192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

114/2020 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea. Prozedura hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

117/2020 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 10ean emandako 114/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. 114/2020 Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea onetsi zen, hain zuzen, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokiona.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

685/2020 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen baita 126/2020 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea. Espedientea Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

1208/2020 EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

67/2020 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prestakuntza beka bat adjudikatzen duena, Komunikazio adarreko unibertsitate titulua (Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Publizitatea...) dutenentzat. Beka Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

478E/2020 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira profesionalei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, Osasun Departamentuaren intereseko arloetako master ofizialak eta unibertsitateko titulu berekiak egiteko, 2020. urtean.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 19an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita onura publikokoak direla, desjabetu ahal izateko, Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteak, eta zeinaren bidez presakotzat jotzen baita aipatu UPSaren desjabetze proiektua gauzatzean ukitutako finken okupazioa, eta NASUVINSA enpresa deklaratzen baita desjabetzearen onuradun.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 19an hartua, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan aipatzen diren zorpetze-eragiketak egitea 331.000.000 euroko muga gainditu gabe.

86/2020 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Lanbide Heziketako Teknikari tituluak lortzeko proben egutegia. Proba horien deialdia egin zen Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren bidez.

87/2020 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, 2020-2021 ikasturterako jarraibideak onesten dituena hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko.

98/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen eskaintza 2020-2021 ikasturterako, eta, horrekin batera, onarpen prozeduraren egutegia, eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibideak eta ziklo horien antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoak.

99/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloen eskaintza 2020-2021 ikasturterako, eta, horrekin batera, onesten baitira jarraibideak onarpen prozedurari buruz, eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz eta ziklo horien antolamenduari eta funtzionamenduari buruz.

270/2020 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, ebazten duena Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko, DBHko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak aldatzea, 2020-2021 ikasturterako.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri Jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 3125. lurzatian. Behin betiko onespena

ARBIZU

Aldaketa eraikintza ordenantzan. Behin betiko onespena

BURLATA

Xehetasun-azterketa Ermita kaleko 7an. Behin betiko onespena

ERROIBAR

Aldaketa xehatua Zilbetiko UE 4 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Aldaketa xehatua Aurizberriko UE12 exekuzio unitatearen 46. eta 53. lurzatietan. Behin betiko onespena

GORRITI

Hemezortzi usategi enkantean

LODOSA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 121., 139., 140. eta 125. lurzatietan. Behin betiko onespena

Aldaketa xehatua, Udal Planeko UC-10 eta AR-5 unitateetan.
Behin betiko onespena

GARES

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 634. lurzatian.
Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga, Espaloian barnako Pasabideen eta Bide Publikoaren Okupazioa.
2020ko lehen seihilekoa