2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Udalkideei gastuen dirua itzultzea
Sesmako Udalak, 2023ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Udalkideendako kalte-ordainak.
Lehena.–Gastuen itzulketa ezartzea, aldez aurretik eskatuta, aparkalekuko tiketengatik eta abarrengatik, bai eta kilometro-ordainagatik ere, 0,35 euro ordainduta kilometroko. Ez da eginen PFEZaren atxikipenik eta ordainketa hilean behin eginen da.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Sesman, 2023ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2311974