110. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2026ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4an.

Zubietan, 2026ko maiatzaren 27an.–Lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa egonkortzea. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Funtzionarioa.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004ko ekainaren 26a.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.

Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Antzinatasuna: 2021eko abuztuaren 2a.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda.

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000ko azaroaren 2a.

Iragarkiaren kodea: L2607708