, 203.400 kodea.

7 Amaiur ikastolako haur hezk. irakasle, 205.200 kodea.

13 Amaiur ikastolako lehen hezk. orokorreko irakasle, 205.300 kodea.

2 Amaiur ikastolako ingeleseko irakasle, 205.400 kodea.

1 Amaiur ikastolako gorputz hezk. irakasle, 205.500 kodea.

1 Amaiur ikastolako musikako irakasle, 205.600 kodea.

1 Amaiur ikastolako ped. terapeutikoko irakasle, 205.700 kodea.

3 Axular ikastolako haur hezk. irakasle, 205.800 kodea.

8 Axular ikastolako lehen hezk. orok. irakasle, 205.900 kodea.

1 Axular ikastolako ingeleseko irakasle, 206.000 kodea.

1 Axular ikastolako gorputz hezk. irakasle, 206.100 kodea.

1 Axular ikastolako ped. terapeutikoko irakasle, 206.200 kodea.

7 Hegoalde ikastolako haur hezk. irakasle, 206.300 kodea.

13 Hegoalde ikastolako lehen hezk. orok. irakasle, 206.400 kodea.

2 Hegoalde ikastolako ingeleseko irakasle, 206.500 kodea.

1 Hegoalde ikastolako gorputz hezk. irakasle, 206.600 kodea.

1 Hegoalde ikastolako musikako irakasle, 206.700 kodea.

1 Hegoalde ikastolako ped. terapeutikoko irakasle, 206.800 kodea.

3. eranskina. 70. alorra. Gizarte Zerbitzuak eta Emakumea

1 lanb. heziketako praktiketako irakasle, 202.400 kodea.

B._Aldatzea, eragina 2003ko urtarrilaren 1ean izaten hasita, I. eranskina, Udaltzaingoa, honela utzita:

4 Ofizial udaltzaina A 60 10

5 Inspektorea A 35 10

8 Inspektoreordea B 38,28 10

2 Ofizialordea B 38,28 10

1 Sorgorkarietako sarjentua B 39,37 10

20 Trafikoko sarjentua B 32,19 10

1 Agintarien babeserako sarjentua B 55,64 35

2 Barne-kanpoen zainketako sarjentua B 28,19 10

3 Kabinete teknikoko sarjentua B 30,19 10

3 Sorgorkarietako kabua C 45,23 10

41 Trafikoko kabua C 37,71 10

3 Agintarien babeserako kabua C 63,49 35

2 Barne-kanpoen zainketako kabua C 33,71 10

1 Kabinete teknikoko kabua C 35,71 10

16 Sorgorkarietako udaltzaina C 34,71 10

261 Trafikoko udaltzaina C 27,19 10

25 Agintarien babeserako udaltzaina C 56,67 35

48 Barne-kanpoen zainketako udaltzaina C 23,19 10

13 Kabinete teknikoko udaltzaina C 25,19 10

459 = lanpostuen kopurua guztira

C._Honako lanpostu hauek sortzea:

I. eranskina. 21. alorra. Funtzio publikoa

24 argibideetako ofizial, C maila, eta 1 ofizial profesional, C maila, % 12ko osagarriarekin, 9/92 Foru Legeagatik, I. eranskinean aipatzen diren eginkizunak izanik.

D._Gehitzea 5. eranskinean (Amortizaturik edo birmoldaketaren ondorioz iraungi beharreko lanpostuak):

Iraungitzeko egoera: argibideetako ofiziala, C maila.

Behin betiko egoera: mandataria, D maila.

Udalaren plantilla organikoaren hasierako aldaketa Langileria Departamentuko iragarki oholean (Zapateria kalea, 40-1.a) egonen da jendaurrean, hamabost egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egiteko aukera izan dezaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Eginkizunen zehaztapena. Argibideetako ofiziala

Ondotik aipatzen diren eginkizun hauek bete beharko ditu, Mandatarien Zerbitzuko arduradunaren eta arduradun buruordearen aginduetara:

_Udal bulegoetara joaten diren herritarrei behar duten gelarako bidea erakustea.

_Agiriak eta espedienteak udal bulego batetik bestera eramatea.

_Agiriak eta espedienteak beste administrazio publikoetara eramatea.

_Agiriak herritarrei eramatea.

_Laguntza eta zerbitzu osagarria ematea Udalbatzari eta haren gobernu-organoei, eta Udalaren zerbitzu eta bulegoei.

_Zerbitzu osagarria ematea Udalbatzari, bereziki Sanferminetan eta erakundeen protokolozko ekitaldietan.

_Udal bulegoak kokatzen diren eraikinak ireki eta ixtea.

_Udalez kanpoko langileen sarrera kontrolatzea, haien lana egiten duten instalazio edo eraikinetan.

_Zerbitzua ematen duen instalazio edo eraikinak gainbegiratzea, egoki funtziona dezaten.

_Jendearen asistentzia kontrolatzea, baldin eta bere ardurapean langilerik badago.

_Zerbitzua ematen duen instalazioetan ikusten dituen arazoen berri ematea idatziz.

_Eraikinen garbitasun eta higienearen kontrola, ikusten dituen arazoen berri idatziz emanez.

_Mantentze-lanetako enpresekin behar den harremana izatea, eta egin behar dituzten lanak eginak daudela egiaztatzea.

_Zerbitzuko lanean uniformez arituko da, administrazioak bere aurrekontuen kargura emanen dizkion jantziak jantzirik.

_Jendearen begien bistan ez da erabiliko, ezta erakutsiko ere, lanpostuaren eginkizunekin zerikusirik ez duen agiri edo argitalpenik.

_Bere maila eta kategoriaren barrenean agintzen zaizkion gainerako guztiak.

FUNTZIO PUBLIKORAKO ALORRA E R A N S K I N A

Iruñeko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako funtzionarioen 2000. urtetik 2003. urtera bitarteko lan baldintzen gaineko akordioa negoziatzeko mahaiaren erabakia

2003ko martxoaren 26an, 2003ko apirilaren 2an eta 2003ko apirilaren 9an egindako bileren ondotik, ikusirik haietarako erabilitako dokumentazioa, erabaki da:

1. Onestea "Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmena, Udal ikastoletako eta lanbide tailerretako irakasleen transferentziari buruzkoa", erabaki honen I. eranskinean heldu dena, eta plantilla organikoa dagokion moduan aldatzea.

2. Babespeneko Zinegotzigo Delegatuak 2003ko martxoaren 31n aurkeztutako agiria garatzea, eragina 2003ko urtarrilaren 1ean izaten has dadin, eta plantilla organikoa aldatu eta honela uztea:

Kop. L A N P O S T U A K MAILA L. os. O. ber. 2003 2004

4 Ofizial udaltzaina A 50,00 10 +10 +10

5 Inspektorea A 25,00 10 +10 +10

8 Inspektoreordea B 28,28 10 +10 +10

2 Ofizialordea B 28,28 10 +10 +10

1 Sorgorkarietako sarjentua B 32,37 10 +7 +6,27

20 Trafikoko sarjentua B 24,19 10 +8 +7,09

1 Agintarien babeserako sarjentua B 55,64 35

2 Barne-kanpoen zainketako sarjentua B 24,19 10 +4 +4,54

3 Kabinete teknikoko sarjentua B 24,19 10 +6 +5

3 Sorgorkarietako kabua C 38,23 10 +7 +7,15

41 Trafikoko kabua C 29,71 10 +8 +7,63

3 Agintarien babeserako kabua C 63,49 35

2 Barne-kanpoen zainketako kabua C 29,71 10 +4 +4,81

1 Kabinete teknikoko kabua C 29,71 10 +6 +5,37

16 Sorgorkarietako udaltzaina C 29,71 10 +5 +4,89

261 Trafikoko udaltzaina C 21,19 10 +6 +5,37

25 Agintarien babeserako udaltzaina C 56,67 35

48 Barne-kanpoen zainketako udaltzaina C 21,19 10 +2 +2,56

13 Kabinete teknikoko udaltzaina C 21,19 10 +4 +3,11

459 = lanpostuen kopurua guztira

3. Plantilla organikoan sortzea (iraungitzeko egoeran) argibideetako ofizial izateko 24 lanpostu eta ofizial profesionalaren lanpostu 1, "C" maila eta 9/92 Foru Legeko osagarria, zeinak beteko baitira mandatarien eta Funtzio Publikorako Alorreko mantenimenduko of. prof. artean, jubilazioaren ondorioetarako Udal Montepioaren 12. mailan sarturik.

Indarrik gabe uztea plantilla organikoa betearazteko arau osagarrietako 15. puntua, sustapen hori egin ondotik.

4. 2003ko martxoaren 26ko bilkuran aurkeztutako Prestakuntza Plana onestea.

5. Kontuan hartuz 2002ko azaroaren 28ko osoko bilkuran onetsitako hitzarmeneko 7. puntua (2003ko urtarrilaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), honela dioena: "Mahai honetan Udalaren osasun estaldura negoziatzea, Osasun Laguntzaren gaineko 186/2002 Foru Dekretua (2002ko urriaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) Iruñeko Udalean aplikatzearen ondorioz, eta ondorioak indarra hartu duenetik izatea", honako hau proposatzen da:

Osasun laguntzako "Odontologia" gastuetan, fakturaren zenbatekoaren % 30arekin osatzea Nafarroako Gobernuak ordaintzen duen % 60a, eta "Ikusmena zuzentzea laser bidez" kontzeptuan, fakturaren zenbatekoaren % 10 osatzea.

Indarrik gabe uztea odontologiako gastuetarako sortutako diru-poltsa, 2000ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren 22. artikuluan aipatzen dena (2000ko urriaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Dirua aurreratuko da alderdi batek hala eskaturik, dagokion tarifaren guztirakoaren gainean, egindako gastuaren faktura aurkeztu ondotik.

Montepioa duten funtzionarioentzat ere zabaltzea 2000ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiko 22.2 artikuluaren edukia (2000ko urriaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), lentillen mantenimendua, eta 2001eko martxoaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakiko 5. puntua, "audifonoen mantenimenduari" eta "plantilla ortopedikoei" buruzkoa.

Hitzarmenaren 22. artikuluan aipatzen diren gainerako estaldura guztiak bermatuko dira (2000ko urriaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Nafarroako Gobernuaren tarifekin alderatuta ateratzen den aldea ordainduta, "Erabilera berezia" osasun laguntzako aseguruaren bidez egindako gastuen likidazioa aurkeztu ondotik.

6. Udalak osasun gastuen % 100 ordainduko du, lan istripu edo lanbide eritasunaren ondorioz gertatzen direnean.

7. L.E.P._Plantilla organikoan hutsik dauden plaza guztiak sartzea eta 2003. urtean bereziki dei egitea 2002ko hitzarmenean (2002ko azaroaren 28ko osoko bilkura) aipatzen diren igoera txandako plaza guztietarako, eta erabaki honetan sartzen diren igoera txandakoak, lehentasunak ezarriz kolektiboaren behin-behinekotasunaren eta betetako lanpostu hutsen antzinatasunaren arabera.

8. Gehitzea "edo lanaldi murriztuan, edo lanaldi partzialean" 2002ko urriaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiko 2. puntuan, "Lanpostuak aldi baterako betetzeko irizpideak" gaiari buruz, onetsitako lerroaldeari, honela geldituko baita hitzez hitz: "Aldi baterako kontratazioaren aurretik, bete nahi diren lanpostu horietan aritzea eskainiko zaie enplegatu finko jarraigabeei, edo lanaldi partzialean ari direnei, edo lanaldi murriztukoei, maila eta kategoria berekoak badira".

9. Halaber, proposatzen da akordioa lortzea ELA eta UGTrekin, lan-kontratudunen arloan, plantilla organikoa aldatzeko, udal instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko "D" mailako 9 lanpostu sortuz, E mailako lan-kontratudun finkoen maila-igoera errazteko.

Lan-kontratudun finkoei funtzionarioentzat ezarritako famili laguntza ordaintzea".

Stua.: E.S.K. S.P.M.P., U.G.T., E.L.A., AFAPNA, CC.OO. lan-kontratudunak (U.G.T. 9. puntuari dagokionez). Administrazioa.

UDAL IKASTOLETAKO ETA LANBIDE TAILERRETAKO IRAKASLEAK NAFARROAKO GOBERNUARI TRANSFERITZEARI BURUZ

Iruñeko Udalak, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-API-28 (11/CP).

Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Onestea Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmenaren agiria, 2003ko apirilaren 16koa, Udal ikastoletako eta lanbide tailerretako irakasleen transferentziari buruzkoa.

2. Alkate andrea hautatzea hitzarmen hori sina dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

NAFARROAKO GOBERNUAREN ETA IRUÑEKO UDALAREN ARTEKO HITZARMENA, UDAL IKASTOLETAKO ETA LANBIDE TAILERRETAKO IRAKASLEEN TRANSFERENTZIARI BURUZKOA

Euskararen Sustapenerako Udal Patronatuak 1979ko azaroaren 27an onetsi zituen bere estatutuak, Iruñeko Udalarekin batera Udal ikastola erakundetzeko xedearekin, alegia "euskarazko ikastetxe publikoak sortu, sustatu, bultzatu eta kudeatzeko" asmoz, aipatutako estatutu horien 2. artikuluan jartzen duen bezala.

Iruñeko Udalak, 1981eko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, bere gain hartu zuen Iruñeko Udal Ikastolaren titulartasuna, Euskararen Sustapenerako Udal Patronatuko langileak ere aldi berean bereganatuz.

1987ko apirilaren 1ean, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak onartu zuen Udal Ikastola hiru ikastetxe desberdinetan banatzea, "Amaiur", "Hegoalde" eta "Axular" izenekoetan, hain zuzen ere.

Hiru ikastetxe horiek, ikastetxe publikoen kalifikazioa hartu baitzuten 1987ko apirilaren 1eko ebazpenaren bidez, Hezkuntzarako Eskubidearen Lege Organikoaren (LODE) 10.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, gaurko eguna bitarte, Nafarroako Gobernuarekin sinaturiko hezkuntza-hitzarmenetatik hartu dituzten baliabide ekonomikoei esker iraun dute.

Beste aldetik, Iruñeko Udalak lanbide tailerren bidez erantzun nahi izan dio araututako eskola sisteman jarraitzerik izan ez duten pertsonak lan-mundura sartzeko bidea errazteko arazoari.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera hezkuntza arloko zerbitzuak eskualdatzearekin (abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua), hasiera eman zitzaion Nafarroan 1990 bitarte jardunean ziharduten ikastetxe publikoen bi sareak batzeko prozesuari. Prozesua burutu baita, bidezkotzat jotzen da Nafarroako Gobernuaren sarean sartzea Iruñeko Udalaren mendeko irakasleak, udal ikastoletan eta lanbide tailerretan eskola ematen ari direnak.

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legeko 11. artikuluak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari, kasuko entitateekin hala adostuta, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren plantillan honako irakasle hauek kidetu ditzan, dela funtzionario gisa dela lan kontratudun finko gisa: Iruñeko Udalaren ikastoletan eta lanbide tailerretan aritzen diren irakasle funtzionarioak eta lan kontratupeko irakasle finkoak.

Foru Lege horretan xedatutakoa betez, sinatzaileek adosten dute Iruñeko Udalaren ikastoletan eta lanbide tailerretan aritzen diren irakasleak Nafarroako Gobernura transferitzea, gero, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan sartzeko, honako klausula hauen arabera,

K L A U S U L A K

Lehenbizikoa._Iruñeko Udalaren ikastoletako eta lanbide tailerretako irakasleak, I. eranskinean ageri direnak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartuko dira, irakasle funtzionario gisa.

Langile horiei aplikatuko zaie abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina.

Langile horiek segituko dute hitzarmen hau sinatzen den unean okupatzen duten destino berean, I. eranskinean zehazten denaren arabera, gero eginen baita lekuz aldatzeko mugimendua, indarra duen araudiari jarraikiz.

Bigarrena._1. Iruñeko Udalaren ikastoletako eta lanbide tailerretako irakasle lan-kontratudun finkoak, II. eranskinean aipatzen baitira, non ez duen uko egiten klausula honetako bigarren atalean aipatzen diren baldintzak betez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartuko dira, lan-kontratudun gisa, bertan ezartzen den kategorian.

2. Iruñeko Udalak epe bat emanen die hitzarmen honetan sartzen diren irakasle lan-kontratudun finkoei, beren adostasuna agertu edo uko egin diezaioten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan sartzeari, eta bere gain hartuko du kalteordainak kitatzeko gastu osoa, baldin eta lan-kontratuak desegitearen ondorioz halakorik ordaindu behar badu.

Langileak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan sartu aurretik, Iruñeko Udalak Hezkuntza eta Kultura Departamentuari igorriko dio sartzeari buruzko adostasuna adierazi duten irakasle lan-kontratudunen izenen zerrenda.

3. Langile horien lan-baldintzak eta lansariak izanen dira Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat indarra duen hitzarmen kolektiboan arauturik daudenak, bakoitzari dagokion kategoriakoak.

4. Langile horiek segituko dute hitzarmen hau sinatzen den unean okupatzen duten destino berean, I. eranskinean zehazten denaren arabera, gero eginen baita lekuz aldatzeko mugimendua, indarra duen araudiari jarraikiz.

Hirugarrena._1. Hitzarmen honek hartzen dituen langileen sarrerak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan, alegia, eragin ekonomiko eta administratiboak izanen ditu 2003ko irailaren 1etik aurrera.

2. Iruñeko Udalak egunean jarri beharko du hitzarmen honetan sartzen diren langileen egoera ekonomikoa eta administratiboa edo lan arlokoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziora transferitu baino lehen. Nolanahi ere, Udalaren gain geldituko da transferitu aurreko egoeraren ondorioz langileei dagozkien atzerapen eta gainerako kalteordainak pagatzeko ardura.

3. Udalaren ikastoletako eta lanbide tailerretako irakasle funtzionarioak Iruñeko Udaletik Foru Komunitateko Administraziora igarotzeko prozesuak eraginik izan ez dezan 2003-2004 ikasturtearen antolaketan, Iruñeko Udalak formalki erabakiko ditu Hirugarren Klausula honetako 1. lerroaldean aipatzen den dataren aurretik zehaztu behar diren antolamenduzko gorabehera guztiak, bi administrazioetako teknikariez osaturiko batzorde misto baten proposamenari jarraikiz.

Amaiur, Axular eta Hegoalde ikastoletan 2003ko irailaren 1etik aurrera beharko diren irakasleen aldi baterako kontratazioak Foru Komunitateko Administrazioak formalizatuko ditu, berak zehaztuko dituen irizpideen arabera.

Laugarrena._Hitzarmen hau sinatzen den unean Amaiur, Axular eta Hegoalde ikastoletan zuzendaritza karguak dituzten irakasleek beren agintaldiaren iraupena egokitu beharko dute, Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren Lehenbiziko Xedapen Iragankorreko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena._Hitzarmen honetan sartzen diren langileek segituko dute gaur egun aplikatzen zaien gizarte segurantzako sistema berarekin.

Seigarrena._Borondatezko eszendentzian egonik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartzen diren irakasle funtzionarioek eta irakasle lan-kontratudun finkoek, jarduneko egoerara itzultzeko, hitzarmen honetako I. eta II. eranskinen arabera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Zazpigarrena._Nafarroako Foru Komunitatearen barrenean lekuz aldatzeko, lanbide sustapenerako eta barne igoerarako, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan funtzionario gisa sartu aurretik emandako zerbitzuak baloratuko dira Nafarroako Gobernuak kasu bakoitzerako onesten dituen deialdietan ezartzen duenaren arabera.

Zortzigarrena._Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behar diren kudeaketa eta jarduketa guztiak eginen ditu, hitzarmen honetan aipatzen diren funtzionario guztiak sartzeko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak (Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren bidez aldatua) aipatzen dituen irakasle kidegoetan.

Bederatzigarrena._2002/2003 ikasturtean Iruñeko Udalaren ikastoletan aldi baterako kontratuarekin aritu diren langileak sartuko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aldi baterako kontratazioetarako erabiltzen dituen zerrendetan, bakoitza 2002/2003 ikasturte honetan aritu den espezialitatean eta hizkuntzan, non eta lehendik ez dauden bertan eta, betiere, oso-osorik betetzen badituzte Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 16ko 1619/2002 Ebazpenaren bidez (2002ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 4koa) onetsitako deialdian eskatzen diren baldintzak. Behar den baremoa aplikatzeko, udal ikastoletan irakasle gisa emandako zerbitzuak hartzen dira ikastetxe publikoetan emanak balira bezala.

Iruñeko Udalak Hezkuntza eta Kultura Departamentuari igorriko dio aurreko lerroaldean aipatzen den zerrenda, 2003ko ekainaren 1a baino lehen.

Izangai hauek dagokien ordenan jartzeko, 1619/2002 Ebazpenean ezarritako baremoaren arabera, interesatuek aurkeztu beharko dute deialdian ezarritako betebeharrak eta merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehazten duen epean, eta, onartuak gertatzen badira, kontuan hartuko dira 2002ko abuztuaren 31 bitarte burututako merezimenduak.

Hamargarrena._Hitzarmen hau sinatzen duten bi administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte gaur egun hiru udal ikastolei dagozkien hiru ikastetxeen hezkuntza arloko titulartasuna aldatzeko, Udalaren ikastetxe izateari utzi eta Nafarroako Gobernuko sare publikoko ikastetxe bihur daitezen.

Hamaikagarrena._Hitzarmen hau administratiboa da eta bertan ezarritako oinarriak ditu araubide. Oinarri horiek betearazterakoan arazorik gertatzen bada, bi sinatzaileek ados jarririk bilatu beharko dute konponbidea, eta akordiorik lortzen ez bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan ebatziko da.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian.

Iragarkiaren kodea: A0305845