185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia egiten zaie Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 Ebazpenaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesa duten pertsonei (166/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostuak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta 167/2023 Ebazpenaren bidez, gainditu duten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren).

Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean agertzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela bi ebazpen hauen aurka: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 Ebazpenaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka (166/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostuak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta 167/2023 Ebazpenaren bidez, gainditu duten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren). Zerrenda horiek hautaketa-prozedura hauei dagozkie: maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegi-irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetan sartzekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak, salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez betetzeko. Aipatu merezimendu-lehiaketa Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoak hara bidaltzeko.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 24an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA(K)

HIZKUNTZA

ANTOÑANA ABALOS, MARIA IDOYA

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

MUSIKA

EUSKARA

ARANDA CORDOBES, CRISTINA

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

ELIKAGAIEN ELABORAZIOKO LANAK ETA EKIPAMENDUAK

GAZTELANIA

ECHEVERRIA PÉREZ DE VIÑASPRE, ALFREDO

MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEAK

PIANOA

GAZTELANIA

EGAÑA CRESPO, NAIARA

MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEAK

PIANOA

GAZTELANIA

FRANCISCOENEA BULDAIN, ARITZ

LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTAK

MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

EUSKARA

PEREZ MARTINEZ DE MORENTIN, JAVIER

MAISU-MAISTRAK

LEHEN HEZKUNTZA

GAZTELANIA

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

GORPUTZ HEZKUNTZA

PIÑUELA IRISARRI, JUAN CARLOS

MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNAK

MUSIKAREN TEKNOLOGIA

GAZTELANIA

SOLA AYENSA, EDUARDO

MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNAK

INPROBISAZIOA ETA AKONPAINAMENDUA

GAZTELANIA

INSTRUMENTUETARAKO ERREPERTORIOA PIANOAREKIN

MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEAK (PROFESIONALA)

PIANOA

VARGAS RODRIGUEZ, RAQUEL

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

TEKNOLOGIA

GAZTELANIA

VILLADA OMEÑACA, JORGE

MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNAK

PIANOA

GAZTELANIA

Iragarkiaren kodea: F2312369