2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Udalkideen ordainsariak
Osoko Bilkurak 2023ko ekainaren 27an egin bilkuran erabaki zuen udalkideei honako ordainsaria ematea 2023-2027 legegintzaldian:
Zinegotziak: Urtean 1.515 euro gordin, horiek bilkuretara bertaratzeagatik kalte-ordain gisa edo gai publikoetan parte hartzeko eskubide konstituzionalean aritzean dituzten gastuak ordaintzeko bestelako ordainketa gisa. Ordainketa hainbanatu eginen da eta Osoko Bilkurak zenbatekoa aldatzen ahalko du zinegotziren batek justifikatu gabe ez dituenean dagozkion funtzioak bete.
Alkatea: 500 euro garbi hileko nomina gisa hamabi hilabetez, dedikazio partzialarengatik eta Gizarte Segurantzari dagokion kotizazioarekin.
Zinegotziek eta alkateak aurkezten dituzten joan-etorrietako gastuak ordaintzea, beren eginkizunetan aritzean behar bezala justifikatzen badira.
Jaitzen, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2311975