192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

685/2020 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen baita 126/2020 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea. Espedientea Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Osasuneko Kontseilariaren otsailaren 3ko 35E/2020 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen Rosa Ramos Torío andreak, Nafarroako Psikologoen Elkargoaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honetan: erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira 126/2020 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea. Espediente hori dagokio Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari, zeina jarri baitzen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 3ko 35E/2020 Foru Aginduaren aurka, horren bidez ezetsi baitzen Rosa Ramos Torío andreak, Nafarroako Psikologoen Elkargoaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honetan: erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

2. Ebazpen hau interesdun izan daitezkeenei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 18an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Francisco Javier Apezteguía Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2009502