2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Maiatzaren 26ko 33/2026 Dekretua.
Tafallako Udaleko alkatearen eginkizunak eskuordetzea Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari, 2026ko maiatzaren 29tik ekainaren 3ra bitarte, biak barne.
Tafallako Udaleko Alkatetzako titularra kanpoan egonen da, justifikatutako arrazoiengatik, 2026ko maiatzaren 29tik ekainaren 3ra bitarte, biak barne. Hori dela eta, eta udal zerbitzuak eskaintzen jarraitzea bermatzeko, titularra ordeztu behar da.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak honako hau ezartzen du (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak): "Alkateordeek ordeztuko dute alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".
Azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak honako hau ezartzen du (errege dekretu horrek onetsi zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua): "Alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean (...)".
Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateorde izendatu zen ekainaren 23ko 6/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean.
Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Alkatearen funtzioak eskuordetzea Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari, 2026ko maiatzaren 29tik ekainaren 3ra bitarte, biak barne, egun horietan karguaren eginkizunak gauzatu ditzan.
Bigarrena.–Eskuordetzea indarrean egonen da soil-soilik adierazitako egunetan; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.
Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren ediktuen taulan argitaratzea.
Laugarrena.–Dekretu hau indarrean jarriko da sinatu eta hurrengo egunean.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Tafallan, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2607676