185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Udalkideen ordainsariak

Elgorriagako Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udalkideen hurrengo ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan aritzeagatik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:

Lehena.–Bilkura-sari eta kalte-ordainen araubide hau finkatzea:

a) Dietak: Zerbitzu eginkizunengatik honako dieta hauek hartuko dituzte: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako ezarri zenbatekoak.

Bidaia gastuak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako ezarri zenbatekoa ordainduko da. Gaur egun 0,35 euro ordaintzen da egindako kilometro bakoitzeko, gehi aparkaleku gastuak eta bestelakoak, dokumentu bidez behar bezala justifikatuta.

Bidaiaren bestelako gastuak eta abarretakoak dokumentu bidez justifikatuko dira.

b) Saria kide anitzeko organoen bilkuretara benetan joateagatik:

–Kide anitzeko organoa: bilkura-saria.

–Udalaren osoko bilkura: 90 euro/saioa.

–Informazio batzordeak: 45 euro/saioa.

c) Oposizioetako edo lehiaketetako epaimahaietan edo langileak hautatzeaz arduratzen diren beste organo batzuetan parte hartzeagatik: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako ezarri zenbatekoak.

Zenbateko horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Elgorriagako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.–Erabaki hau Kontu-hartzailetzari jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elgorriagan, 2023ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L2312141