1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
298/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 32/2026 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ezarrita dauden araubide bereziko kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoen oinarriak onetsi eta horietarako deialdia egin zen 2026-2027 ikasturterako.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 32/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ezarrita dauden araubide bereziko kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoen oinarriak onetsi eta horietarako deialdia egin zen 2026-2027 ikasturterako.
Ebazpen horren 17. oinarrian ("Kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoak egiteko eguna, ordutegia eta tokia"), alderdi batzuk arautzen dira, baina itxaron-zerrendan geratu diren izangaien parte hartzeko aukerak hobetzeko premia dagoela ikusi da.
Horretarako, bada, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak oinarri hori aldatzearen aleko txostena eman du.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 32/2026 Ebazpenaren 1. eranskineko 17. oinarria aldatzea. Honela geratzen da idatzita:
"17. Kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoak egiteko eguna, ordutegia eta tokia.
Baliteke proba espezifikoak egun batean baino gehiagotan egitea, araudi indardunean xedatutakoaren eta inskribatutako izangai kopuruaren arabera. Proba egun batean baino gehiagotan egiten bada, egun bakoitzean joan behar duten izangaien zerrendak argitaratuko dira.
Kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoak egun hauetan eginen dira:
DATAK (1) | KIROL IRAKASKUNTZAK |
2026ko ekainaren 1a | Mendi Ibilietako erdi mailako irakaskuntzen hasiera zikloa |
2026ko ekainaren 2a eta 3a | Mendi Ertaineko kirol teknikaria, amaiera zikloa |
2026ko ekainaren 2tik 4ra | Eskaladako kirol teknikaria, amaiera zikloa |
2026ko irailaren 15a | Futboleko kirol teknikaria, lehen ikasmaila |
2026ko irailaren 17a | Atletismoko hasiera zikloa |
2026ko irailaren 22a | Hipikako hasiera zikloa Hipikako jauzia, heziera eta lehiaketa osoa, amaiera zikloa |
(1) Datak inguruabarren arabera aldatzen ahalko dira, eta aurreratu edo atzeratzen ahalko dira. Nolanahi ere, garaiz argitaratu beharko dira "Kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoak" izeneko fitxan, kasuan-kasuan dagokion modalitatekoan. Fitxa horiek ikusteko, Hezkuntza Departamentuaren https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio web-orritik abiatu behar da. |
Proba egiteko eguna, ordua eta tokia proben aurreko informazio bileretan jakinaraziko dira, bai, halaber, kasuan kasuko ikastetxearen iragarki-taulan eta kirol modalitate eta espezialitate bakoitzari dagokion tramiteen fitxan, behar den denborarekin.
Probak hasteko ezartzen den ordua baino ordu erdi lehenago eginen da proba bakoitzerako deia. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo atzerritarren identifikazio txartela aldean dutela agertu beharko dute, eta ariketak egiteko beharrezkoa den materiala eta ekipamendua eraman beharko dute.
Inskribatzeko behar den dokumentazioa (inskribatzeko orria, nortasun-agiriaren kopia eta ordainketa-gutuna) aurkeztu badute ere onartu ez diren izangaiak agertzen ahalko dira proba egitera, eta onartutakoren bat agertzen ez bada, proba egiten ahalko dute. Baldin eta proba egitera agertzen diren ez-onartuak probara agertzen ez diren onartuak baino gehiago badira, erabiliko da Hezkuntza Departamentuan 2026-2027 ikasturterako egindako zozketaren letren ordena".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
4. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzua; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua; Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua; Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren hiru zerbitzuak: Arte Ikasketen Atala; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala; Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Orientazio Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atala; Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentzia; Tuterako Enplegu Agentzia; Agoizko Enplegu Agentzia; Lodosako Enplegu Agentzia; Tafallako Enplegu Agentzia; Altsasuko Enplegu Agentzia; Lizarrako Enplegu Agentzia eta Doneztebeko Enplegu Agentzia.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 14an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2607363