185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2691/2023 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten da, eta, bestetik, oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatzen dira.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia egiten zaie Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 Ebazpenaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesa duten pertsonei (166/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostuak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta 167/2023 Ebazpenaren bidez, gainditu duten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren).

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako hauen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 29ko 153/2023 Ebazpena (haren bidez gainditu duten pertsonen zerrendak onetsi ziren, lanpostuaren eta hizkuntzaren arabera) eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren ekainaren 15eko 169/2023 Ebazpena (haren bidez, gainditu duten pertsonen zerrenda osagarria onetsi zen, lanpostu eta hizkuntzaren arabera).

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, prozedura honi dagokion hautaketa epaimahaiak emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun diren pertsonei: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren profila duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautaketa-prozedura.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 3ko 186/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen salbuespenezko oposizio-lehiaketaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduretan, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 3ko 187/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko salbuespenezko hautapen prozeduretan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neumologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten gehienez 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

341/2023 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita honako deialdi hau: Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2023-2024 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

744E/2023 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, profesionalei osasun zientzietako prestakuntza egonaldietarako laguntzak emateko 2023ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 701449.

1.7. BESTELAKOAK

277E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Oltza zendeako udal mugartean ibilgailu motordunak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Jardueraren titularra Volkswagen Navarra SA da.

285E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita funtsezko aldaketa bat egiteko ontziratze eta esterilizazio bidez kontserbak fabrikatzeko instalazio batean. Instalazioa Cadreitako udal mugartean dago eta haren titularra Cambra Selección SLU da.

790E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duena oilaskoak gizentzeko instalazio bat handitzeko proiektuari buruz (64.000 toki izatetik 128.000 izatera pasatzeko), Zarrakaztelun. Sustatzailea Sergio Monasterio León da.

813E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aluminioa galdatzeko eta estrusionatzeko instalazio batean aldaketa funtsezkorako baimena ematen duena. Instalazioa Irurtzungo udal mugartean dago eta haren titularra Hydro Extrusion Spain SAU da.

192/2023 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Irulegiko eskua, ondasun higigarri gisa, kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedienteari.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Alkateordeak izendatzea

BERTIZARANA

Alkateordeak izendatzea

ELGORRIAGA

Alkateordeen izendapena

Udalkideen ordainsariak

ESTERIBAR

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalkideen ordainsariak

ITUREN

Alkateordearen izendapena

ERRIBERRI

Alkateordeak izendatzea eta alkatetzaren eskuordetzeak

ORBAIZETA

Egoitza elektronikoa sortzea

ARRIPODASKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

JAITZ

Udalkideen ordainsariak

SANTAKARA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

SESMA

Udalkideei gastuen dirua itzultzea

VILLATUERTA

Alkateordeak izendatzea

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2023ko plantilla organikoan

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena