1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
152E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Pago de Arínzano" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartu eta aditzera ematen baita.
Propiedad de Arínzano SLk (IFZa: B71121651) 2025eko irailaren 18an eskatu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (erregistro-zenbakia: 2025/1241153) "Pago de Arínzano" jatorri deitura babestuaren baldintza-agiriaren aldaketa arrunta egiteko. Eskatutako aldaketen helburua da baldintza-agirian deskribatutako elaborazio tekniken hobekuntzak ezartzea, ardogintza tekniken aurrerapenen ondoriozkoak.
Eskaerarekin batera, baldintza-agiri aldatua eta dokumentu bakar aldatua aurkeztu dira, bai eta baldintza-agiriaren aldaketa arrunt bat izapidetzeko behar den dokumentazioa ere, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko 2024/1143 (EB) Erregelamenduarekin. Izan ere, erregelamendu horren gaia dira ardoen, edari destilatuen eta nekazaritzako produktuen adierazpen geografikoak, bai eta nekazaritza produktuen espezialitate tradizional bermatuak eta haientzako hautazko kalitate baldintzak ere, eta haren bidez aldatzen dira 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak eta indarrik gabe uzten dira 1151/2012 (EB) Erregelamendua eta haren arabera hartutako xedapenak.
Batzordearen 2024ko urriaren 30eko 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuak 2024/1143 (EB) Erregelamendua osatzen du, aurka egiteko prozedurari eta aldaketa arrunten onespenari eta jakinarazpenari aplikatu beharreko arauei dagokienez, aldi baterako aldaketak barne.
Batzordearen 2024ko urriaren 30eko 2025/26 (EB) Betearazpen Erregelamenduak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu, aldaketa arrunten jakinarazpenei dagokienez, besteak beste.
"Pago de Arínzano" jatorri deitura babestuaren ekoizpen eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan dago, eta, beraz, bertako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio ebazpen hau emateko eskumena, 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4.1 artikuluan ezartzen den bezala.
Martxoaren 11ko 189/2026 Errege Dekretuaren bidez arautzen da ardo, edari destilatu eta nekazaritzako produktuetarako adierazpen geografikoak eta espezialitate tradizional bermatuak inskribatu, aldatu eta azkentzea, eta produktu horiek merkaturatzeko arauak xedatzen dira.
Eskaera behin ebaluatu ondoren, egiaztatu da Bodega Propiedad de Arínzano SLk betetzen dituela eskatzaile izateko 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritako baldintzak, eta aldaketa arrunta egiteko aurkeztu duen eskaerak betetzen dituela aipatu erregelamenduaren 24. artikuluko baldintzak, bai eta Batzordearen 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. artikuluan ezarritakoak ere.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),
EBAZTEN DUT:
1. "Pago de Arínzano" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartzea eta aditzera ematea (eskaera 2025eko irailaren 18an aurkeztu zen), egiaztatu baita betetzen direla 12024/1143 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta haren ondorioz emandako xedapenak.
2. Aldatutako baldintza-agiria webgune honetan argitaratu da:
https://www.navarra.es/documents/48192/34266318/Pliego+de+condiciones–+Pago+de+Arinzano.pdf/0c112992-b72e-05f1-9281-76601164308e?t=1747819191444
Aldatutako dokumentu bakarra webgune honetan argitaratu da:
https://www.navarra.es/documents/48192/34266318/Documento+Unico–DO–Pago+de+Arinzano+consolidado.pdf/62ad98f9-82ba-0fbf-efd3-9d64bdb7162e?t=1748257896430
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Propiedad de Arínzano SLri eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitate Berezituaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 18an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2607197