192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

117/2020 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 10ean emandako 114/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. 114/2020 Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea onetsi zen, hain zuzen, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokiona.

Akats bat atzeman da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 10ean emandako 114/2020 Ebazpenaren II. eranskinean. Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea onetsi zen, hain zuzen, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokiona. Eranskin horretan, praktikaldia 2020-2021 ikasturtera luzatzeko baimena eman zaien pertsonak jasotzen dira. Victoria Eugenia Fernández de Olano Rojas andrea Lehen Hezkuntza espezialitatean ageri da, baina Gorputz Hezkuntza espezialitatean egon beharko luke.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.”

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 10ean emandako 114/2020 Ebazpenaren II. eranskinean, “Praktikaldiaren luzapena” izenekoan, atzemandako akatsa. 114/2020 Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea onetsi zen, hain zuzen, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedurari dagokiona. Hau da egin beharreko zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

ESPEZIALITATEA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

Lehen Hezkuntza

FERNANDEZ DE OLANO

ROJAS

VICTORIA EUGENIA

Honako hau behar du:

ESPEZIALITATEA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

Gorputz Hezkuntza

FERNANDEZ DE OLANO

ROJAS

VICTORIA EUGENIA

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 13an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2009331