Iragarkia
110. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 8a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1046/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1411-2025-000019-Energia berdearen ekoizpen zirkularra nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik abiatuta, tenperatura handiko prozesuen bidez (GreenPATh)".
2026ko maiatzaren 11n, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiteko eskatu zuen, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez "0011-1411-2025-000019-Energia berdearen ekoizpen zirkularra nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik abiatuta, tenperatura handiko prozesuen bidez (GreenPATh)" ikerketa-proiektua garatzeko, proiektuko lankide gisa. Ikerketa-proiektuaren ikertzaile arduraduna Fernando Bimbela Serrano da, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia.
Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten-proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deialdia, baita deialdiaren oinarriak ere, ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1411-2025-000019-Energia berdearen ekoizpen zirkularra nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik abiatuta, tenperatura handiko prozesuen bidez (GreenPATh)".
Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.
Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 12an.–Ikerketako errektoreordea, Martín Larraza Quintana.
I. ERANSKINA.–HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRIAK, IKERTZAILEAK LAN ARAUBIDEAN KONTRATATZEKO HONAKO IKERKETA-PROIEKTU HAU GARATZEKO: "0011-1411-2025-000019-ENERGIA BERDEAREN EKOIZPEN ZIRKULARRA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN AZPIPRODUKTUETATIK ABIATUTA, TENPERATURA HANDIKO PROZESUEN BIDEZ (GreenPATh)"
Hauek dira deialdia arautuko duten:
OINARRIAK
1.–Datu orokorrak.
–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan araubidean kontratatzeko, ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1411-2025-000019-Energia berdearen ekoizpen zirkularra nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik abiatuta, tenperatura handiko prozesuen bidez (GreenPATh)".
–Maila profesionala: proiektuko lankidea, batez ere ikerketa-lanetan aritzeko.
–Eginkizunak: proiektuari dagozkionak, eta zehazki, honako hauek: bankada esperimental bat prest jartzea zenbait erregairekin saiakuntzak egiteko, eragindako piztea duten barne-errekuntzako motorretan; erregai berdeekin saiakuntzak egitea; erregai bakoitzaren injekzio eta pizte mapak egitea; eta haien presioaren eta bolumenaren diagramak lortu eta aztertzea. Kontratatzen den pertsonak, beraz, motorrean probatutako erregai bakoitzaren motor-momentuari, potentziari eta emisioei buruzko analisiak egin beharko ditu, bai eta erregaien kontsumoari buruzkoak ere. Azkenik, landa-saiakuntzak egiten lagunduko du konpresio bidez pizten diren barne-errekuntzako motorrekin, eta proiektuko beste jardueretan ere parte hartuko du.
–Kontratu mota: kontratazioa jarduera zientifiko-teknikoen kontratuaren modalitatearen bidez eginen da, bat etorriz Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 23 bis artikuluan ezarritakoarekin.
–Iraupena: mugagabea, ikerketa-proiektu honi lotua: "0011-1411-2025-000019-Energia berdearen ekoizpen zirkularra nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik abiatuta, tenperatura handiko prozesuen bidez (GreenPATh)".
–Lanaldi mota: osoa.
–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak –2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak– bere eranskinean ezarritakoak, 2026. urtera egokituak.
Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da proiektuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.
–Finantzaketa: GreenPATh 0011-1411-2025-000019 proiektua.
–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira, deialdiari dagokion atalean.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritartasuna izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera izanen dute, betiere gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badituzte, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Aurreko ataletan sartzen ez diren eta Europar Batasunekoak ez diren izangaiek ere zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta Espainian legezko egoeran badaude eta Espainian bizitzeko eta lan merkatuan mugarik gabe lan egiteko baimena ematen dien dokumenturik badute.
b) 16 urte baino gehiago izatea, eta administrazio publikoko langileentzat ezarritako nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.
c) Arlo industrialen esparruko unibertsitate masterreko titulazio akademiko ofiziala izatea.
d) Deialdiko xede diren lanpostuen eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.
e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak, bai eta kontratuak dirauen bitartean ere.
3.–Eskaerak.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:
https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8734&block=PDI-RR-HH_1096&blockType=AREAS_SEDE&entity=1096
Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.
"Erantsitako dokumentazioa" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:
–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.
–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.
–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.
4.–Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
4.1. Bigarren oinarrian aipatzen diren eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta, baztertuak izan direnen kasuan, baztertuak izatearen arrazoia ere adieraziko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
4.2. Ebazpen honen 2.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izanen dira eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.
4.3. Behin-behinean baztertutako izangaiek 5 egun balioduneko epea dute, behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, erreklamazioak egiteko edo akatsak zuzentzeko baldin eta lehiaketatik behin-behinean baztertua izateko arrazoia akatsen bat izan bada. Zuzenketa hori erregistro telematikoaren eskabide orokor baten bidez egin beharko da.
Epe horretan ez badute zuzentzen lehiaketatik behin-behinean baztertua izatea eragin duen akatsa, hautaketa-prozesutik behin betiko baztertuak geldituko dira.
5.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
5.1. Laugarren oinarrian adierazitako epea igarota, Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan emanen da argitara onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
5.2. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere Unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaien kasuan, ziurtatu eta egiaztatu egin beharko dira baldintza horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.
5.3. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa zehaztugabea, okerra edo faltsua bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du horrek, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.
5.4. Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak argitaratuta, interesdunei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 397/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
6.–Balorazio prozesua.
Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta II. eranskineko baremoaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean izangaiak dituen merezimenduak baizik ez dira baloratuko, eta ez dira baloratuko epe hori igaro eta gero lortu edo egin direnak. Bestetik, elkarrizketa pertsonalari dagokionez, deialdi honetako elkarrizketan lortutako puntuazioa izanen da baloratzekoa.
Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.
Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.
Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.
7.–Puntuazioak argitaratzea eta alegazioak.
7.1. Balorazio prozesua bukatuta, argitara emanen da izangai guztiek baremoaren atal bakoitzean lortutako puntuazioa, baita azken puntuazioa ere. Zehazki, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da, deialdiari dagokion atalean. Argitalpen hori izanen da interesdunentzako jakinarazpena ondorio guztietarako.
7.2. Interesdunek aukera izanen dute puntuazioen aurkako alegazioa jartzeko, Baremazio Batzordeari zuzendua; horretarako, 5 egun balioduneko epea izanen dute, puntuazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Alegazio idazkian, haien oinarri diren arrazoiak eman behar dira aditzera. Ez da onartuko merezimenduak berriz ere baloratzeko besterik eskatzen ez duen alegazio generikorik.
Alegazioak ebatzita, edo epea alegaziorik aurkeztu gabe igarota, Batzordeak behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara.
8.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.
8.1. Behin betiko puntuazioak argitaratu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.
8.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da.
8.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia izanen du, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere zerrendaren ordena errespetatuz.
8.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste inongo lanpostutarako kontraturik eskainiko, salbu eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.
9.–Hautaketa-batzordea.
Batzordeburua: José Carlos Urroz Unzueta doktorea, irakasle kontratatu iraunkorra, Ingeniaritza Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatua.
Idazkaria: Fernando Bimbela Serrano doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia.
Batzordekidea: Luis María Gandía Pascual doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.
–Ordezko hautaketa-batzordea:
Batzordeburua: Alfonso Cornejo Ibergallartu doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia.
Idazkaria: Alberto Navajas León doktorea, unibertsitateko titularra, Zientzien Sailari atxikia.
Batzordekidea: Inés Reyero Zaragoza doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia.
Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.
10.–Datu pertsonalen babesa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamenduaren deskribapena Tratamendu Jardueren Erregistroan dago kontsultatzeko, hemen: https://www.unavarra.es/eu/sites/portal-transparencia/home.html.
Datuen tratamenduaren eraginpeko interesdunak hautaketa-prozesuetako izangaiak eta NUPeko langileak izanen dira. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
11.–Errekurtsoak.
Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
II. ERANSKINA.–IKERTZAILEAK HAUTATZEKO BAREMOA
ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK | ||
1. ATALA: Prestakuntza akademikoa | Puntuak | 5 |
Lanposturako izangai izateko, masterra izanen da gutxieneko prestakuntza (gehienez ere 5 puntu). 5 puntu emanen dira Makinak eta Motor Termikoak jakintza-arloarekin lotura duten master titulu hauek izateagatik: Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan; Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionalean; Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Mekanikoan. Bestalde, 2,5 puntu emanen dira kontratuaren xedearekin zerikusia duen master bat izateagatik, adibidez Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra eta Etorkizunerako Energia eta Erregaietako Unibertsitate Masterra. Gainontzeko masterrengatik 1 puntu emanen da. | ||
2. ATALA: Aldizkari zientifikoetako argitalpenak, Journal Citation Reports-en indexatuak (JCR) | Puntuak | 5 |
JCRko ENGINEERING, MECHANICAL eta ENERGY AND FUELS kategorietako lehenbiziko kuartilean (Q1) dauden aldizkari zientifikoetako argitalpenak: 2,5 puntu argitalpen bakoitzeko. –JCRko ENGINEERING, MECHANICAL eta ENERGY AND FUELS kategorietako bigarren kuartilean (Q2) dauden aldizkarietako argitalpenak: 1 puntu argitalpen bakoitzeko. –JCRn indexatutako aldizkari zientifikoetako gainerako argitalpenak: 0,5 puntu argitalpen bakoitzeko. | ||
3. ATALA: Frogatzeko moduko esperientzia eta ezagutza izatea kontrolgune programagarria duten saiakuntza-bankuen prestaketan eta eragiketetan, eragindako piztea duten barne-errekuntzako motorretan erregai ez-konbentzionalen saiakuntzak egiteko | Puntuak | 70 |
Proiektuaren gaia kontuan hartuta, gehienez 70 puntu ematen ahalko dira egiaztatzeko moduko esperientzia izateagatik kontrolgune programagarria duten saiakuntza-bankuak erregai ez-konbentzionalak erabiliz prest jarri eta haiekin eragiketak egitean, bereziki alkohola eta erregaien nahasketa gaseosoak erabiliz (kontratuak, ikerketa-proiektuetan parte hartu izanaren ziurtagiriak, bekak eta/edo lanean emandako aldiaren eta gauzatutako jardueraren beste egiaztagiri batzuk atxiki behar dira): –20 puntu proiektuaren xedearekin eta gauzatu beharreko jarduerekin lotutako lanpostuetan/proiektuetan emandako 12 hilabeteko. –5 puntu ikerketa zientifikoko beste lanpostu/proiektu batzuetan emandako 12 hilabeteko. Lanpostuan 12 hilabete baino gutxiago egon direnen kasuan, puntuazioa proportzioan baloratuko da hilabete kopuruaren arabera. | ||
4. ATALA: Elkarrizketa pertsonal bat eginen da egiaztatzeko izangaiak ba ote duen ezagutza edo esperientziarik kontrolgune programagarria duten saiakuntza-bankuen prestaketan eta eragiketetan, eragindako piztea duten barne-errekuntzako motorretan erregai ez-konbentzionalen saiakuntzak egiteko | Puntuak | 20 |
Balorazio Batzordeak elkarrizketa pertsonala eginen die aurreko atalen baturan gutxienez 60 puntu dituzten izangaiei lanpostuaren ezaugarrietarako egokiak diren ala ez jakiteko. Elkarrizketa pertsonalean, izangaiak kontratuaren gaiari buruzko ezagutza eta esperientziei buruz eztabaidatuko da. Gaia, esan bezala honako hau da: kontrolgune programagarria duen saiakuntza-bankuen prestaketa eta eragiketak, eragindako piztea duten barne-errekuntzako motorretan erregai ez-konbentzionalen saiakuntzak egiteko. | ||
Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 70 puntu da.
Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 3. atalean puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 4. atalean puntuazio handiena lortzen dutenen alde ebatziko da. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.
Iragarkiaren kodea: F2607032
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
