185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Esteribarko Udalak, 2023ko abuztuaren 5eko osoko bilkuran, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Dedikazio esklusiboko araubidea ezartzea alkatearentzat. Haren ordainsari gordina 29.397 eurokoa izanen da (hilero ordainduko zaio), kanpo dela Gizarte Segurantzako kotizazioagatik ordaindu beharreko enpresa-kuota.

2.–Ezarritako ordainsaria hamalau hilabete sari berdinetan banatzea.

3.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatzeko edo alta emateko, legeek agindutako moduan.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Esteribarren, 2023ko abuztuaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2312130