1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
308/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena maiatzaren 5eko 266/2025 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako larre azalerak, hain zuzen ere erabiltzaileek 2025eko eskaera bakarrean (NPE) aitor zitzaketenak.
Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onetsi zen, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez, Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalaren deklarazioa egin zen. Gero, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.
Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez, Urbasako Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (EKPZ) onetsi zen. Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.
Bestalde, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larre eta baso baliabideak antolatzeko proiektua onetsi zen.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 266/2025 Ebazpenaren bidez, larre azalerak onartu zitzaizkien Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei, hain zuzen ere, erabiltzaileek 2025eko eskaera bakarrean (NPE) aitor zitzaketenak.
Aipatu ebazpenean adierazten denez, egiaztatuko da interesdunaren jabetzako aziendak bazkatu direla adjudikaturiko azaleretan, eta, besterik frogatzen bada, adjudikazio hori eta aitortutako azalera baliogabetu eginen dira.
Ikusi da Nekazaritza Zerbitzuko Errentetarako Laguntzen Atalak 2025eko maiatzaren 4an egindako txostena.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietako erabilera erkideko larreetan onartu den larre azalera, hain zuzen ere erabiltzaileek 2025eko kanpainako eskaera bakarrean (NPB) aitor zitzaketena. Aldaketak I. eranskinean zehazten diren titularrei eragiten die.
2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Baso Plangintzarako Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 15ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
I. ERANSKINA.–URBASA ETA ANDIA JABARI PUBLIKOKO MENDIETAN ADJUDIKATUTAKO AZALERAK, 2025EKO KANPAINAKO ESKAERA BAKARREAN (NPB) AITOR ZITZAKETENAK, KENDU ZAIZKIEN TITULARRAK
KANPAINA | IFZa | HASIERAKO AZALERA | AMAIERAKO AZALERA |
2025 | 18192416Z | 4,81 | 0 |
2025 | 29137127Z | 9,31 | 0 |
2025 | 44640931R | 20,62 | 0 |
2025 | E31594807 | 5 | 0 |
2025 | J31299324 | 137,44 | 0 |
2025 | V31862394 | 33,21 | 0 |
Iragarkiaren kodea: F2607206