192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

99/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloen eskaintza 2020-2021 ikasturterako, eta, horrekin batera, onesten baitira jarraibideak onarpen prozedurari buruz, eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz eta ziklo horien antolamenduari eta funtzionamenduari buruz.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1. eta 2. artikuluetan ezartzen du helburuetako bat dela funts publikoekin ordaintzen den prestakuntza-eskaintzak aukera ematea prestakuntza bizitza osoan zehar jasotzeko, betiere aurreikuspen eta egoera pertsonal eta profesionaletara egokituta.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak. Eta 69. artikuluak xedatzen du hezkuntza administrazioei dagokiela behar diren neurriak hartzea helduek ikasketa-eskaintza berariazkoa izan dezaten, haien ezaugarrien arabera antolatua.

Helduen hezkuntza arautzen duen ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak xedatzen du bere jarduketa eremuaren barruan dagoela lan munduan sartzeko bidea ematen duten tituluak lortzeko prestakuntza. Eta 5. artikuluan ezartzen du, prestakuntza programen artean, lan munduan sartzea ahalbidetzen duten tituluak eta lanbide sustapena eta eguneratzea errazten dutenak lortzera bideratuta daudenak egonen direla.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, Lanbide Heziketa ikasteko hainbat modalitate eta eskaintza jasotzen dira.

Horrekin bat etorriz, aurreko ikasturteetan, Hezkuntza Departamentuak jarduneko langileen ezaugarrietara egokitutako zenbait prestakuntza eskaintza egin ditu, Lanbide Heziketako tituluak lor ditzaten, lanpostuan lortu duten ezagutza profesionala kontuan hartuta; eskaintza mota horri jarduneko langileentzako Lanbide Heziketaren eskaintza esaten zaio.

Bestalde, Europako esparruan gomendatzen da helduen gaitasunak hobetzeko eta haiei aukerabide berriak emateko prestakuntza ibilbideak ezartzea.

Horregatik guztiagatik, egokitzat jo da “Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintza” izenpean biltzea lehenago “Jarduneko langileentzako Lanbide Heziketaren eskaintza” deitzen zena.

Horrenbestez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak egindako aldeko txostena ikusi da, non helduen ezaugarrietara egokitutako Lanbide Heziketako tituluak lortzera bideratutako prestakuntza eskaintza batzuk egitearen alde agertzen baita.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintza ezartzea 2020-2021 ikasturterako, ebazpen honen 1. eranskineko jarraibideetan adierazten diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan Lanbide Heziketako tituluak lor ditzaten laguntzeko.

2. Onestea ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta beste alderdi batzuk 2020-2021 ikasturterako. Hori guztia ebazpen honen 2. eta 3. eranskinetan dago jasota.

3. Onestea 2020-2021 ikasturtean helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintza emanen duten ikastetxeen egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak. Ebazpen honen 4. eranskinean ageri dira.

4. Onestea 2020-2021 ikasturtean helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintza emanen duten ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibide berariazkoak. Ebazpen honen 5. eranskinean ageri dira.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

7. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintza. 2020-2021 ikasturtea

1. Eskaintza.

1. Helduek kualifikazio aukera berriak lortzera bideratuta dagoen Lanbide Heziketa erdipresentzialaren prestakuntza eskaintza hau prestakuntza mota berezi eta osoa da, bat etorriz maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluekin; foru dekretu horren bidez arautu ziren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman.

Horregatik, helduei zuzenduta dago, eta ikasturtea osatzen duten modulu guztiak hartzen ditu bere baitan matrikulak.

Zikloren batean hamabost ikasle baino gutxiago inskribatzen badira, Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du.

2. Oro har, sartu berrientzako 25 ikaspostu eskaintzen dira, ondoren adierazten diren zikloetako multzo bakoitzean.

3. Hauxe da Nafarroan helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintza 2020-2021 ikasturterako:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloa. Bi ikasturteko iraupena du. 2020-2021 ikasturtean, zikloaren lehenengo eta bigarren ikasmailak eskaintzen dira.

–2020-2021 ikasturtean eskainiko den lehen ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Lantaldeko harremanak.
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak I.
  • Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

–Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa. Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak II.
  • Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak.
  • Lantokiko prestakuntza.

b) “Gizarte Integrazioa” goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasturteko iraupena du. 2020-2021 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.

–2020-2021 ikasturtean eskainiko den lehen ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Trebetasun sozialak.
  • Esku-hartze sozialaren testuingurua.
  • Autonomia pertsonala sustatzea.
  • Esku-hartze sozialaren metodologia.
  • Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak.

–Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Gizartean eta lan munduan txertatzea.
  • Lehen sorospenak.
  • Ingelesa I.
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea.
  • Bizikidetza-unitateen arreta.
  • Bitartekaritza komunitarioa.
  • Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.

–Hirugarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Gizarte integrazioaren proiektu integratua.
  • Lantokiko prestakuntza.

Bi lanbide modulu horiek modu presentzialean eginen dira osorik.

2. Ikastetxeak.

IKASTETXEA

HERRIA

Erdi mailako zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

ETI IBP

Tutera

“Politécnico” IB

Lizarra

Goi mailako zikloa: Gizarte Integrazioa

“Hezitzaile Eskola” IB.

Iruña

2. ERANSKINA

Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzan ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak. 2020-2021 ikasturtea

1. Betekizunak.

Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialean eskaintzen diren heziketa zikloetan ikaspostua eskatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Frogatzea betetzen direla erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartua izateko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 5.1 eta 5.2 oinarrian eta 7.1 eta 7.2 oinarrian, hurrenez hurren, ezarritako sarrera baldintzak.

b) Gutxienez 18 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.

2. Onartzeko irizpideak.

1. Zerrendak eginen dira LH erdipresentzialeko eskaintzako heziketa zikloetan inskribatzea eskatzen duten pertsona helduen izenekin, hezkuntza maila bakoitzeko. Lehentasun hurrenkeran jarriko dira, honako irizpide hauei jarraituz:

2. “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloa:

2.1. Lehentasun hurrenkeraren araberako zerrenda irizpide hauei jarraituta ezarriko da:

–Lehenbizikoa. Nafarroan gutxienez urtebete erroldaturik daramatela frogatzen duten helduak, edo, azkeneko 5 urteetan, gutxienez urtebeteko lan esperientzia frogatzen dutenak lanaldi osoan Nafarroako enpresetan.

–Bigarrena. Aurreko bi egoera horietako bakar batean ere ez dauden helduak.

2.2. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen diren bi taldeetatik bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehena. 1.a) jarraibidean adierazitako sarrera baldintzetako bat betetzen dutenetatik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatutik gorako bestelako ikasketa titulurik ez daukatenak.

  • DBHko graduatu titulua.
  • Oinarrizko lanbide titulua.
  • Erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa.
  • Zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria.
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu izanaren ziurtagiria, oinarrizko modalitatekoak edo lanbide lantegi batekoak.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk izatea.

–Bigarrena: Sarrera-baldintza hauetako bat betetzen dutenak:

  • Batxilergo titulua izatea.
  • Teknikari titulua izatea.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk izatea.

–Hirugarrena: Sarrera-baldintza hauetako bat betetzen dutenak:

  • Goi mailako teknikari titulua izatea.
  • Unibertsitateko gradudun titulua izatea.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk izatea.

2.3. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehena: Erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera, hura aterata ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera-probatik, zein dagokion, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 12. oinarriko atalen arabera.

Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.

–Bigarrena: Puntu-berdinketarik izanez gero, Hezkuntza Departamentuan 2020ko otsailean egin zen zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori aplikatzekoa baita 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuetan.

3. “Gizarte Integrazioa” goi mailako zikloa:

3.1. Lehentasun hurrenkeraren araberako zerrenda irizpide hauei jarraituta ezarriko da:

–Lehena. Nafarroan gutxienez urtebete erroldaturik daramatela frogatzen duten helduak, edo, azkeneko 5 urteetan, gutxienez urtebeteko lan esperientzia frogatzen dutenak lanaldi osoan Nafarroako enpresetan.

–Bigarrena. Aurreko bi egoera horietako bakar batean ere ez dauden helduak.

3.2. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen diren bi taldeetatik bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehena. 1.a) jarraibidean adierazitako sarrera-baldintzetako bat betetzeaz gainera, ez daukatenak Batxilergo titulutik edo teknikari titulutik gorako bestelako ikasketa-titulurik.

  • Batxilergo titulua izatea.
  • Lanbide Heziketako teknikari titulua izatea.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • Aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk izatea.

–Bigarrena: Sarrera-baldintza hauetako bat betetzen dutenak:

  • Goi mailako teknikari titulua izatea.
  • Unibertsitateko gradudun titulua izatea.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk izatea.

3.3. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehena: Goi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera, hura aterata ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera-probatik, zein dagokion, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 12. oinarriko atalen arabera.

Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.

–Bigarrena: Puntu-berdinketarik izanez gero, Hezkuntza Departamentuan 2020ko otsailean egin zen zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori aplikatzekoa baita 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuetan.

3. Ikasleak onartzeko prozesua.

1. Epe bakar bat dago helduentzako Lanbide Heziketaren eskaintzan onartua izateko: epe arrunta. Ikasturtearen gainerakoa epez kanpoko garaitzat joko da.

2. Sartzeko baldintzak betetzen dituztela frogatuta inskribatzen direnek parte hartuko dute onarpen prozesuaren epe arruntean. Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratuko dira.

3. Epe arrunteko onarpen prozesua bukatuta, inguruabar hauen ondorioz esleitu gabe gelditzen diren ikaspostuak esleituko dira:

a) Onartutako pertsonak ezarritako epean ez matrikulatzeagatik.

b) Matrikulatuta egonda ere, kurtsoaren hasiera egunetik 15 eguneko epean kurtsoa hasten ez dutenei baja emateagatik, ofizioz.

c) Beste edozein inguruabarrengatik.

4. Inskripzio-eskabidea aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beterik, heziketa ziklo eta ikastetxe bakar baterako. Eskabide hori egokituko zaie Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko “Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentziala” tramiteen fitxan agertzen diren inskribatzeko ereduei. Hemen dago:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7596/Formacion-Profesional-semipresencial-dirigida-a-personas-adultas

2. Inskripzio-eskabidea aurkezteko epea 2020ko irailaren 7tik 11ra bitartekoa da (14:00ak arte).

3. Zer heziketa ziklo aukeratu, hura ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da edo horietara zuzenduko da inskripzio-eskabidea.

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

Inskripzio-eskabidea ondoko hauen bidez aurkez daiteke:

a) “Educa-Ataria” bidezko erregistro telematikoa, aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeari zuzendua, eta, horretarako, erabiliko da Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxaren esteka, helbide honetan dagoena:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7596/Formacion-Profesional-semipresencial-dirigida-a-personas-adultas

b) Aurrez aurre, aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.

2020-2021 ikasturtean onartua izateko prozesuan, salbuespenez, inskripzio-eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek eskatzen ahalko diete irakasle batzuei egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2020-2021 ikasturteari dagokion inskripziorako eta onarpen prozesurako.

4. Inskripzio-eskabidean sarrera-baldintza zein den adierazi beharko da. Horrela, bada, gerta liteke sarrera-baldintza gisa eskatzen den maila apaleneko ikasketa titulua baino ikasmaila handiagoko tituluren bat izatea izangaiek. Horrelakoetan, horixe adierazi beharko dute inskripzio-eskabidean, bakoitzak aukeraturiko zikloari dagokion sarrera-azpitaldean parte har dezan onarpen prozesuan. Hori betetzen ez badute, inskripzio-eskabidea ofizioz baliogabetuko zaie, lorturiko ikaspostua galduko dute eta, matrikulatuta izanez gero, matrikula eta zikloko moduluetan lortutako kalifikazio guztiak baliogabetuko dira.

5. Ezin izanen da aurkeztu helduentzako LH erdipresentzialean eskaintzen diren zikloetatik baterako baino gehiagotarako inskripzio-eskabiderik, ez eta ikastetxe batean baino gehiagotan ere. Inskripzio-eskabidea bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

6. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintza honetan sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatzen dutenek.

7. Inskripzio-eskabideak aurkezteko epe arrunta bukaturik, ezin izanen da inola ere beste inskripzio-eskabiderik aurkeztu, ez eta aurkeztutako eskabidea aldatu ere.

8. Onartuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, baliorik gabe gelditzen ahalko dira osatu gabeko inskripzio-eskabideak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen ikaspostuekin bat ez datozenak.

9. Onartuen behin betiko zerrenda argitaratuta, eskatzaileak daturen bat oker eman badu edo eman gabe utzi badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta ondorioztatu ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

5. Inskripzio-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskripzio-eskabidearen ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Atzerritarrek eskubidea dute espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan, hots, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoan.

2. Hona hemen inskripzio-eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Eskatutako zikloan sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako zikloari dagokion sarrera-nota frogatzen duen dokumentazioa.

–Ikaspostua eskatzen bada ikaspostuak gordetzeko ezarritako bideren bat erabiliz, behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dira, eranskin honen 6. jarraibidean ezarritakoari jarraikiz.

–Hala badagokio, erroldatzea edo lan esperientzia frogatzeko dokumentazioa, eranskin honen 7. jarraibidean adierazitakoari jarraikiz.

6. Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

1. Desgaitasuna dutenentzat gordetako ikaspostu bat nahi dutenek agiri hauetako bat aurkeztu behar dute egoera hori frogatzeko:

a) Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; edo Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.

c) Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

2. Goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izateagatik gordetako ikaspostu bat nahi dutenek Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen dituen maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar dute (“Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik” oinarria, 1.b atala).

2 bis. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenentzat gordetako ikaspostu bat nahi dutenek agiri hauetako bat aurkeztu behar dute egoera hori frogatzeko:

a) Aurreko urteetan hezkuntza sisteman eskolatuta egon direnei dagokienez: Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituela frogatzeko agiria, derrigorrezko edo derrigorrez-koaren ondoko ikasketak zer ikastetxetan egin dituen, hango orientatzaileak sinatua, maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko ereduari jarraikiz (ebazpen horren bidez arautu dira Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia).

b) Aurreko urteetan hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez direnei dagokienez: Txosten medikoa/klinikoa, elkargoko profesional batek (txostena entitate pribatu batek eginez gero, osasun erregistroko zenbakia adierazi behar da) edo gizarte zerbitzuek sinatua, egoerari dagokionaren arabera; txostenak hezkuntza laguntzako berariazko premien barnean sartzen diren egoeretako bat frogatu beharko du (HLOren 71.2 artikuluan aipatutakoekin bat).

3. Ikaspostua gordetzeko eskatzen dutenek 2020ko irailaren 11ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte egiaztagiri horiek, inskribatzeko gainerako agiriekin batera, inskripzio-eskabidea aurkezten duten ikastetxean.

4. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

– Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik.

– Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

7. Esperientzia eta erroldatzea frogatzea.

1. Dokumentu hauen bitartez frogatuko da lan esperientzia:

a) Besteren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren ziurtagiria) edo Lan Mutualitatearena. Ziurtagiri horretan, enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jasoko dira.

b) Beren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren ziurtagiria), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasotzen dituena.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada behar bezala frogatzeko izangaiaren lan esperientzia, jarraibide honetako hurrengo atalean azaltzen den batzordeak informazio osagarria eska diezaieke.

2. Nafarroan erroldatuta dagoela frogatzeko, Nafarroako herriren bateko biztanleen udal erroldan erregistratuta dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko da.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada izangaiaren erroldatze egoera behar bezala frogatzeko, jarraibide honetako hurrengo atalean azaltzen den batzordeak informazio osagarria eskatzen diezaieke.

3. Batzorde batek gainbegiratuko ditu aurkezten den lan esperientzia eta erroldatzea. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: ikastetxeko zuzendariak eta helduentzako LH erdipresentzialean eskaintzen den zikloa irakasten duten bi irakaslek gutxienez. Batzorde horrek lan esperientziaren gaineko frogagiriak aztertuko ditu, honako hauek egiaztatzeko:

–Aurkezten den lan esperientzia Nafarroako enpresetan egin dela eta urtebetekoa edo hortik gorakoa dela, lanaldi osoan egina eta azkeneko bost urtean.

–Aurkeztu den erroldatzea Nafarroako herriren batekoa dela eta urtebeteko edo hortik gorako antzinatasuna duela.

–Informazio hori eramatea onarpena barematzeko prozesua kudeatzen duen aplikazio informatikora.

8. Ikaspostuen erreserba.

1. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako onarpen prozesuaren epe arruntean, talde bakoitzean ikaspostu bat gordeko da desgaitasunen bat dutela frogatzen dutenentzat.

Desgaitasunen bat frogatzen duten bi pertsona edo gehiago badira, eranskin honen 2. jarraibidean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den lehentasun hurrenkeraren araberako zerrendan gorago dagoenari gordeko zaio ikaspostua.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

2. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako onarpen prozesuaren epe arruntean, talde bakoitzean ikaspostu bat gordeko da goi mailako edo goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

Baldin pertsona batek baino gehiagok frogatzen badu goi mailako edo goi errendimenduko kirolari dela, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, aintzat hartuz Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen dituen maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpenaren I. eranskina (“Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik” oinarria, 2.b atala).

3. Baldintza horiek betetzen dituztela frogatzen dutenentzat gordetako ikaspostuak betetzen ez badira, eskaintza orokorrekoei gehituko zaizkie.

9. Jendaurrean jartzea baremoa aplikatzeko irizpideak, baita erreklamazioak egiteko prozedura ere.

1. Jendaurrean egon beharko dute bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

10. Ikasketa espedientearen batez besteko nota.

1. Ikasketa espedientearen batez besteko nota frogatzeko, ikaslearen ikasketen historia, kalifikazio liburua edo, bestela, ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkeztuko da. Zer ikastetxetan lortu zen titulua, hark kalkulatu beharko du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta heziketa zikloetako batez besteko nota.

2. Batez besteko sarrera-nota kalkulatzeko, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskineko “Sarrera-nota” izeneko 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.

11. Beste hezkuntza sistema batzuetatik etorritako helduak.

Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, eskabidearekin batera, ikasketen homologazioari buruzko baldintzapeko agiria edo behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute ikastetxean, batez besteko nota erakutsiko duena.

Dokumentazio hori 2020ko irailaren 11ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko da.

12. Zozketa.

2020-2021 ikasturteko onarpen prozeduretan berdinketak hausteko zozketa, ebazpen honetan aipatzen dena, Hezkuntza Departamentuan egin zen 2020ko otsailaren 14an, eta haren emaitza aplikatzen da helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan onartzeko prozeduran, beharrezkoa izanez gero.

13. Onarpena.

Ikaslea helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako ziklo eta ikastetxe batean onartutzat joko da hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendetan, edo ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostu bat esleitzen dionean eranskin honen 17. jarraibidean ezarritako kasuen ondorioz.

14. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak. Matrikula egiteko egunak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala. Inskripzio ikastetxe bakoitzean argitaratuko dira zerrenda horiek.

2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda 2020ko irailaren 21ean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio-eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akatsak zuzentzeko, 2020ko irailaren 21etik 23ra bitartean (14:00ak arte).

4. Onartzen diren ikasleen behin betiko zerrenda 2020ko irailaren 25ean argitaratuko da.

5. Onartzen diren ikasleek dagokien ikastetxean egin beharko dute matrikula, 2020ko irailaren 28tik urriaren 2ko 14:00ak bitartean.

6. Ikaspostua lortzen dutenek epe horietan egin beharko dute matrikula. Baldin ikasle onartuen behin betiko zerrendan adierazten diren epeetan egiten ez bada matrikula, ikasleak dagokion ikasposturako eskubidea galduko du.

7. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan matrikula egiten duten ikasleak, kurtsoa hasi eta 15 eguneko epean, eskoletara agertzen ez badira arrazoirik azaldu gabe, ikastetxeak ofizioz baja emanen die eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

8. Matrikula egiteko, hurrengo jarraibidean (“Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa”) adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

15. Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Ikasleek matrikularen inprimakia bete behar dute matrikula formalizatzeko. Ikastetxeak bestelako informazioa eska badezake ere, inprimakian honako hauek adieraziko dira, gutxienez ere:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horri buruzko datuak: maila (erdi maila, goi maila), heziketa zikloa, hizkuntza.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura eraman behar du. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, AITaren (Atzerritarrak Identifikatzeko Txartela), ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek eskubidea dute Espainiakoen baldintza beretan egiteko ikasketa hauek, halaxe xedatu baita urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan, hots, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoan.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekorik.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

16. Baztertzea.

Ikaspostua lortuta ere, ezartzen diren egunetan matrikulatzen ez direnak onarpen prozesutik baztertuko dira, eta esleitutako ikaspostuaren ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

17. Matrikulazio epea bukatuta hutsik gelditzen diren ikaspostuak.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denetz, interesdunek jakin dezaten.

2. Kurtsoaren hasiera-egunetik 15 eguneko epean, bidezko arrazoirik izan gabe, eskoletara agertzen ez diren ikasle matrikulatuei ofizioz emanen zaien bajaren ondorioz hutsik gelditzen diren ikaspostuak ere eskainiko dizkie ikastetxeak itxaron zerrendan daudenei, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta ikaspostu guztiak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denetz, interesdunek jakin dezaten.

18. Jaiegunak.

Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. Egun bereziren bat jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

19. Ikasturteko egutegia.

1. Eskaintzen diren zikloetako lehen ikasmailako eskolak 2020ko urriaren 5ean hasi, eta 2021eko ekainaren 21ean edo 22an bukatuko dira.

Halaber, eskaintzen diren zikloetako bigarren eta hirugarren ikasmailetako eskolak 2020ko irailaren 4an edo 7an hasi, eta 2021ko ekainaren 21ean edo 22an bukatuko dira.

2. Lantokiko prestakuntza modulua ez duten ikastaroak: Ebaluazio partzialeko azken saioko ebaluazio probak eginen dira ebaluazio partzialeko azken saioa ekainean egin ahal izateko egunetan, kontuan hartuta ekainaren 4a edo 7a dela azken eguna ebaluazio partzialeko azken saioan gainditu diren moduluen edo gainditu gabe gelditu diren moduluen berri emateko ikasleei.

Ikastetxeak antolatuko du denboraldi bat (azken ebaluazio partzialean gainditu diren eta gainditu ez diren moduluen berri emateko azken egunaren biharamunetik eskolak amaitzeko finkatu den azken egunera bitartekoa), berreskurapen programa garatzeko eta moduluaren programazioan ezarritako jarduerak aurrera eramateko, ikasleei aukera emateko dagokion modulua “gainditu gabe” kalifikazioarekin gelditzeko izan zituzten zailtasunak gainditzeko, eta amaierako ebaluazioa modu egokiagoan prestatzeko.

Aldi hori antolatzeko orduan, bete beharko da Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak ematen duen ebazpenean ezarritakoa, hain zuzen ere, hezkuntza sistemaren lanbide heziketako ikasketak eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak irakasten dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituzten jarraibideak onesteko emandako ebazpenean ezarritakoa.

Amaierako ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak eta jarduerak ekainean eginen dira, kontuan izanda ekainaren 21a edo 22a dela azken eguna ikasleei amaierako ebaluazioari dagozkion kalifikazioak emateko.

3. Lantokiko prestakuntza modulua ikasturtearen hirugarren hiruhilekoan duten ikastaroak: Lantokiko prestakuntza modulua hasi aurretik ebaluazio partzialaren saioa egin behar denez, ebaluazio partzial horretarako probak aurretik egin behar dira, nahikoa denboraz. Ebaluazio partzialeko saio horretan erabakiko da moduluak gaindituta edo gainditzeko dauden, eta horretaz gain, Lantokiko prestakuntza modulua egitera pasatzen den edo ez.

Ikastetxeak antolatuko du denboraldi bat (prestakuntza modulua edo prestakuntzaldi praktikoa egin baino lehenagoko ebaluazio partzialaren emaitzen berri emateko azken egunaren biharamunetik eskolak amaitzeko finkatu den azken egunera bitartekoa), Lantokiko prestakuntza modulura pasatzen ez diren ikasleentzat, edo gainditu gabeko moduluekin pasatzen diren ikasleentzat, berreskurapen programa garatzeko eta moduluen programazioan ezarritako jarduerak aurrera eramateko, ikasleei aukera emateko dagokion modulua “gainditu gabe” kalifikazioarekin gelditzeko izan zituzten zailtasunak gainditzeko eta amaierako ebaluazioa modu egokiagoan prestatzeko.

Aldi hori antolatzeko orduan, bete beharko da Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak ematen duen ebazpenean ezarritakoa, hain zuzen ere, hezkuntza sistemaren lanbide heziketako ikasketak irakasten dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituzten jarraibideak onesteko emandako ebazpenean ezarritakoa.

Amaierako ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak eta jarduerak, oro har, ekainean eginen dira, kontuan izanda 2020ko ekainaren 21a edo 22a dela azken eguna ikasleei amaierako ebaluazioari dagozkion kalifikazioak emateko.

4. Lantokiko prestakuntza eta Proiektua moduluek osatzen duten ikastaroa. Ikasturtean zehar garatuko dira, ikastetxeak zehaztu bezala.

20. Heziketa zikloen eskaintza.

Talde batean inskribatuen kopurua hamabostetik beherakoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak eskaintza bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean matrikulak izan duen bilakaera historikoa, lurralde kohesioko irizpideak eta Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu sektoreei ematen zaien erantzuna.

21. Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Ikaspostu hutsen esleipena bukatu ondoren –halakorik egiten bada–, zilegi izanen da 2020ko urriaren 23ra arte ikasle gehiago sartzea hasitako kurtsoan, betiere ikasposturik gabe eta ikaspostu hutsik eskaini gabe gelditutako inor ez badago lehentasun zerrendan. Ikaspostuen esleipen hori ikastetxe bakoitzak ebatziko du.

2. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, baimena eman dezake ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

22. Matrikulen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

1. 2020-2021 ikasturtean helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleak Batxilergoko ikasketetan ere matrikulatuta egon daitezke aldi berean, betiere, sarrera-baldintzak betetzeaz gainera, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean.

2. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzan matrikulatzea bateraezina da honako egoera hauekin:

a) 2020-2021 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta goi mailakoetan matrikulatzearekin, ikastetxe berean nahiz beste batzuetan. Salbuespena da aurreko paragrafoan aipatutakoa.

b) 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko probetan matrikulatzearekin, bai alerta sanitarioaren ondorioz 2020-2021 ikasturtera luzatutako 2019-2020 ikasturteko probetan, bai 2020-2021 ikasturtearen berariazko deialdian, ikaslea matrikulatzen den zikloko modulu beretan.

c) Zer modulutan matrikulatzen den modalitate honetan, haiei dagozkien gaitasun-unitateetako lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozedura batean parte hartzearekin 2020an eta 2021ean.

Nafarroan helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzan eta, aldi berean, lehen aipatutako a), b) eta c) kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion zikloan egindako matrikula.

23. Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeetako iragarki-taulan jarriko dira ikusgai, haiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek haien berri izan dezaten.

24. Informazioa.

Eskatuz gero, ikastetxeek beren eginkizunei buruzko txostenak bidali beharko dizkiete departamentuko zerbitzuei eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari.

25. Jakinarazpenak egiteko bideak.

–Helbide elektronikoak: nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzua: 848 423232, 848 428981.

–Faxa: 848 426987.

3. ERANSKINA

Ikasleak Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzan onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia. 2020-2021 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko epea

2020ko irailaren 7a

2020ko irailaren 11 (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2020ko irailaren 21a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2020ko irailaren 21a

2020ko irailaren 23a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2020ko irailaren 25a

Ikastetxean eta zikloan ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa.

2020ko irailaren 28a

2020ko urriaren 2a

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostua lortu duten ikasleak ez matrikulatzearen ondorioz ikaspostu hutsak gelditzen diren zikloetan.

2020ko urriaren 5a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

Bidezko arrazoirik izan gabe, lehenengo hamabost egunetan eskoletara ez agertzeagatik ofizioz ematen diren bajen ondorioz ikaspostu hutsak gelditzen diren zikloetan

2020ko urriaren 19a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

DATA GARRANTZITSUAK

Lehen ikasmailetako ikasturte hasiera

2020ko urriaren 5a

Bigarren eta hirugarren ikasmailetako ikasturte hasiera

2020ko irailaren 4a edo 7a

Eskolen bukaera (Lantokiko prestakuntzarik gabeko kurtsoak)

2021eko ekainaren 21a edo 22a

Hasierako ebaluazioa

2020ko urriaren 26tik 29ra

Ebaluazio partzialeko azken saioa (lehen ikasmaila eta Lantokiko prestakuntza modulurik ez duen bigarren ikasmaila) (ikasleei “Gaindituta” edo “Gainditzeke” dauden jakinaraztea)

Azken eguna: 2021eko ekainaren 4a edo 7a

Berreskurapen programa garatzea

Amaierako ebaluazio saioaren aurreko egunera arte

Amaierako ebaluazioa

(ikasleei kalifikazioak ematea)

Azken eguna: 2021eko ekainaren 21a edo 22a

4. ERANSKINA

Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloen eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak. 2020-2021 ikasturtea

1. Egutegia.

1. Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeetan, 2020-2021 ikasturtea 2020ko irailaren 1ean hasiko da, eta 2021ko ekainaren 30ean bukatuko.

2. Egutegiak bete behar dituen ezaugarriak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 51/2020 Ebazpenaren eranskineko 1. jarraibidean jasotakoak dira, salbu eta hirugarren klausulako a), d) eta e) baldintzak, jarraian aipatzen diren hauek izanen baitira (aipatu ebazpenaren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2020-2021 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko):

Hirugarren klausulako a) baldintza: Eskola-egunen kopurua helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzan:

–Lantokiko prestakuntza modulua ez duten heziketa zikloen bigarren ikasmailarako: 175 egun.

–Heziketa zikloetako lehen ikasmailarako: urriaren 5ean eskolak hasten direnetik eskolak amaitu arte dauden egunak.

Hirugarren klausulako b) baldintza: Lehenbiziko eskola-eguna 2020ko urriaren 5a izanen da, eta azkena, berriz, 2021eko ekainaren 21a edo 22a.

Hirugarren klausulako e) baldintza: Ebaluazio partzialeko azken saioko eta amaierako ebaluazioko datak zehazteko, ebazpen honen 2. eranskineko 19. oinarriko baldintzak hartuko dira kontuan.

3. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan eskola ematen duten irakasleek kurtsoa antolatzeko erabiliko dute irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko denbora, eta, bereziki, ikasle sartu nahi duten helduen lan esperientzia eta erroldatzea aztertzen laguntzeko.

4. Eskolak bukatzen direnetik 2021ko ekainaren 30a arte, bidezkoa bada, honako hauek eginen dira: kurtsoaren berrikusketa eta ebaluazio lan berariazkoak, modulu bakoitzaren memoria didaktikoak, departamentuen memoriak, azken memoria, orientazioa, erreklamazioak eta ikasleen arreta, baita beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eta hurrengo ikasturtearen antolamenduarekin lotutako jarduerak ere.

2021eko uztailaren 2a baino lehen, helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloei dagokien ikasturte bukaerako memoria bidali beharko da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura.

5. Eskola-egunetan eskolak eteten ahalko dira, bai ebaluazio jarduerak egiteko, bai Hezkuntza Departamentuak lehentasunezkotzat jotzen dituen beste batzuk egiteko.

6. Oro har, ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.

2. Ordutegi orokorra.

1. Eskolak, oro har, arratsaldeko eskolaldietan emanen dira, astelehenetik ostegunera. Hona hemen asteko ordutegia:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako zikloa.

–Lehen maila: 14 eskola saio astean.

–Bigarren maila: lehen eta bigarren hiruhilekoetan, aste bateko 13 eskola saio; hirugarren hiruhilekoan, berriz, Lantokiko prestakuntza modulua (presentziala).

b) “Gizarte Integrazioa” goi mailako zikloa:

–Lehen maila: 12 eskola saio astean.

–Bigarren maila: 13 eskola saio astean.

–Hirugarren maila: kurtso osoan zehar, aste bateko 4 eskola saio, eta Lantokiko prestakuntza modulua, hori ere kurtso osoan zehar.

2. Bizpahiru eskola saioren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia programatuko da, uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b artikuluan ezartzen den moduan, ikastetxearen antolamendu beharren arabera.

3. Egutegia eta ordutegi orokorra, behin onartu eta gero, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko zuzendariaren ardura izanen da horiek betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio betetzen diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

4. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki-taulan jarri beharko dira ikusgai, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimenik ematen.

5. Jarraibide hauetan finkatu ez diren alderdi guztietan, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 51/2020 Ebazpenean orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, haren bidez onetsi baitziren 2020-2021 ikasturtean eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak; edo, bestela, helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintza garatzen duten beste ebazpen batzuetan xedatutakoari.

3. Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, hark azter ditzan.

4. Tramitazioa.

Lanbide Heziketa erdipresentzialaren egutegia ikastetxeak proposatutako eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onartutako egutegian sartuko da, bat etorriz Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 51/2020 Ebazpenaren eranskinaren 4. jarraibidean ezarritakoarekin (ebazpen horren bidez onetsi dira 2020-2021 ikasturtean eskola egutegia prestatzeko jarraibideak).

5. ERANSKINA

Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibide berariazkoak. 2020-2021 ikasturtea

1. Irakaskuntzak antolatzeko jarraibideak.

1.1. Antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko jarraibideak.

Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeek, jarraibide hauetan jasota ez dauden alderdi guztiei dagokienez, men egin beharko diote Hezkuntzako zuzendari nagusiak Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua 2020-2021 ikasturtean arautzeko emandako ebazpenean orokorrean ezarritakoari.

1.2. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzaren ezaugarriak.

1. LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak emanen dira konbinatuz eskola-saio presentzialak, zeinak nahitaez bertaratzekoak baitira ikasleentzat, eta ikasleen lan autonomo eta pertsonaleko saioak.

LH erdipresentzialaren eskaintzaren beste gako-elementu bat tutoretza da, eskaintza honetako ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan erabat ezinbestekoa baita.

2. Irakas saio presentzialen helburu nagusia da curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak egitea, ikasleen arteko lankidetzarako interakzioak sendotzea, ikaskuntza prozesuan autonomoagoak izan daitezen, eta ikasleek behar diren ezaupideak eta oinarrizko eta lanbide gaitasunak eskura ditzaten sustatzea.

3. Tutoretza gauzatuko da tutoretza-saio presentzialen bidez, berariazko jardueren bidez edo gainerako irakaskuntza-jardueretan txertatuko diren jardueren bidez. Urrutitik ere egiten ahalko da tutoretza, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozedura erabiliz.

Tutoretza lana prestakuntza prozesuaren osagai garrantzitsuenetako bat da, eta heziketa zikloan aritzen diren irakasle taldeko irakasle guztiek egin beharko dute. Tutoretza lan horren bidez, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena eginen da, eta ikaslearen motibazioa sustatuko da.

1.3. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzaren curriculuma eta antolamendua.

1. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak bi ikasturtetan banatuta daude, 1.400 orduko zikloen kasuan, eta hiru ikasturtetan, 2.000 orduko zikloen kasuan, arau hauei jarraikiz:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako zikloa (LOGSE).

–Ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila. Modulu hauek ditu: Lantaldeko harremanak, Lanerako prestakuntza eta orientabideak, Erizaintzako oinarrizko teknikak I (I. prestakuntza blokea) eta Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

–Ziklo erdipresentzialeko bigarren ikasmaila. Modulu hauek ditu: Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa, Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena eta Erizaintzako oinarrizko teknikak II (II. prestakuntza blokea), Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak eta Lantokiko prestakuntza.

b) “Gizarte Integrazioa” goi mailako heziketa zikloa (HLO).

–Ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila. Modulu hauek ditu: Gizarte trebetasunak, Esku-hartze sozialaren testuingurua, Autonomia pertsonalaren sustapena, Esku-hartze sozialaren metodologia eta Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak.

–Ziklo erdipresentzialeko bigarren ikasmaila. Modulu hauek ditu: Gizartean eta lan munduan txertatzea, Lehen sorospenak, Ingelesa I, Lanerako prestakuntza eta orientabideak, Enpresa eta ekimen ekintzailea, Bizikidetza-unitateen arreta, Bitartekaritza komunitarioa eta Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.

–Ziklo erdipresentzialeko hirugarren ikasmaila. Modulu hauek ditu: Gizarte integraziorako proiektu integratua eta Lantokiko prestakuntza (biak presentzialak).

2. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloen curriculumari dagokionez, kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma onesten dituen foru dekretuak Nafarroarako ezartzen duen berbera izanen da.

3. LH erdipresentzialaren eskaintzan ematen diren lanbide moduluen programazio didaktikoetan behar diren egokitzapenak eginen dira eta alderdi pedagogiko egokiak finkatuko dira, eranskin honen 1.5 jarraibidean xedatutakoarekin bat.

1.4. Ordu banaketa.

Hauxe da helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloen ikasleentzako asteko ordutegia, oro har, arratsaldez eginen dena:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloa.

–Lehen maila:

  • “Lantaldeko harremanak” eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak”: 3 eskola saio.
  • “Erizaintzako oinarrizko teknikak I”: 8 eskola saio.
  • “Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa”: 3 eskola saio.

–Bigarren maila.

  • “Erizaintzako oinarrizko teknikak II”: 6 eskola saio, Lantokiko prestakuntza modulua hasi arte.
  • “Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak”: 3 eskola saio, Lantokiko prestakuntza modulua hasi arte.
  • “Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa” eta “Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena”: 4 eskola saio, Lantokiko prestakuntza modulua hasi arte.
  • “Lantokiko prestakuntza”: (presentziala) lan ordutegiaren barruan, ikasturteko hirugarren hiruhilekoan.

b) LH erdipresentzialaren eskaintza jarduneko langileentzat: “Gizarte Integrazioa” goi mailako heziketa zikloa (HLO).

–Lehen maila:

  • “Gizarte trebetasunak”, “Esku-hartze sozialaren testuingurua”, “Autonomia pertsonalaren sustapena” eta “Esku-hartze sozialaren metodologia”: 10 eskola saio.
  • “Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak”: 2 eskola saio.

–Bigarren maila:

  • “Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua”: 2 eskola saio.
  • “Gizartean eta lan munduan txertatzea”, “Bizikidetza-unitateen arreta” eta “Bitartekaritza komunitarioa”: 6 eskola saio.
  • “Ingelesa I”: eskola saio bat.
  • “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen ekintzailea”: 3 eskola saio.
  • “Lehen sorospenak”: eskola saio bat.

–Hirugarren maila:

  • Gizarte integraziorako proiektu integratua (presentziala): ikasturtean zehar, 4 eskola saio.
  • Lantokiko prestakuntza: (presentziala) lan ordutegiaren barruan, ikasturtean zehar.

1.5. Alderdi pedagogikoak.

1. LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloen antolamenduaren eta garapenaren funtsean eredu pedagogiko bereziki praktikoa dago, ezaugarri hauek dituena:

–Funtsean, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan oinarritzen da.

–Ikaslearen ikaskuntza autonomoa sustatzen du.

–Elkarlanaren bidezko ikaskuntza sustatzen du, kurtso berean matrikulatutako gainerako ikasleekin partekatua.

–Ebaluazio ponderatuan oinarritutako eredu bat erabiltzen du, LH erdipresentzialaren eskaintzan parte hartzen duten oinarrizko alderdiak proportzionalki baloratzen dituena.

2. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako erdi mailako zikloetan, derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzako ikasketak direnez, eredu pedagogikoaren oinarri nagusia da curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza presentzialeko jarduerak egitea, batez ere ikaskuntza-metodologia aktiboen bitartez.

3. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako goi mailako zikloetan, goi mailako irakaskuntzako ikasketak direnez, eredu pedagogikoaren oinarri nagusia da hala curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak egitea –batez ere ikaskuntza-metodologia aktiboen bitartez–, nola ikaslearen ikaskuntza autonomoari lotutako jarduerak egitea, tutoretzarekin.

4. Curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak –batez ere ikaskuntza-metodologia aktiboen bitartez– garatzen dituzten saio presentzialak honelakoak izan daitezke, besteak beste:

–Orientazio saioak: heziketa zikloaren eta lanbide modulu(ar)en antolamenduari eta garapenari buruzko jarraibide eta irizpideak ezartzeko, horiei esker irakaskuntzak egoki aprobetxatzeko eta modulu bakoitzaren ikaskuntza-emaitzak aiseago lortzeko.

–Azalpen saioak: unitatea ezagutzera emateko edo, irakaslearen iritziz, dedikazio berezia behar duten alderdietan sakontzeko.

–Metodologia aktiboen bidezko lan saioak: proposatzen den proiektuaren arabera, saio horiek modulu bakar bat edo gehiago lantzeko izan daitezke.

–Praktika presentzialak egiteko saioak: saio hauen helburua da ikasleek kasuan kasuko lanbide moduluaren ikaskuntza-emaitzei edo amaierako gaitasunei lotutako lantegi praktiko bat egitea.

–Ikasleak egin beharreko ikaskuntza autonomoaren prozesuari sostengu emateko saioak, ikaslea gai izan dadin lanbide moduluaren heziketa helburuak bere kasa gainditzeko.

–Ebaluazio proba presentzialak egiteko saioak: ikasturte bakoitzean, gutxienez, bi edo hiru ebaluazio proba eginen dira, ikasturterako finkatutako ebaluazio partzialekin batera. Ebaluazio proba horien bidez lanbide modulu bakar bat edo gehiago ebaluatzen ahalko dira.

1.6. Ebaluazioa, mailaz igotzea, ziurtapena eta titulazioa.

1. Lanbide Heziketako modalitateetako ebaluazio arau espezifikoak eta Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proben arlokoak garatzen ez diren bitartean, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan eta haren garapenetan ezarritakoari jarraituz eginen dira ebaluazioak; halaxe xedatu baita foru agindu horren hirugarren xedapen iragankorrean (foru agindu horren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena). Izan ere, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez garatu daiteke modalitate bakoitza, baita Lanbide Heziketako tituluak lortzea ahalbidetzen duten probak ere.

Beraz, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio honako hauei buruzko guztian: helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako ikasleen ebaluazioa, kalifikazioa, mailaz igotzea, ziurtapena eta titulazioa.

2. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzan ematen diren irakaskuntzek ohiko modalitate orokorrean ematen diren irakaskuntzen ondorio akademiko berberak izanen dituzte.

1.7. Bizikidetza arauak.

LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeek beren bizikidetza arauak egokitu beharko dituzte LH erdipresentzialaren eskaintzako ikasleen ezaugarri berezietara eta eskaintza mota horretara.

1.8. Ikasleak eskoletara joatea.

Ikasleek nahitaezkoa dute eskoletara eta programatutako prestakuntza jardueretara joatea.

Irakasleek egunero kontrolatu beharko dute ikasleen bertaratzea. Horretarako, bertaratze partea egunero beteko dute, eta gertatzen diren gorabeherak jasoko dituzte.

Eskoletara behin eta berriz huts egitea zer den eta horren ondorioak ikastetxeko Bizikidetza Erregelamenduan zehaztuko dira.

1.9. Guardiak Lanbide Heziketan.

1. LH erdipresentzialaren eskaintzako Lanbide Heziketako irakaskuntzak helduei zuzenduta daude, eta hezkuntza etapa hauei dagozkie:

–Derrigorrezko hezkuntzaren ondokoa: erdi mailako heziketa zikloak.

–Goi mailako hezkuntza: goi mailako heziketa zikloak.

2. LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan irakasleak huts eginez gero, ikastetxeko zuzendaritzak aukeran izanen du guardia jartzea ala ez.

2. Irakasleen gaineko jarraibideak.

2.1. Irakasleak.

1. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan irakasten duten irakasleak kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma arautzen dituzten foru dekretuetan ezarritakoak izanen dira.

2. Lanbide modulu bakoitzean irakasleek LH erdipresentzialaren eskaintzako ikasleei arreta emateko eta irakasle lanetan bete beharreko ordu kopurua eranskin honen “1.4. Ordu banaketa” jarraibidean ezarritakoa izanen da. LH erdipresentzialeko modalitatean eskaintzen den goi mailako zikloko irakasleek ordu bat gehitu beharko diete, lehen eta bigarren ikasmailetako modulu guzti-guztietan, eranskin honetako “1.4. Ordu banaketa” jarraibidean adierazitako orduei, ikasleen lan pertsonalaren tutoretza eginbeharrak gauzatzeko.

2.2. LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloko koordinatzailearen berariazko eginkizunak.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloko koordinatzaileak berariazko eginkizun hauek izanen ditu:

–LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleei harrera egiteko prozedura aplikatzea.

–Irakasleen jarduerak sustatzea, orientatzea eta laguntzea.

–Ikasleei harrera egiteko saioa egitea.

–Kurtsoa planifikatzeko prozesuan laguntzea.

–Programazioak prestatzeko lanak dinamizatzea, orientatzea eta laguntzea.

–Ikastetxearekin kolaboratzea ikasleak onartzeko eta altak eta bajak emateko prozesuetan, baita kurtsoan gerta daitezkeen baliozkotze, aitortze eta salbueste eskaeretan ere.

–LH erdipresentzialaren eskaintza ematen duten gainerako ikastetxeekin eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekin etengabe koordinatuta egotea.

–Materiala argitaratzeko eta eguneratzeko lanetan laguntzea.

2.3. LH erdipresentzialeko irakasleen berariazko eginkizunak.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 91. artikuluan ezarritakoa deusetan galarazi gabe, LH erdipresentzialean eskola ematen duten irakasleek berariazko eginkizun hauek izanen dituzte:

–LH erdipresentzialaren eskaintzan matrikulatutako ikasleei harrera egiteko plana aplikatzea.

–Ikasleak orientatu eta gidatzea, lanbide moduluen programazioan aurreikusitako helburu orokorrak eskura ditzaten laguntzeko.

–Ikasleek proposatzen diren jardueretan parte har dezatela sustatzea eta horretarako motibatzea, jarduera indibidual eta kolektiboak dinamizatu eta estimulatzea, baita ikasleen arteko komunikazioa ere, hausnarketa eta eztabaida sortzen duten jarduerak bultzatuz.

–Ikasleei proposatutako eginkizun eta lanen segimendua eta ebaluazioa egitea.

–Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa egitea, ezarritako irizpideekin bat, eta parte hartzea ikasleak ebaluatzeko proben eta ebaluazio eta kalifikazio saioen antolaketan eta garapenean.

–Eskola-uztea antzemateko baliabideak aplikatzen kolaboratzea, baita ikastetxean eskola-uzteari aurre egiteko ezarrita dauden jarduketa estrategietan ere.

–Ikastetxeko zuzendaritzak edo Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak, nork bere eskumenen esparruan, esleitzen dien beste edozein eginkizun.

2.4. Tutoretza

1. LH erdipresentzialaren eskaintzako ikasle talde bakoitzak irakasle bat izanen du tutore.

2. Tutore lanak koordinatzearren, gomendatzen da ikastetxearen ikaskuntza-ingurune birtualaren plataforman topagune bat sortzea heziketa ziklo osoko ikasle eta irakasleentzat.

2.5. Ordutegi osagarria: koordinazio saioetarako erreserba.

LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleen lanaldian ordu batzuk erreserbatu beharko dira honako lan hauetarako:

–Irakasle taldeek koordinazio horizontaleko saioak egiteko, ebaluazio saioez gain. Saio horiek zuzendaritza taldeak zehaztuko ditu. Garrantzi berezia izanen du lehenengo koordinazio bilerak, ikasleekiko eskola-jarduerak hasi baino lehen egiten denak.

–Irakasle taldeak koordinazio saioak egiteko, proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaren metodologia aplikatzearren.

Prestakuntza instituzionalaren planak hala eskatzen duenean, irakasle taldeak koordinatzeko saio horietarako orduak prestakuntza ordutzat hartzen ahalko dira, ikastetxeko zuzendariak horren berri izan ondoren oniritzia ematen badu.

2.6. LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleen jarduna kurtsoaren hasieratik eskolak hasi bitartean.

LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleek nagusiki lan hauetan erabiliko dituzte ikasleen kurtsoa hasi bitarte osatzen ez dituzten eskola-orduak: hautagaiek lan esperientzia eta erroldatzea frogatzeko aurkezten dituzten agiriak aztertzeaz arduratzen den batzordeari laguntzen.

2.7. LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleei sostengu emateko neurriak.

1. Hezkuntza Departamentuak hezkuntza arloko ikerkuntza, esperimentazioa eta berrikuntza bultzatuko ditu, batez ere LH erdipresentzialaren eskaintzari egokitutako curriculum-materialak garatzeari dagokionez.

2. Hezkuntza Departamentuak, orobat, curriculuma garatzeko materialak prestatzea sustatuko du, irakasleei laguntzekoak, bereziki LH erdipresentzialaren eskaintza honetarako direnak.

2.8. Ikastetxeen eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren arteko koordinazioa.

1. LH erdipresentzialaren eskaintzako heziketa zikloaren koordinatzaileari dagokio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekiko komunikazioaz arduratzea, LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxe guztiak koordinatzearren.

2. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko langileek eta kasuan kasuko zikloetako koordinatzaileek osatuko dute helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako koordinazio taldea. Taldea zuzentzea Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eskumena izanen da.

Iragarkiaren kodea: F2008920