185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa, zeina beherago azaltzen baita; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari eta harekin bat datozenei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Mankomunitateko Kideen Batzarrak hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, 2022ko urriaren 25ean, eta argitaratu zen 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostuen zerrenda.

LANPOSTUA

PLAZA KOP.

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO-EGOERA

BALDINTZAK

Administrari-ofiziala

1

C

OL

Maila: %12

Lanpostua: %23

Hutsik

Euskara jakitea: C-1 maila

Lanaldi partziala (%90)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

D

OL

Maila: %12

Lanaldiaren luzapena: %10

Hutsik

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%75)

Izenen zerrenda.

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZERBITZU AITORTUAK

ADMINISTRAZIO EGOERA

BALDINTZAK

Elizalde Lallana, Amaiur

Administrari-ofiziala

C

OL

2017-04-28

Jardunean.

Euskara jakitea: C-1 maila.

Lanaldi partziala (%90).

Rezabal Goenaga, Imanol

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

OL

2021-06-07

Jardunean.

Euskararen ezagutza: B-2 maila.

Lanaldi partziala (%75)

Lan publikoaren eskaintza:

Gaur egungo plantillan izan daitezkeen hutsuneak bete behar direnean edo obra eta zerbitzu jakin batzuk egin behar direnean, edo gisako kasuetan, erabiliko dira kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak, jarraikiz ekainaren 15eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.a) artikuluari (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Erripan (Odieta), 2023ko abuztuaren 23an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2312271