185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Alkateordeak izendatzea

Villatuertako Udaleko alkateak, uztailaren 6an, 100/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testua:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 41.3 eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Honako zinegotzi hauek Villatuertako Udaleko alkateorde izendatzea:

Lehen alkateordea: María Garín Pérez.

Bigarren alkateordea: Javier Sanz de Galdeano Echávarri.

2. Alkateordeek nire eskudantzia guztietarako ordezkatuko naute, kanpoan naizenean, eri edo ezindurik, eta, beraz, eskudantzia haietan ari ezinean, izendatu ditudan hurrenkera berean eta aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.

Orobat, besterik gabe ordezkatuko naute, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, izendapenaren onarpena aurkez dezaten, hala nahi badute.

4. Aipatu izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta udal honen iragarki-taulan argitaratzea, ebazpen honen egunaren biharamunetik aurrera izanen baititu ondorioak.

Villatuertan, 2023ko uztailaren 7an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2312100