110. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1752/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, zerga agenteen lanpostuetan aritzeko, eta plaza adjudikatzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 745/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agenteen lau plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1568/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2125/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 670/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2026ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa adjudikatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerga agenteen lanpostuan aritzeko, ondoko izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak:

–Desgaitasuna dutenentzako erreserba txanda.

SALDÍAS MARTÍN, ANA MARÍA

–Igoera txanda.

GÓMEZ IBÁÑEZ, ÓSCAR

SÁNCHEZ ORELLA, CÉSAR

–Txanda irekia.

ARZOZ IRURZUN, MARGARITA MARÍA

2. Plaza hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Xedatzea izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dutela plazaz, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean (Karlos III.aren etorbidea 4, 31002 Iruña), izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera (Karlos III.aren etorbidea 4, 31002 Iruña), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ADJUDIKATUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

GIDABAIMENA

Saldias Martin, Ana Maria

Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda

0008686

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Nafarroako Foru Ogasuna

Funtzionarioa

Iruña

X

Gomez Ibañez, Oscar

Igoera txanda

0008679

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Nafarroako Foru Ogasuna

Funtzionarioa

Iruña

X

Sanchez Orella, Cesar

Igoera txanda

0008687

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Nafarroako Foru Ogasuna

Funtzionarioa

Iruña

X

Arzoz Irurzun, Margarita Maria

Txanda irekia

0011926

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Nafarroako Foru Ogasuna

Funtzionarioa

Iruña

X

Iragarkiaren kodea: F2607578