1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1784/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 1106/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen nekazaritza jardueretako ofizialen sei plaza oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 1106/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, nekazaritza jardueretako ofizialen sei plaza betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.
Aipatu deialdiaren oinarrietan akatsak daudela oharturik, bidezkoa da horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deialdiaren 5.1 oinarrian ("Kalifikazio-epaimahaia") atzemandako akatsa zuzentzea:
Honako hau dioen tokian:
"Epaimahaikidea: Yovanna Azcárate Ochoa andrea, Nafarroako Foruzaingoko Langileen Batzordea ordezkatuz.
–Ordezko epaimahaikidea: Begoña De Frutos Álvarez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Foruzaingoko Langileen Batzordea ordezkatuz."
Honela behar du:
"Epaimahaikidea: Yovanna Azcárate Ochoa andrea, Langileen Batzordeko ordezkari gisa.
–Ordezko epaimahaikidea: Begoña de Frutos Álvarez andrea, Langileen Batzordeko ordezkari gisa".
2. Deialdiaren 6.3.2 oinarrian ("Oposizioaren nondik norakoa") atzemandako akatsa zuzentzea:
Honako hau dioen tokian:
"6.3.2. Bigarren proba:
Proba praktiko-teorikoa izanen da. Epaimahaiak zenbait kasu praktiko proposatuko ditu, eta horiei idatziz erantzun beharko zaie. Kasu horiek deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendaren bigarren zatian jasotako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.
Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Proba hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honetan gehienez 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza. Beste materialen bat behar izanez gero, probaren aurretik emanen da horren berri".
Honela behar du:
"6.3.2. Bigarren proba:
Proba praktiko-teorikoa izanen da. Epaimahaiak zenbait kasu praktiko proposatuko ditu, eta horiei idatziz erantzun beharko zaie. Kasu horiek deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendaren bigarren zatian jasotako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.
Proba hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honetan gehienez 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza. Beste materialen bat behar izanez gero, probaren aurretik emanen da horren berri".
3. Deialdiaren eranskineko 29. eta 31. gaietan atzemandako akatsa zuzentzea:
Honako hau dioen tokian:
"29. gaia.–1986ko uztailaren 1eko Agindua, Arto-haziak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duena".
Honela behar du:
"29. gaia–ARM/3369/2010 Agindua, abenduaren 27koa, Arto haziak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duena".
Eta honela dioen tokian:
"31. gaia.–Mintegiko mahatsondo-landareak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu tekniko orokorra".
Honela behar du:
31. gaia.–208/2003 Errege Dekretua, otsailaren 21ekoa, Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duena".
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2607653