185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Udalkideen ordainsariak

Esteribarko Udalak, 2023ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Honako zenbateko hauek ezartzea Udalbatzako kideentzat, Udalaren kide anitzeko organoetara eta udal honek parte hartu beharreko kide anitzeko organoetara joateagatik:

a) Osoko bilkuretara joateagatik: 90 euro.

b) Informazio batzorde iraunkorrera, kontuen batzorde berezira edo udal honek parte hartu beharreko kide anitzeko organoetara joateagatik, baldin eta organo horrek ez badio joategatik ordaintzen delako zinegotziari: 60 euro.

Zenbateko garbiak dira horiek eta jada aplikatu zaizkie PFEZren atxikipenaren ondoriozko kenkariak.

2.–Kalte-ordain hauek ezartzea, karguetan aritzeak benetan ekarritako gastuengatik:

a) Esteribarko Udaletik kanpo bilkura ofizial batera joan eta etortzeko kilometroengatik: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat ezartzen diren zenbatekoak emanen dira kalte-ordain gisa.

b) Karguan aritzean egindako beste edozein gastu, behar bezala baimendua, aldez aurretik agirien bidez behar bezala frogatuta.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Esteribarko Udalaren iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluko ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2023ko abuztuaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2312144