110. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aldaketa, Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumenen eskuordetzean

Etxarri Aranazko alkateak, 2026ko maiatzaren 19an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Alkatetzaren 2023ko 350. Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu ziren, baita organo horrek alkatetzaren eskuordetzaren bidez harturiko eskudantziak ere.

Emandako eskudantzien artean daude mota guztietako kontratazioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten%10 baino handiagoa ez denean.

Kontratazioak tramitatzeko prozedurak azkartze aldera, eta ez berandutzearren; bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44., 45., 52. eta 53. artikuluekin,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–2023ko 350. zenbakidun Ebazpenaren bidez emandako eskumenen eskuordetza aldatzea, eta honako eskuordetze hau ezabatzea: urteko kontratazioak, balio zenbatetsia 20.000 euro baino handiagoa (BEZa sartu gabe) ez bada, hornidura eta zerbitzu kontratuetan, eta 80.000 euro baino handiagoa (BEZa sartu gabe), obra kontratuetan, urte anitzeko kontratuak barne, baldin eta horien iraupena 4 urte baino handiagoa ez bada, eta, betiere, urteko zenbateko guztien zenbateko metatuak ez badu gainditzen adierazitako balio zenbatetsia.

Nolanahi ere, hilean behin emanen zaio Tokiko Gobernu Batzarrari aurreko hilabetean egindako kontratazioen berri.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran".

Etxarri Aranatzen, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2607462