110. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

102/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita "Ochagavia" transformazio zentro berrirako eta hura elikatzeko lurpeko erdi-tentsioko lineetarako, Iruñeko udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11769.

2026ko otsailaren 26an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen "Ochagavía" transformazio zentro berrirako eta hura elikatzeko lurpeko erdi-tentsioko lineetarako, Iruñeko udal-mugartean, bai eta instalazio horiek onura publikokotzat zehazki deklara zitezela ere. Espedientearen kodea: SAT11769.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:

a) Lur gaineko transformazio zentro prefabrikatu berri bat eraikitzea, "Ochagavía (berria)" izenekoa, 400 kVA-ko transformadore batekin, baina 630 kVA-rako proiektatuta. Zentro horrek teleaginteko lineako bi gelaxka eta teleaginteko babes-gelaxka bat izanen ditu, eta ordeztuko du lehendik dagoen "Ochagavía" (180017510) transformazio zentroa, lurpeko prefabrikatua, hura desmuntatuko baita.

b) 13,2 kV-eko lurpeko linea berriak instalatzea:

–13,2 kV-eko lurpeko linea, "Abaurrea (180016460)" transformazio zentroaren eta "Ochagavía (180017510) (berria)" transformazio zentroaren arteko lotura: HEPRZ1 12/20 kV 3x(1x240) mm² AL+H16 motako eroalearen 75 metro.

–13,2 kV-eko lurpeko linea, "Ezcároz (180002100)" transformazio zentroaren eta "Ochagavía (180017510) (berria)" transformazio zentroaren arteko lotura: HEPRZ1 12/20 kV 3x(1x240) mm² AL+H16 motako eroalearen 158 metro.

c) Behe-tentsioko linea berriak instalatzea, XZ1 0,6/1 kV 3x(1x240) Al+1x150 mm² Al motako eroalearekin.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2026ko martxoaren 13an), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Iruñeko Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean.

Ez zen alegaziorik jaso.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Iruñeko Udala

Iruñerriko Mankomunitatea

X

2026-04-28

Telefónica de España SA

X

2026-03-11

Txosten horien edukia eta azterketa laburbiltzen dira ebazpen honen I. eranskinean.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, 2026ko maiatzaren 6an, jasotako txostenak I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri bidali zitzaizkion, eta hark txosten horiekin ados zegoela adierazi zuen.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea proiektu horretarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea "Ochagavia" transformazio zentro berriaren eta hura elikatzeko lurpeko erdi-tentsioko lineen proiekturako, Iruñeko udal-mugartean, aurkeztutako gauzatze-proiektua onestea eta proiektua gauzatzeko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan, jendaurrean jartzeko, eta ebazpen honen II. eranskinean azaltzen da, aldaketarik gabe.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Iruñerriko Mankomunitateari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 22an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

1. txostena.–Telefónica de España SAU.

2026ko martxoaren 11n jasotako txostenaren bidez, Telefónica de España SAUk adierazi zuen ez zuela "inolako eragozpenik aipatutako proiektua gauzatzeko, indarrean dagoen araudia betetzen bada".

Erantzuna: 2026ko maiatzaren 21ean, sustatzaileak txostenarekin ados zegoela adierazi zuen.

2. txostena.–Iruñerriko Mankomunitatea.

2026ko apirilaren 28an jasotako txostenaren bidez, Iruñerriko Mankomunitateak adierazi zuen "hornidurako eta saneamenduko azpiegituren ukipenei dagokienez, aldeko txostena zuela".

Erantzuna: 2026ko maiatzaren 21ean, sustatzaileak txostenarekin ados zegoela adierazi zuen.

II. ERANSKINA.–SAT11769 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

(Katastroko erreferentzia)

(Lur mota / laborea)

Azalera okupatua (m²)

Iruñeko Udala

Iruña

7

2863

310000000001652735TP

Urbanizazioa

19

Iragarkiaren kodea: F2607605