110. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 8a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1752/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, zerga agenteen lanpostuetan aritzeko, eta plaza adjudikatzen diena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1783/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1488/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa eta kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen baita. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien hiru plaza, D mailakoak, oposizio bidez betetzeko.

1784/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 1106/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen nekazaritza jardueretako ofizialen sei plaza oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

1805/2026 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena oposizio bidez bete daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (argitalpenak) bi plaza.

1046/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1411-2025-000019-Energia berdearen ekoizpen zirkularra nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik abiatuta, tenperatura handiko prozesuen bidez (GreenPATh)".

1047/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-3901-2026-000003_ISC Nafarroako Gobernua".

1065/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "AgroSOL S/2.4/F0226".

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 27an hartua, deklaratzen duena presakoa dela "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. tartea, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

187E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2026ko maiatzaren 28rako iragarri den greba partzialerako deialdiak direla eta.

298/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 32/2026 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ezarrita dauden araubide bereziko kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoen oinarriak onetsi eta horietarako deialdia egin zen 2026-2027 ikasturterako.

98/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (2026ko maiatzaren 5ean egin zen proba).

102/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita "Ochagavia" transformazio zentro berrirako eta hura elikatzeko lurpeko erdi-tentsioko lineetarako, Iruñeko udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11769.

308/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena maiatzaren 5eko 266/2025 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako larre azalerak, hain zuzen ere erabiltzaileek 2025eko eskaera bakarrean (NPE) aitor zitzaketenak.

152E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Pago de Arínzano" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartu eta aditzera ematen baita.

190E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Cárcarko udal mugartean etxeko hondakinak tratatzeko zentro batez eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegi batez osatutako instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena konposta egiteko pilen sistema bat ezartzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Servicios de Montejurra SA da.

191E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Oltza zendeako udal mugartean grafito artifiziala eta bigarren mailako beste produktu batzuk fabrikatzen dituen instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena inpregnazio tresnetarako labe bat ezartzea, aldaketa ez-funtsezko nabarmena dela. Instalazioaren titularra Graftech Ibérica SL da.

192E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldaketa nabarmena baimentzen baita Legariako udal mugartean oiloak barnean eta solte hazteko instalazio batean. Instalazioaren titularra Granja Legaria SA da.

195E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Zangozako udal mugartean kraft ore kimikoa eta papera modu integratuan fabrikatzen dituen instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena langileen jangelarako eraikin berria eraikitzea, aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Smurfit Westrock Navarra SA da.

220E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Villatuertako udal mugartean erretxinak fabrikatzen dituen instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena 501 erreaktorea ordeztea, aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Kemira Ibérica SA pertsona bakarreko sozietatea da.

241E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Deierriko udal mugartean dagoen esnetarako behien ustiategi bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena jezteko robotak jartzea, ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Etxalar Tudela nekazaritzako sozietate zibila da.

242E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Zangozako udal mugartean dagoen zerri ustiategi bat (ugalketarako zerramak, gizentzearen aurreko hazkuntzarik gabe) aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena trantsiziorako nabearen barnealdea eraberritzea estalketarako eta ernaldirako nabe bihurtzeko, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 31. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Granja Los Alecos SLU da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Recuperaciones Medioambientales Artica SLk sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

BAZTAN

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Aldaketa, ordenantza honetan: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko. Behin betiko onespena

CABANILLAS

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

CINTRUÉNIGO

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

EKALAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

ETXARRI ARANATZ

Aldaketa, Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumenen eskuordetzean

LESAKA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

LEDEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MENDILIBARRIKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

ORKOIEN

26-00427 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

UHARTE ARAKIL

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

ZABALTZA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Lehen aldaketa 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

CINTRUÉNIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

KINTOA MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespenak

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

2/2026 ofizio zirkularra Mahats-biltzearen kanpainako arauak