2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Santakarako Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin ohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea entitatearen plantilla organikoaren aldaketa, administrari-ofizialaren lanpostuak dituen eginkizunei eta ordainsari osagarriei dagokienez. Honela gelditu da:
"Administrari laguntzaile bat (3). Maila: D. Osagarriak: Mailakoa %12 + Lanpostuko osagarria %22".
Hasiera batez onesteko erabakia 2023ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, eta ez da alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, deskribatutako plantillaren aldaketa behin betiko bihurtu da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Santakaran, 2023ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2312099