2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOA MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespenak
Kintoa Mankomunitateak, 2026ko maiatzaren 28an egin ohiko batzarrean, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitatearen 2026ko aurrekontua eta 2026ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Baztango Udaleko Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik izanez gero, Batzarrak horien eta aurrekontuaren edota plantillaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aurrekontua eta plantilla organikoa behin betiko onartutzat emanen dira, jendaurreko epea igaro ondoren.
Baztanen, 2026ko maiatzaren 28an.–Mankomunitateburua, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2607840