1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako hauen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 29ko 153/2023 Ebazpena (haren bidez gainditu duten pertsonen zerrendak onetsi ziren, lanpostuaren eta hizkuntzaren arabera) eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren ekainaren 15eko 169/2023 Ebazpena (haren bidez, gainditu duten pertsonen zerrenda osagarria onetsi zen, lanpostu eta hizkuntzaren arabera).
Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean zerrendatutako pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela honako ebazpen hauen aurka: 153/2023 Ebazpena, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 29an emana, gainditu duten pertsonen zerrendak onesten dituena lanpostu eta hizkuntzaren arabera, eta 169/2023 Ebazpena, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 15ean emana, gainditu duten pertsonen zerrenda osagarria onesten duena lanpostu eta hizkuntzaren arabera, zeinak eman baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren profila duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautaketa-prozeduretan (Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 245/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoak hara bidaltzeko.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 25ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA
IZANGAIA | KIDEGOA | ESPEZIALITATEA(K) | HIZKUNTZA |
GARCIA DACHARY, ANGELA | BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK | FISIKA ETA KIMIKA (INGELESEZ) | GAZTELANIA |
POSADAS FERNANDEZ, MIRIAM | MAISU-MAISTRAK | MUSIKA (INGELESEZ) | GAZTELANIA |
Iragarkiaren kodea: F2312372