76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Arduradunaren izendapena

Moncayoko Ur Mankomunitateak arduradun lanpostu bat betetzeko deialdia egin zuen, eta hura 2002ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 16an. Beraz, ikusirik deialdi horretara aurkeztu diren izangaiek egindako proben emaitzak, eta deialdiko 14. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, probak baloratzeko izendatu den epaimahaiak erabaki hau hartu du:

1. Gainditu dutenen zerrenda hau egitea, puntuazio ordenaren arabera:

1._Jesús Lázaro Sesma jauna, 57,63 puntu.

2._J. Javier Rodriguez Calvo jauna, 57,52 puntu.

3._J. Javier Rodriguez Dueñas jauna, 46,79 puntu.

4._Alfonso Aznar García jauna, 42,71 puntu.

2. Moncayoko Ur Mankomunitateko Kontseiluari Jesus Lazaro Sesma jauna izendatzeko proposamena egitea.

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2003ko maiatzaren 7an egin bilkuran, ikusirik arduradun lanpostua betetzeko proben emapiamahaiaren proposamena, boz batez erabaki du Jesus Lazaro Sesma izendatzea, Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun lanpostuan ari dadin, deialdiko oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Corellan, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0304863