110. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan da, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditzen dira Udalaren 2026ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 255.800,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 69.490,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 208.941,25 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 50.192,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 23.564,02 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 615.987,27 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 258.715,92 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 217.874,35 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 89.297,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 44.100,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 615.987,27 euro.

Ledean, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2607646