192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen eskaintza 2020-2021 ikasturterako, eta, horrekin batera, onarpen prozeduraren egutegia, eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibideak eta ziklo horien antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoak.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1. eta 2. artikuluetan ezartzen du Lanbide Heziketako sistemaren helburuetako bat dela funts publikoekin ordaintzen den prestakuntza-eskaintzak aukera ematea prestakuntza bizitza osoan zehar jasotzeko, betiere aurreikuspen eta egoera pertsonal eta profesional desberdinetara egokituta.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak.

Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, zeinak hizpide baitu Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzea, 5. artikuluan ezartzen du Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitatea, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketarako plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barrenean.

Azkenik, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren bidez arautu zen urrutiko Lanbide Heziketa online emateko ezarpena eta antolaketa Nafarroako hezkuntza sistemaren barruan.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak egindako aldeko txostena, zeinaren bidez prestakuntza eskaintza bat ezartzen baita Lanbide Heziketako tituluak lortzeko ikaskuntza-ingurune birtualen bidez, horiek helduen ezaugarrietara egokituta daudela.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Ezartzea Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza 2020-2021 ikasturterako, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan.

2. Egutegia eta jarraibideak onestea 2020-2021 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean egin nahi duten pertsonak onartu eta matrikulatzeko prozedurarako. Ebazpen honen 2. eta 4. eranskinetan ageri dira.

3. Eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko berariazko jarraibideak onestea 2020-2021 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean emanen duten ikastetxeetarako. Ebazpen honen 3. eranskinean ageri dira.

4. Berariazko jarraibideak onestea antolamendua eta funtzionamendua arautzeko 2020-2021 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean emanen duten ikastetxeetan. Ebazpen honen 5. eranskinean ageri dira.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

7. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza eta ikastetxeak. 2020-2021 ikasturtea

1.–Eskaintza.

1. Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza hau da partziala, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta modularra; hortaz, lanbide moduluka egiten da matrikula.

2. Lanbide modulu bakoitzerako 40 ikaspostu eskaintzen dira, salbu eta “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” zikloko 1.etik 6.era bitarteko moduluetan eta “Web aplikazioen garapena” zikloko 1.etik 6.era bitarteko moduluetan, horietan 20 ikaspostu eskainiko baitira zikloko modulu bakoitzeko. Aipatu zikloetako batean eta bi ziklo horietarako komunak diren sei moduluetako batean ikaspostu hutsik baldin badago, ikaspostuak esleitzen ahalko zaizkie beste zikloko inskripzioei.

Moduluren batean hamabost ikasle baino gutxiago inskribatzen badira, Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du, eta baloratuko du hurrengo ikasturteetan eskaintzen segituko duen ala ez, zikloetako lanbide moduluetan matrikulatutako ikasleen arabera.

3. Honako hau da Nafarroako hezkuntza sistemaren eskaintza urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko 2020-2021 ikasturtean:

3.1. Erdi mailako heziketa zikloak.

a) Osasun larrialdiak (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia.

2.–Osasun arloko logistika larrialdietan.

3.–Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.

4.–Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan.

5.–Osasun ekipamendua.

6.–Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan.

7.–Pazienteen ebakuazioa eta garraioa.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Telelarrialdia.

10.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11.–Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

12.–Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

b) Hozteko eta girotzeko instalazioak (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Makina eta tresneria termikoak.

2.–Instalazioak muntatzeko teknikak.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4.–Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

5.–Hozteko ekipamendu komertzialaren muntaketa eta mantentze-lanak.

6.–Hozteko instalazio industrialen muntaketa eta mantentze-lanak.

7.–Hozteko eta aire-girotzeko instalazioen konfigurazioa.

8.–Aire-girotze, aireztatze eta erauzteko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

9.–Enpresa eta ekimena.

10.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

10 zenbakiaz adierazitako modulua lehen aldiz ezarriko da 2020-2021 ikasturtean.

c) Sistema mikroinformatikoak eta sareak (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Sare lokalak.

2.–Postu bakarreko sistema eragileak.

3.–Bulegotika-aplikazioak.

4.–Tresneria muntatzea eta mantentzea.

5.–Sareko zerbitzuak.

6.–Web aplikazioak.

7.–Oinarrizko ingelesa I (NA04).

8.–Sareko sistema eragileak.

9.–Segurtasun informatikoa.

10.–Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta (NA05).

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

3.2. Goi mailako heziketa zikloak.

a) Administrazioa eta Finantzak (LOE).

Modulu hauek eskaintzen dira:

1. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

2.–Bulegotika eta informazioaren prozesua.

3.–Merkataritza jardueraren prozesu integrala.

4.–Ingelesa I (NA01).

5.–Ingelesa.

6.–Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.

7.–Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.

8.–Finantza kudeaketa.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Giza baliabideen kudeaketa.

11.–Kontabilitatea eta fiskalitatea.

12.–Logistikako eta merkataritzako kudeaketa.

13.–Enpresa simulazioa.

10, 11, 12 eta 13 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2020-2021 ikasturtean.

b) Sareko sistema informatikoen administrazioa (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Sistema eragileen ezarpena.

2.–Hardwarearen oinarriak.

3.–Marka-lengoaia eta informazioa kudeatzeko sistemak.

4.–Sareen plangintza eta administrazioa.

5.–Datu-baseen kudeaketa.

6.–Web aplikazioen ezarpena.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Sistema eragileen administrazioa.

9.–Sareko zerbitzuak eta Internet.

10.–Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa.

11.–Segurtasuna eta erabilgarritasun handia.

12.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

13.–Enpresa eta ekimena.

14.–Sareko sistema informatikoak administratzeko proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

c) Automatizazioa eta Robotika Industriala (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

2.–Potentzia sistemak.

3.–Informatika industriala.

4.–Ingelesa (NA01).

5.–Sistema sekuentzial programagarriak.

6.–Neurketa eta erregulazio sistemak.

7.–Dokumentazio teknikoa.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Sistema programagarri aurreratuak.

11.–Robotika industriala.

12.–Industria komunikazioak.

13.–Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

14.–Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

d) Zentral elektrikoak (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Zentraletako sistema elektrikoak.

2.–Arrisku elektrikoen prebentzioa.

3.–Produkzio elektrikoko zentralak.

4.–Ingelesa (tarteko maila).

5.–Telekontrola eta automatismoak.

6.–Azpiestazio elektrikoak.

7.–Enpresa eta ekimena.

8.–Giza taldeen koordinazioa.

9.–Zentral elektrikoetako eragiketak.

10.–Zentral elektrikoetako mantentze-lanak.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Zentral elektrikoen proiektua.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

e) Plataforma anitzeko aplikazioen garapena (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Ingelesa I (NA01) / Ingelesa II (NA02).

2.–Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

3.–Sistema informatikoak.

4.–Datu-baseak

5.–Programazioa.

6.–Garapen inguruneak.

7.–Web garapena (NA12).

8.–Datuetarako sarbidea.

9.–Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak.

10.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11.–Interfazeen garapena.

12.–Zerbitzu eta prozesuen programazioa.

13.–Enpresa-kudeaketako sistemak.

14.–Enpresa eta ekimena.

15.–Plataforma ugariko aplikazioak garatzeko proiektua.

16.–Lantokietako prestakuntza (presentziala).

15 eta 16 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2020-2021 ikasturtean. Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira. 1etik 6ra zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” eta “Web aplikazioen garapena” zikloetarako; batera ematen dira biotarako.

f) Web aplikazioen garapena (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Ingelesa I (NA01) / Ingelesa II (NA02).

2.–Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

3.–Sistema informatikoak.

4.–Datu-baseak

5.–Programazioa.

6.–Garapen inguruneak.

7.–Web garapena bezero-ingurunean.

8.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

9.–Web garapena zerbitzari-ingurunean.

10.–Web aplikazioen hedapena.

11.–Web interfazeen diseinua.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Web aplikazioak garatzeko proiektua.

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira. 1etik 6ra zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” eta “Web aplikazioen garapena” zikloetarako; batera ematen dira biotarako.

g) Haur Hezkuntza (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Haur hezkuntzaren didaktika.

2.–Garapen sozioafektiboa.

3.–Autonomia pertsonala eta haurren osasuna.

4.–Haurren jolasak eta horien metodologia.

5.–Garapen kognitiboa eta mugimenduarena.

6.–Adierazpena eta komunikazioa.

7.–Gizarte trebetasunak.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabeen arreta.

10.–Lehen sorospenak.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Ingelesa I (NA01).

13.–Haurrei arreta emateko proiektua (presentziala).

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

h) Turismoko Ostatuen Kudeaketa (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Turismo merkatuaren egitura.

2.–Protokoloa eta harreman publikoak.

3.–Turismo arloko marketina.

4.–Harrera eta erreserbak.

5.–Gelen departamentua kudeatzea.

6.–Ingelesa.

7.–Atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa).

8.–Turismoko ostatuen zuzendaritza.

9.–Giza baliabideak ostatuetan.

10.–Ekitaldiak merkaturatzea.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Turismoko ostatuak kudeatzeko proiektua.

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

i) Marketina eta Publizitatea (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Marketin politikak.

2.–Marketin digitala.

3.–Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

4.–Komunikazio-materiala diseinatzea eta egitea.

5.–Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

6.–Merkataritza ikerketa.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

9.–Merkataritza-ikerketako landa-lana.

10.–Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

11.–Bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen arreta.

12.–Ingelesa.

13.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

14.–Marketin eta publizitate proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

j) Garraioa eta logistika (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa.

2.–Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

3.–Biltegiratzeko logistika.

4.–Bidaiarien garraioaren antolamendua.

5.–Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea.

6.–Ingelesa I (NA01).

7.–Hornikuntzaren logistika.

8.–Salgaien garraioaren antolamendua.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Ingelesa.

11.–Atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa) (NA19).

12.–Salgaien nazioarteko garraioa.

13.–Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

14.–Garraioko eta logistikako proiektua.

15.–Lantokietako prestakuntza (presentziala).

14 eta 15 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2020-2021 ikasturtean.

k) Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza (LOE).

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Taldeko kirol-jarduera fisikoak.

2.–Egoera fisikoaren balorazioa eta istripuetan esku hartzea.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4.–Ikastetxeak.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Turismoko ostatuen kudeaketa

Burlata LH IB

Burlata

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

Lizarrako IB Politeknikoa

Lizarra

Web aplikazioen garapena

Zentral elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB Imarkoain

Administrazioa eta finantzak

María Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Iruña

Sareko sistema informatikoen administrazioa

Marketina eta publizitatea

Haur Hezkuntza

Hezitzaile Eskola IB

Iruña

Garraioa eta Logistika

Cuatrovientos IBP

Iruña

Automatizazioa eta Robotika Industriala

San Juan-Donibane IB

Iruña

Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza

Lumbier LH IBP

Irunberri

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Osasun larrialdiak

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

Hozteko eta girotzeko instalazioak

Virgen del Camino IBP

Iruña

Sistema mikroinformatikoak eta sareak

ETI IBP

Tutera

2. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online eginen duten ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozedurarako jarraibideak. 2020-2021 ikasturtea

1. Betebeharrak.

Betebehar hauek bete beharko dira urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintzen diren moduluetan ikaspostua eskatzeko:

a) Frogatzea betetzen direla apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 5.1 eta 5.2 oinarrian eta 7.1 eta 7.2 oinarrian, hurrenez hurren, ezarritako sarrera baldintzak. Foru agindu horren bidez arautu zen erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartua izateko prozedura.

b) Gutxienez 18 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.

2. Onartzeko irizpideak.

1.–Garatuz Lanbide Heziketako irakaskuntzetan urrutiko modalitatean (online) ikasleak onartzeko irizpideak, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarrita direnak, lehentasun irizpide hauen arabera prestatuko da erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako modulu bakoitzean inskribatzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun zerrenda:

–Lehenik: inskribatu nahi den ziklo bereko moduluren bat gainditua dutenak urrutiko modalitatean (online) 2019-2020 ikasturtean.

–Bigarrenik: inskribatu nahi den ziklo bereko moduluren bat gainditua dutenak, eskaintzaren edozein modalitatetan, baina ez 2019-2020 ikasturtean, ez eta urrutiko modalitatean (online) ere; edo eskatzen duten zikloko lanbide kualifikazioetako gaitasun-unitateren bat badutela frogatu dutenak.

–Hirugarrenik: zer modulutan inskribatu nahi den, horiei dagokien zikloarekin zerikusia duen lan esperientzia frogatzen dutenak; urtebetekoa gutxienez, lanaldi osoan, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

–Laugarrenik: zer modulutan inskribatu nahi den, horiei dagokien zikloarekin zerikusirik ez duen lan esperientzia frogatzen dutenak; urtebetekoa gutxienez, lanaldi osoan, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

–Bosgarrenik: lan esperientzia frogatzen ez dutenak, edo urtebetetik beherakoa dutenak lanaldi osoan, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

2.–Sortzen diren bost talde horietan, lehentasun zerrenda irizpide hauei jarraikiz prestatuko da:

a) Honela ordenatuko da lehen taldea:

–Lehenik: zer ziklotarako egiten den eskaera, hura Nafarroan urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean egin duten ikasleak.

–Bigarrenik: zer ziklotarako egiten den eskaera, hura beste autonomia erkidego batean urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean egin duten ikasleak.

Honela ordenatuko dira bi talde horiek:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako modulu kopuruaren arabera eta/edo frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020ko otsailean egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuetan.

b) Honela ordenatuko da bigarren taldea:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako modulu kopuruaren arabera eta/edo frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020ko otsailean egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuetan.

c) Honela ordenatuko da hirugarren taldea:

–Lehenik: zikloarekin loturiko eta frogatutako lan esperientziaren arabera, egunetan kontatua, lan esperientzia handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Onarpen eta orientazioko batzordearen eskumena da lan esperientzia hori zehaztea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020ko otsailean egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuetan.

d) Honela ordenatuko da laugarren taldea:

–Lehenik: frogatutako lan esperientziaren arabera, egunetan kontatua, lan esperientzia handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Onarpen eta orientazioko batzordearen eskumena da lan esperientzia hori zehaztea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020ko otsailean egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuetan.

e) Honela ordenatuko da bosgarren taldea:

–Lehenik: zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Bigarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020ko otsailean egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuetan.

3. Ikaspostuen erreserba.

1.–Garatuz uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 6.2 artikuluan xedatutakoa, modulu bakoitzean bi ikaspostu gordeko dira desgaitasuna frogatzen duten ikasleentzat.

2.–Orobat, modulu bakoitzean bi ikaspostu gordeko dira goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izatea frogatzen duten ikasleentzat.

3.–Modulu batean bi pertsonak baino gehiagok frogatzen badute desgaitasuna, edo modulu batean bi pertsonak baino gehiagok frogatzen badute goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izatea, honako irizpide hauek erabiliko dira gordetako ikaspostuen adjudikazioa ebazteko:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik: sartzeko nota altuenaren arabera esleituko da.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izateagatik: esleituko da Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen dituen maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoaren arabera (“Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik” oinarria, 2.b) apartatua).

4.–Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu ikaspostua gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

5.–Ikasle jakin horientzat erreserbatutako ikaspostuak betetzen ez badira, eskaintza orokorrekoei gehituko zaizkie.

4. Ikasleak onartzeko prozesua.

1.–Epe bakar bat dago urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko onartua izateko prozesurako: epe arrunta. Ikasturtearen gainerako zatia epetik kanpokotzat jotzen da.

2.–Onarpen prozesuaren epe arruntean parte hartuko dute sarrera-baldintzak betetzen dituztela frogatuta inskribatzen diren pertsonek. Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratuko dira.

3.–Epe arrunteko onarpen prozesuan onartutakoen behin betiko zerrendari dagokion matrikulazio epea bukatuta, inguruabar hauen ondorioz esleitu gabe gelditzen diren ikaspostuak esleituko dira:

a) Onartutako pertsonak ezarritako epean ez matrikulatzeagatik.

b) Matrikulatutakoei ofizioz baja emateagatik; hala gertatuko da baldin eta ez badute ikasturtea hasten 15 eguneko epean, ebazpen honetan urrutiko Lanbide Heziketaren modalitatean eskolak ematen hasteko ezarritako egunetik hasita.

c) Beste edozein inguruabarrengatik.

5. Eskaerak aurkeztea.

1.–Eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beterik, heziketa ziklo bakar bateko moduluetarako; eskaera hori egokituko zaie Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko fitxan inskribatzeko agertzen diren ereduei. Honako helbide honetan daude ereduak:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

2.–Izena emateko eskabidea aurkezteko epea 2020ko irailaren 2tik 11ra artekoa da (14:00ak arte).

Zer heziketa ziklo eta modulu aukeratu diren, horiek ematen dituen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da edo horietara zuzenduko da izena emateko eskabidea.

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

Izena emateko eskabidea ondoko hauen bidez aurkez daiteke:

a) Educa-Ataria bidezko erregistro telematikoa, aukeratutako zikloa eta moduluak eskaintzen dituen ikastetxeari zuzendua, eta, horretarako, erabiliko da Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko fitxaren esteka, helbide honetan dagoena:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

b) Aurrez aurre, aukeratutako zikloa eta moduluak ematen dituen ikastetxean.

2020-2021 ikasturtean onartua izateko prozesuan, salbuespenez, inskripzio-eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek eskatzen ahalko diete irakasle batzuei egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2020-2021 ikasturteari dagokion inskripziorako eta onarpen prozesurako.

Aipatu fitxan onarpen prozesurako jarraibideak dituzten agiriak izanen dira. Gainditutako moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko eskaerei buruzko informazioa ere egonen da, ikaspostua lortu eta zikloan matrikulatu diren ikasleentzat.

3.–Gehienez ere 6 modulu eskatzen ahal dira izena emateko inprimakian. Inskripzioa ez eskatzeko gomendatzen da honako egoera honetan dauden moduluetan: horien baliozkotzea Estatuko oinarrizko araudian ezarrita egonda, Nafarroako araudiaren arabera baliozkotu edo aitortzen ahal direnak.

4.–Ezin da izena eman urrutiko LHren online modalitaterako eskaintzen diren zikloetatik batean baino gehiagotan, ez eta ikastetxe batean baino gehiagotan ere. Izena emateko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

5.–Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, urrutiko LHren online modalitatean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten pertsonek.

6. Izena emateko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.–Izena emateko eskabidearen ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Atzerritarrek eskubidea dute espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan, hots, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoan.

2.–Erantsi beharreko dokumentazioa:

a) Onarpen prozesuan aurkezten diren ikasle guztientzat:

–Izena emateko eskabide bakar bat, gehienez ere sei modulu hautatuz.

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

b) Urrutiko LHren online modalitatean eskatutako zikloko moduluetan matrikulaturik egon ez diren ikasleen kasuan:

–Eskatutako zikloan sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako zikloari dagokion sarrera-nota frogatzen duen dokumentazioa.

c) Aukeran:

–Ikaspostua eskatzen bada ikaspostuak gordetzeko ezarritako bi bideetako bat erabiliz, behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dira, eranskin honen 7. jarraibidean ezarritakoari jarraikiz.

–Hala badagokio, inskripzioaren xedeko moduluei dagokien zikloko moduluak gainditu izana frogatzeko dokumentazioa. Modulu horiek Nafarroan gainditu badira eta hori Educa kudeaketa sisteman agertzen bada, ez da frogagiririk aurkeztu beharko, ofizioz egiaztatuko baita.

–Hala badagokio, inskripzioaren xedeko moduluei dagokien Lanbide Heziketako titulu berean sartutako gaitasun-unitateak gainditu dituela frogatzen duen dokumentazioa.

–Hala badagokio, lan esperientzia frogatzeko dokumentazioa, eranskin honen 8. jarraibidean adierazitakoari jarraikiz.

7. Desgaitasuna izateagatik edo goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzeko aukera izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.–Hemen jasotzen da desgaitasuna izateagatik gordetako ikaspostu bat nahi dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpena, Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen dituena, I. eranskina (“Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik” deritzon oinarria).

2.–Hemen jasotzen da goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izateagatik gordetako ikaspostu bat nahi dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpena, Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen dituena, I. eranskina (“Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik” oinarria).

3.–Ikaspostua gordetzeko eskatzen dutenek 2020ko irailaren 11ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte egiaztagiri horiek, izena emateko gainerako agiriekin batera, izena emateko eskabidea aurkezten duten ikastetxean.

8. Lan esperientzia frogatzea.

1.–Honako agiri hauen bidez frogatuko da lan esperientzia:

a) Besteren konturako langileen kasuan: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren ziurtagiria) edo Lan Mutualitatearena. Ziurtagiri horretan, enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jasoko dira.

b) Norberaren konturako langileen kasuan: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren ziurtagiria), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasotzen dituena.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada behar bezala frogatzeko izangaiaren lan esperientzia, informazio osagarria eskatzen ahalko du urrutiko LHren online modalitateko zikloko onarpen eta orientazio batzordeak.

2.–Urrutiko LHren online modalitateko zikloko onarpen eta orientazio batzordeak gainbegiratuko du aurkezten den lan esperientzia. Batzorde horrek lan esperientziaren gaineko frogagiriak aztertuko ditu, honako hauek egiaztatzeko:

–Aurkezten den lan esperientziak zenbateko zerikusia duen inskripzioaren xedeko zikloarekin.

–Inskripzioaren xedeko zikloarekin zerikusia duten lanetan zenbat lanegun egin dituen lanaldi osoan, eta zenbat lanegun egin dituen lanaldi osoan zikloarekin zerikusirik ez duten lanetan.

–Informazio hori eramatea onarpena barematzeko prozesua kudeatzen duen aplikazio informatikora.

9. Jendaurrean jartzea baremoa aplikatzeko irizpideak, baita erreklamazioak egiteko prozedura ere.

1.–Jendaurrean egon beharko dute bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2.–Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

10. Sarrerako nota.

Eskatutako ikasketei eta zikloari dagokien sarrera nota frogatzeko, beteko da Nafarroan zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 12. oinarrian adierazitakoa.

11. Beste hezkuntza sistema batzuetatik etorritako helduak.

Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, izena emateko eskabidearekin batera, ikasketen homologazioari buruzko baldintzapeko agiria edo behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute ikastetxean, batez besteko nota erakutsiko duena. Batez besteko notarik frogatu ezean, ikaslea bere taldeko azkeneko tokira eramanen da.

Dokumentazio hori 2020ko irailaren 11ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko da.

12. Zozketa.

2020-2021 ikasturteko onarpen prozeduretan berdinketak hausteko zozketa, ebazpen honetan aipatzen dena, Hezkuntza Departamentuan egin zen, eta haren emaitza aplikatzen da helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan onartzeko prozeduran, beharrezkoa izanez gero. Zozketa hori 2020ko otsailaren 14an egin zen.

13. Onarpena.

Ikaslea modulu batean onartutzat joko da hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendetan (lehen 40 ikaspostuetako batean), edo ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostua esleitzen dionean, bat etorriz uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.

14. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak. Matrikula egiteko egunak.

1.–Lanbide modulu bakoitzean onartzen diren pertsonen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala.

Zerrenda horiek, kasuan kasuko zikloko moduluetarako prestatuko direnak, jendaurrean jarriko dira 1. eranskinean aipatutako ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuko Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko tramite-fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

2.–Lanbide modulu bakoitzean onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratuko da 2020ko irailaren 23an.

3.–Zer ikastetxetan aurkeztu den izena emateko eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akatsak zuzentzeko, 2020ko irailaren 23tik 25era bitarte (14:00ak arte).

4.–Lanbide modulu bakoitzean onartzen diren ikasleen behin betiko zerrenda argitaratuko da 2020ko irailaren 30ean, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen den toki beretan.

5.–Onartzen direnek 2020ko urriaren 1etik 7ra bitarte egin beharko dute matrikula, ikaspostua lortzen duten ikastetxean bertan eta egokitzen zaizkien moduluetan.

6.–Ikaspostua lortzen dutenek epe horietan egin beharko dute matrikula. Baldin ikasle onartuen behin betiko zerrendan adierazten diren epeetan egiten ez bada matrikula, ikasleak dagokion ikasposturako eskubidea galduko du.

7.–Urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko zikloetan matrikula eginda ere, kurtsoa hasten denetik 15 eguneko epean ikasle-jardueretan hasten ez diren ikasleei baja emanen die ofizioz ikastetxeak, non eta ez dagoen bidezko arrazoiren bat, eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

8.–Matrikula egiteko, hurrengo jarraibidean (“Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa”) adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

15. Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1.–Ikasleek matrikularen inprimakia bete behar dute matrikula formalizatzeko. Ikastetxeak bestelako informazioa eska badezake ere, inprimakian honako hauek adieraziko dira, gutxienez ere:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horri buruzko datuak: maila (erdi maila, goi maila), heziketa zikloa, lanbide moduluak, hizkuntza.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura eraman behar du. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

2.–Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, AITaren (Atzerritarrak Identifikatzeko Txartela), ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Izena emateko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek eskubidea dute Espainiakoen baldintza beretan egiteko ikasketa hauek, halaxe xedatu baita urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan, hots, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoan.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasun bat, gaixotasun bat edo beste osasun arazoren bat baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3.–Matrikulazioa egiteko eskatuko den dokumentazioa ikusgai jarriko da ikastetxearen iragarki-taulan eta webgunean.

4.–Matrikula eginda, 2021eko ekainean egitekoa den amaierako ebaluazioko deialdi arrunt baterako eskubidea izanen da.

16. Onarpen prozesutik baztertzea eta matrikula bertan behera uztea.

1.–Ikaspostua lortuta ere, ezartzen diren egunetan matrikulatzen ez direnak onarpen prozesutik baztertuko dira, eta esleitutako ikaspostuaren ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

2.–Onarpen eta orientazio batzordeak, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.3 artikuluan xedatzen duen moduan, eraginik gabe uzten ahalko du ikaslearen matrikula baldin eta ikasturteko lehen hamabostaldian kurtsoa hasten ez badu, bere matrikulari dagokion moduluetan, urrutiko LHren online modalitateko eskolak hasteko ezarritako egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, matrikularekin loturik dagoen deialdia ez da erabilitzat hartuko.

3.–Ikasleak eskatuz gero, ikastetxeko zuzendaritzak baliorik gabe uzten ahalko du modulu bateko matrikula, betiere ikasturtea hasten denetik hilabete bat baino lehen igaro baino lehen eskatzen bada, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kasu horretan, matrikularekin loturik dagoen deialdia ez da erabilitzat hartuko.

17. Matrikulazio epea bukatuta hutsik gelditzen diren ikaspostuak.

1.–Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denetz, interesdunek jakin dezaten.

2.–Kurtsoaren hasiera-egunetik 15 eguneko epean, bidezko arrazoirik izan gabe, ikasle-jardueretan hasten ez direnei ofizioz emanen zaien bajaren ondorioz hutsik gelditzen diren ikaspostuak ere eskainiko dizkie ikastetxeak behin betiko itxaron zerrendan daudenei, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta ikaspostu guztiak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denetz, interesdunek jakin dezaten.

18. Jaiegunak.

Ebazpen honetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. Egun bereziren bat jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen dio ikastetxeak.

19. Matrikulen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

1.–2020-2021 ikasturtean, urrutiko LHko (online modalitatea) heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleak Batxilergoko ikasketetan ere matrikulatuta egon daitezke aldi berean, betiere, sarrera-baldintzak betetzeaz gainera, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean.

2.–2020-2021 ikasturtean modalitate honetako matrikula egitea bateraezina da beste egoera hauekin:

a) 2020-2021 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta goi mailakoetan matrikulatzearekin, ikastetxe berean nahiz beste batzuetan. Salbuespena da aurreko paragrafoan aipatutako kasua.

b) 2020-2021 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin eskaintzaren edozein modalitatetan.

c) 2020-2021 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin Lanbide Heziketako tituluak lortzeko probetan.

d) Zer modulutan matrikulatzen den modalitate honetan, haiei dagozkien gaitasun-unitateetako lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozedura batean parte hartzearekin 2020an eta 2021ean. Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko tramite-fitxan daude egoera hauen bateragarritasunari buruzko orientabideak: Lanbide Heziketa online egiteko moduluetan matrikulatzea eta lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozeduretan parte hartzea. Helbide honetan dago fitxa hori:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

Nafarroan Lanbide Heziketako irakaskuntzetan urrutiko modalitatean (online) eta, aldi berean, lehen aipatutako a), b), c) eta d) kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion moduluaren matrikula.

20. Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko prozedura.

1.–Hori ezarrita dago martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 27. artikuluan. Foru agindu horren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena.

2.–Moduluren bat ikasteko onartuak direnek, matrikula egin ondoren, honako hauek eskatzen ahalko dizkiote ikastetxeko zuzendaritzari:

a) Moduluak baliozkotzeko, aplikatzekoa den oinarrizko araudian aipatutako kasuen arabera.

b) Gainditutako moduluak aitortzeko, araudi indardunean ezarritakoaren arabera.

3.–Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaerak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, eskaeraren xedeko moduluak zein diren, horien heziketa zikloari dagokion kurtsoaren hasieratik kontatzen hasita.

3.–Ikastetxearen zuzendaritzak ebatziko ditu moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaerak, baldin eta horretarako eskumena badu. Horren berri eman behar die ikasleei eta horien espedienteetan erregistratu behar du, asko jota 2020ko urriaren 30erako.

5.–Moduluak baliozkotzearen aldeko ebazpenak eragina izanen du ikasleak modulu horien matrikulazioa egiten duenean. Hura “Baliozkotua” gisa erregistratuko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian. Modulu horiek 5eko kalifikazioa izanen dute, zikloaren batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako.

Moduluak baliozkotzearen aldeko ebazpena jaso baina horietarako matrikula egiten ez duten ikasleen kasuan, baliozkotzearen aldeko ebazpenak ez du inongo ondoriorik sortuko ikasketa-espedientean.

6.–Gainditutako moduluak aitortzearen aldeko ebazpenak eragina izateko, ez da beharrezkoa izanen modulu horiei dagokien matrikula egitea. Gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa-espedientean jasoko da. Horrenbestez, batez besteko nota ateratzearen ondorioetarako, modulu horiek kalifikatuko dira egin eta gainditu diren heziketa zikloetan lortutako azken kalifikazioarekin.

21. Lantokiko Prestakuntzan (LP) inskribatzea eta matrikulatzea.

1.–Lantokiko Prestakuntza moduluan inskribatu eta matrikulatzen ahalko dira, bakar-bakarrik, modulu horretan inskribatu eta matrikulatzeko aukera ematen duten gainerako modulu guztiak urrutiko online modalitatean gainditu dituzten ikasleak. Salbuespena da goi mailako zikloen proiektua modulua.

Era berean, 2020-2021 ikasturtean matrikulatu ondoren, Lantokiko Prestakuntza moduluan inskribatzeko eta matrikulatzeko aukera ematen duten gainerako modulu guztiak gainditzeko moduan dauden ikasleek LP eta Proiektua moduluan matrikulatzeko eskaera baldintzatua egiten ahalko dute goi mailako zikloen kasuan, betiere bi baldintza hauek batera betetzen badira:

a) Ikasleak betetzea LP modulua egitetik salbuesteko baldintzak.

b) LP modulua eta Proiektua aurreikusita egotea dagokion ikasturteko heziketa zikloaren eskaintzan urrutiko online modalitaterako.

Lantokiko Prestakuntza modulua egitetik salbuestearen alde ebazten bada, ikasleak Proiektua moduluan matrikulatzen ahalko dira.

Salbuespen egoera hori ikaslearen alde erabat ebazten ez bada edo zikloaren modulu guztiak gainditzen ez baditu, Lantokiko Prestakuntza eta/edo Proiektua moduluan egindako matrikula baliorik gabe geldituko da, baina deialdia ez da galduko.

22. Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuestea.

1.–Urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean matrikulatuta dauden ikasleek ikastetxeko zuzendaritzari eska diezaiokete Lantokiko Prestakuntza modulua eta/edo Proiektua osorik edo zati batean egitetik salbuesteko, baldin eta frogatzen badute 2020-2021 ikasturtean zikloaren modulu guztiak gainditzeko moduan daudela (Lantokiko Prestakuntza modulua eta/edo Proiektua izan ezik) eta zikloarekin lotutako lan esperientzia badutela, gutxienez lanaldi osoko urtebeteko lanarekin parekagarria dena. Kasu horretan, zuzendaritzak erabakiko du ea lan esperientzia horrekin frogatzen den eskatzaileak bereganatu dituela moduluari lotutako ikaskuntzaren emaitzak.

2.–Ikasle horiek Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko eskaera (ebazpen honen 6. eranskineko eredua) aurkezten ahalko dute matrikulatuta dauden ikastetxeko idazkaritzan, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, ikastetxeko zuzendaritzari zuzendua.

Salbuesteko eskaera ebazpen honen 4. eranskinean azaltzen diren datetan aurkeztu beharko da:

–2020ko urriaren 1etik 30era.

–2021eko apirilaren 19tik 23ra.

Ikastetxeko zuzendaritzak ebazpen honen 7. eranskinean ageri den eredua erabiliko du ikasleari jakinarazteko bere salbuespen eskaeraren gainean hartutako ebazpena.

6. eta 7. eranskinetako ereduak matrikulatutako ikasleen eta interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen tramite-fitxan.

23. Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeetako iragarki-taulan jarriko dira ikusgai, haiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek haien berri izan dezaten.

24. Informazioa.

Eskatuz gero, ikastetxeek beren eginkizunei buruzko txostenak bidali beharko dizkiete departamentuko zerbitzuei eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari.

25. Jakinarazpenak egiteko bideak.

–Urrutiko LH online modalitatean ematen duten ikastetxeak.

–Gurasoei eta ikasleei informazioa eta aholkuak ematea. Telefonoa: 848 426 617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat. Telefonoa: 848 426 977.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala.

Telefonoa: 848 423 232-848 428 981 / Faxa: 848 426987.

Helbide elektronikoa: dpto-fponlinelh@educacion.navarra.es

3. ERANSKINA

Urrutiko LHren online modalitatearen eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak 2020-2021 ikasturterako

1. Ikasturteko egutegia.

1.–Urrutiko LHren online modalitateko zikloak ematen dituzten ikastetxeetan, 2020-2021 ikasturtea hasiko da 2020ko irailaren 1ean, eta bukatuko da 2021eko ekainaren 30ean.

2.–Egutegiak bete behar dituen ezaugarriak jasota daude Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 51/2020 Ebazpenaren eranskineko 1. jarraibidean, salbu eta hirugarren klausulako a), d) eta e) baldintzak, jarraian aipatzen diren hauek izanen baitira (aipatu ebazpenaren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2020-2021 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko):

Hirugarren klausulako a) baldintza: Eskola egunen kopurua urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean: eskolen hasieratik, urriaren 13tik, ikasturtearen bukaera arte, 2021eko ekainaren 20ra edo 22ra bitartekoak.

Ikaslea soilik LP moduluan edo Proiektua moduluan matrikulatuta badago, eskola-egun kopurua aipatu moduluak egiteko beharrezkoa den kopurua izanen da.

Hirugarren klausulako d) baldintza: Eskolak 2020ko urriaren 13an hasiko dira, eta Lanbide Heziketako gainerako eskaintza modalitateetan bezala bukatuko dira, 2021eko ekainaren 21ean edo 22an.

Hirugarren klausulako e) baldintza: Ebaluazio partzialaren eta amaierako ebaluazioaren datak finkatzerakoan, honakoak hartu behar dira kontuan:

–Ebaluazio partzialeko azken saioko ebaluazio probak eta jarduerak ebaluazio partzialeko azken saioa ekainean egin ahal izateko egunetan eginen dira, kontuan hartuta ekainaren 7a dela azken eguna ikasleei jakinarazteko zein diren gainditu diren moduluak eta gainditu gabe geratu direnak ebaluazio partzialeko azken saioan.

–Gainditu ez diren moduluen berri emateko azken egunaren biharamunetik eskolak amaitzeko finkatu den azken egunera arte, berreskurapen programa eta dagozkion jarduerak garatzeko asmoz, ikasleei aukera emanen zaie dagokion modulua “gainditu gabe” kalifikazioarekin gelditzeko izan zituzten zailtasunak gainditzeko, eta amaierako ebaluazioa modu egokiagoan prestatzeko.

Kasu horretan, amaierako ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak eta jarduerak ekainean eginen dira, kontuan izanda ekainaren 21a azken eguna dela ikasleei amaierako ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak emateko.

3.–Urrutiko LHren online modalitatean irakasle dabiltzanek kurtsoa antolatzeko erabiliko dute irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko denbora, eta, bereziki, ikasle sartu nahi duten helduen lan esperientzia aztertzen laguntzeko, baita ikasturtean zehar emanen dituzten moduluen materialak berrikusi eta prestatzeko ere. Material horiek LHren online modalitatearen Moodle plataforman daude.

4.–Eskolak bukatzen direnetik 2021ko ekainaren 30a arte, honako hauek eginen dira: kurtsoaren berrikusketa eta ebaluazio lan berariazkoak, modulu bakoitzaren memoria didaktikoak, departamentuen memoriak, azken memoria, orientazioa, erreklamazioak eta ikasleen arreta, baita beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eta hurrengo ikasturtearen antolamenduarekin lotutako jarduerak ere.

Urrutiko LHren online modalitatearen zikloetako koordinatzaileek ikasturte bukaerako memoriaren kopia bat igorriko dute Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura 2021eko uztailaren 2a baino lehen.

5.–Oro har, ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.

2. Ordutegi orokorra.

1.–Ikaskuntza-ingurune birtualean ari diren irakasleen lanaldia, oro har, goizeko eta/edo arratsaldeko eskolaldietan eginen da, astelehenetik ostiralera.

2.–LHren online modalitatean ematen diren zikloetako irakasle taldeak, kurtsoa ikasgela birtualean hasi baino lehen argitaratu beharko ditu, horretarako dagoen gunean, ikasturtean zehar eginen diren jarduera presentzial guztien programazioa eta egutegia.

3.–Egutegia eta ordutegi orokorra, behin onartu eta gero, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko zuzendaritzaren ardura izanen da haiek betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

4.–Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki taulan jarri beharko dira ikusgai, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimenik ematen.

5.–Jarraibide hauetan finkatu gabeko alderdi guztietan, jarraituko zaio Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 51/2020 Ebazpenean orokorrean xedatutakoari, haren bidez onetsi baitziren 2020-2021 ikasturtean eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak.

3. Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein apartaturen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, hark aztertu eta onar edo bazter ditzan.

4. Tramitazioa.

Lanbide Heziketaren online modalitatearen egutegia ikastetxeak proposatutako eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onartutako egutegian sartuko da, bat etorriz Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 51/2020 Ebazpenaren eranskinaren 4. jarraibidean ezarritakoarekin (ebazpen horren bidez onetsi dira 2020-2021 ikasturtean eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak).

4. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online eginen duten ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia. 2020-2021 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko eskaerak jasotzea

(Inskripzio epea)

2020ko irailaren 2tik

2020ko irailaren 11ra

(14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2020ko irailaren 23an

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2020ko irailaren 23tik

2020ko irailaren 25era

(14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2020ko irailaren 30ean

Ikastetxean ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa

2020ko urriaren 1etik

2020ko urriaren 7ra

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, onartuen zerrendan agertu arren ikasposturik eskuratu ez duten ikasleentzat

2020ko urriaren 9tik

2020ko urriaren 30era

BALIOZKOTZEEN ETA AITORPENEN ESKAERA

Ikaslea matrikulatu den ikastetxean

2020ko urriaren 1etik

2020ko urriaren 30era

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA MODULUTIK SALBUETSIA IZATEKO ESKAERA

Lantokiko Prestakuntzan sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik

2020ko urriaren 1etik

2020ko urriaren 30era

2021eko apirilaren 19tik

2021eko apirilaren 23ra

DATA GARRANTZITSUAK

Informazio bilera

Ikastetxe bakoitzak finkatu beharrekoa, 2020ko urriaren 6tik 13ra

Ikasturteko eskolen hasiera

2020ko urriaren 13an

Eskolen bukaera

2021eko ekainaren 21a edo 22a

Hasierako ebaluazioa

2020ko azaroaren 18tik 24ra

Azken ebaluazio partziala

Azken eguna: 2021eko ekainaren 4a edo 7a

Berreskurapen programa garatzea

Amaierako ebaluazio saioaren aurreko egunera arte

Amaierako ebaluazioa

(ikasleei kalifikazioak ematea)

Azken eguna: 2021eko ekainaren 21a edo 22a

5. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko zikloak ematen dituzten ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibide berariazkoak. 2020-2021 ikasturtea

1. Irakaskuntzak antolatzeko jarraibideak.

1.1. Antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko jarraibideak.

LHko zikloak urrutiko online modalitatean ematen dituzten ikastetxeek, jarraibide hauetan jasota ez dauden alderdi guztiei dagokienez, men egin beharko diote Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua 2020-2021 ikasturtean arautzeko emandako ebazpenean orokorrean ezarritakoari.

1.2. Urrutiko LHren online modalitatearen ezaugarriak.

1.–Urrutiko LHren online modaliteko zikloak egiten dira konbinatuz, alde batetik, ikaskuntza-ingurune birtual batean ikasleek eta irakasleek egiten dituzten lan saioak, eta bestetik, ikastetxean bertan egiten diren eskola-saio presentzialak, ikasleentzat nahitaez bertaratzekoak direnak.

Modalitate honetan, lanbide moduluen garapena banakako eta taldekako tutoretza saioetan oinarritzen da. Saio horiek lanbide modulu bakoitzeko irakasleek gidatuko dituzte zuzenean.

2.–Ikaskuntza-ingurune birtualean egiten diren lanak eta saioak, besteak beste, honako irakaskuntza lan hauekin bat etor daitezke:

–Banakako tutoretza lanak, non lanbide modulu bakoitzeko irakasleek ikaskuntza prozesuari buruzko orientazio eta dinamizazio lanak, galderak erantzun eta sostengu emateko lanak eginen baitituzte, ikasleak modu autonomoan ikasi ahal izan dezan ikaskuntza-ingurune birtualean eskuragarri dauden material didaktikoak erabiliz.

–Ikasleen arteko elkarlanerako interakzioak eta ikaskuntza kolaboratiboa sustatzeko eta bultzatzeko ekintzak.

–Taldekako tutoretza lanak, saio presentzialekin batera ikasleei aukera emateko modulu bakoitzaren ikaskuntza-helburuak lor ditzaten.

3.–Ikastetxean egiten diren saio presentzialak, besteak beste, honako irakaskuntza lan hauekin bat etor daitezke:

–Metodologia aktiboen bidezko lan ekintzak: proposatzen den proiektuaren arabera, saio horiek modulu bakar bat edo gehiago lantzeko izan daitezke.

–Praktika presentzialak egiteko saioak: saio hauen helburua da ikasleek kasuan kasuko lanbide moduluaren ikaskuntza-emaitzei lotutako lantegi praktiko bat egitea.

–Ikasleak egin beharreko ikaskuntza autonomoaren prozesuari sostengu emateko saioak, ikaslea gai izan dadin lanbide moduluaren heziketa helburuak bere kasa gainditzeko. Ikaskuntza-ingurune birtualean egiten diren taldekako tutoretza lanen osagarri dira.

–Ebaluazio proba presentzialak egiteko saioak: ikasturte bakoitzean, gutxienez, bi edo hiru ebaluazio proba eginen dira, ikasturterako finkatutako ebaluazio partzialekin batera. Ebaluazio proba horien bidez lanbide modulu bakar bat edo gehiago ebaluatzen ahalko dira.

4.–Tutoretza lana prestakuntza prozesuaren osagai garrantzitsuenetako bat da, eta heziketa zikloan aritzen diren irakasle taldeko irakasle guztiek egin beharko dute. Tutoretza lan horren bidez, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena eginen da, eta ikaslearen motibazioa eta ikasleen arteko elkarlana sustatuko dira.

1.3. Urrutiko LHren online modalitatearen antolaketa eta curriculuma.

1.–Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloen antolaketari esker, ikasleak bere prestakuntza ibilbidea eraikitzen ahalko du, eskaintza modularra egiten baita.

2.–Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloen curriculumari dagokionez, kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma onesten dituen foru dekretuak Nafarrorako ezartzen duen berbera izanen da.

3.–Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren lanbide moduluen programazio didaktikoetan, behar diren egokitzapenak eginen dira eta alderdi pedagogiko egokiak finkatuko dira, eranskin honen 1.4 jarraibidean xedatutakoarekin bat. Moduluaren programazioan ebaluazio partzialaren eta amaierako ebaluazioaren datak ezarri behar dira. Ikasleei jakinarazi behar zaizkie ikasturtearen hasierako bileran.

1.4. Alderdi pedagogikoak.

1.–Nafarroan, urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloen antolaketaren eta garapenaren funtsean dagoen eredu pedagogikoa ikaskuntza-ingurune birtualetan egiten den tutoretza lanean eta ikaslearen lan autonomoan oinarritzen da, saio presentzialekin batera, uztailaren 19ko 122/200 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.–Ikaskuntza-ingurune birtualean egiten diren lanetan eta saioetan eta ikastetxeetako saio presentzialetan eranskin honen 1.2 jarraibidean ezarritakoa bete beharko da.

3.–Lanbide modulu batean matrikulatzen den ikasle bakoitzak irakasle-tutore bat izanen du, modulu horren irakaskuntzaz eta tutoretza lanaz arduratuko dena. Gainera, ziklo bateko lanbide moduluetan matrikulatzen diren ikasleen talde bakoitzak zikloko irakasle koordinatzaile bat izanen du.

4.–Moduluko irakasle-tutoreak garaiz planifikatuko ditu lan unitate bakoitza hasteko eta bukatzeko egunak, bai eta noiz ireki eta itxiko diren unitate bakoitzeko jarduerak, ikasleek informazio hori eskuragarri izan dezaten kurtsoa hasteko ezarritako egunean.

Ikaskuntza-ingurune birtualean unitatea ikaslearentzat ireki aurretik, irakasle-tutoreak egiaztatu beharko du ikasleen eskura jartzen diren elementuak prest eta akatsik gabe daudela. Irakasle-tutoreak akatsen bat atzemanez gero, haren berri emanen dio zikloko koordinatzaileari, hark Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren plataformako administratzaileari jakinarazteko.

5.–Dituzten ezaugarriak direla kausa ikastetxean saio presentzialak egitea beharrezkoa duten moduluetako irakasle-tutoreek, ebaluazio saio presentzialez gainera, saio presentzial horiek ere antolatuko dituzte. Saio presentzial horien programazioa eta egutegia moduluaren programazio didaktikoan jasoko dira, ikaskuntza-ingurune birtualean. Informazio hori ikasleen eskura egon beharko da kurtsoa hasteko adierazitako egunerako. Saio presentzialen programazioan zerbait aldatuz gero, modulu bakoitzeko irakasle-tutoreak behar bezain garaiz jakinarazi beharko die ikasleei ikaskuntza-ingurune birtualaren bidez.

6.–Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren jarduera guztiak LHren online modalitateko plataforman daude, baita ebaluaziokoak ere, ikasleek haien berri izan dezaten. Informazio hori kurtsoa hasteko adierazitako egunerako egon beharko da eskuragarri.

Informazio hori antolatuko da halako moduan non ikasleak aukera izanen duen ikusteko, besteak beste, bere ikaskuntza prozesuaren emaitzak, bere kalifikazioak, bidalitako lanak eta irakasle-tutoreak egin dizkion oharrak.

Ez da inoiz ere posta elektroniko partikularra erabiliko lanak igortzeko eta zuzentzeko, ez eta LHren online modalitateko Moodle plataformatik kanpoko bestelako tresnarik ere.

1.5. Ebaluazioa.

1.–Urrutiko LHren online modalitateko ikasleen ebaluazioari, kalifikazioari, ziurtapenei eta titulazioari buruzko guztian, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtapena. Hala izanen da hura Nafarroan urrutiko LHren online modalitaterako garatzen duen ebazpen berariazkoa izan arte.

2.–Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren irakaskuntzek ohiko modalitate orokorrean ematen diren irakaskuntzen ondorio akademiko berberak izanen dituzte.

3.–Irakasle-tutorea arduratuko da ematen duen moduluari dagokion kalifikazio-liburua antolatzeaz eta kudeatzeaz ikasgela birtualean. Kalifikazio-liburuan zehaztuko dira ebaluazio elementuak, programazio didaktikoan planteatutako ponderazioaren arabera. Ikasleek denbora errealean kontsulta ditzakete urrutiko LHren plataforman elementu ebaluagarrietan lortutako kalifikazioak.

4.–Azaroaren lehenengo astean, irakasle taldeak hasierako ebaluazio saio bat eginen du urrutiko Lanbide Heziketaren modalitatean matrikulatutako ikasleen jatorria aztertzeko, baita moduluak egin behar dituzten ikasleen kopurua eta onartutako aitorpenak eta baliozkotzeak dituztenen kopurua ere jakiteko. Saio horretan, besteak beste, ikasturtearen hasieran antzemandako arazoak eta horien konponbideak bateratuko dira, eta plataforman komunikatzeko jarraibideak zehaztuko dira.

5.–Horrez gainera, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritako ebaluazio partzialeko saioak egin beharko dira.

Lanbide modulu bakoitzean ikasleei jarritako kalifikazio partzialak urrutiko Lanbide Heziketaren plataforman erregistratu beharko dira, baita EDUCA kudeaketa akademikorako sisteman ere. Erregistroa eskuratu eta hurrengo 3 egunetan egin beharko da.

Horrez gain, ebaluazio partzialeko saio horietan, zikloa koordinatzeko zereginekin lotutako lanak eginen dira, hauei buruzkoak: ikasleen bilakaera aztertzea, baita kurtsoan zehar plataforman proposatutako materialekin eta jarduerekin gertatu diren arazoak ere, eta konponbideak proposatuko dira. Saio horien helburua da baloratzea proposatutako lan motak, prozedurak eta urrutiko LHren plataforman irakasleak eta ikasleak egiten ari diren jarduerak, hobetzeko irizpide komunak hartzeko asmoz.

6.–Ebaluazio partzialeko saio bakoitzerako, ebaluazio jarduera presentzialak ezartzen ahalko dira. Lanbide modulu bakoitzerako, amaierako ebaluazio jarduera presentzialak ezarri beharko dira. Amaierako ebaluazio jarduera horiek nahitaezkoak dira ikasle guztientzat. Presentzialak izanen dira eta ikastetxean bertan eginen dira, azken kalifikazioak ebazpen honexetan adierazitako egunetan ematea posible eginen duten egunetan.

1.6. Programazioak.

1.–Lanbide Heziketa online modalitatean irakasten duten irakasleek, kurtsoa hasi baino lehen, kasuan kasuko modulu(ar)en programazioa jarri beharko dute plataforman. Programazioan, indarreko araudian jasotzen diren apartatuak ez ezik, moduluko jarduera presentzialen nahiz online jardueren saioen antolaketa eta egutegia adierazi behar dira. LHren online modalitate honen ebaluazio prozesuan erabiltzen den errubrika ere adierazi beharko da.

2.–Kurtsoko eskolak hasteko ezarritako eguna baino lehen, zehazkiago, hasierako saioaren egunerako, irakasleek programazioaren laburpena jarri beharko dute ikasleen eskura.

3.–Aurrekoez gainera, prestatu edo eguneratu beharko dute ikasleek online LHren plataformaren bidez kurtsoan zehar egin beharreko jardueren gida didaktikoa, hori ere kurtsoa hasi baino lehen.

1.7. Material didaktikoak.

1.–Modalitate honetan irakasten duten irakasleek Nafarroako Urrutiko LHren Moodle plataforman dauden berariazko material didaktikoak eta jardueren proposamenak erabiliko dituzte.

2.–Horiez gainera, irakasleek material lagungarria prestatzen ahalko dute curriculum-edukien alderdi jakin batzuk eguneratu, zabaldu edo hobetzeko. Irakasleek materiala prestatuz gero, irizpide hauek erabili beharko dira:

a) Kurtsoko egitura mantendu beharko da.

b) Jatorrizko edukiak online LHren plataforman mantentzea, baina ikasleek ez ikusteko moduan.

c) Materiala norberak sortutakoa izan beharko da, eta/edo hezkuntza helburuetarako libreki erabiltzeko lizentziarekin.

3.–Hauxe da material lagungarri horiek online LHren plataforman dagokion moduluan argitaratzeko baimena lortzeko prozedura:

–Irakasleek materialen kopia bat eman beharko diote online heziketa zikloaren koordinatzaileari.

–Online heziketa zikloaren koordinatzaileak Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera igorriko ditu materialak, hark azter ditzan. Horrekin batera, “Curriculum-materialen edizioa” agiria igorriko da, behar bezala betea. Hementxe dago dokumentu hori:

https://goo.gl/eaplJe

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalak, materialak aztertu ondoren, erabakiko du ontzat hartzen duen ala ez online LHren plataforman argitaratzea. Erabakia online heziketa zikloaren koordinatzaileari jakinaraziko dio, horrek, bere aldetik, behar diren irakasleei jakinarazteko.

4.–Irakasleek edukietan atzematen dituzten akatsak inprimaki honen bidez jakinaraziko dira zuzenean:

https://goo.gl/1YD7Xi

5.–Online heziketa zikloaren koordinatzailearen eginkizuna da, besteak beste, sustatzea online modalitateko irakasleek plataformarako material didaktikoak presta ditzatela, bai eta dauden edukiak egokitzea eta eguneratzea ere.

1.8. Hasierako saio presentziala.

1.–Heziketa ziklo bakoitzerako, ikastetxe bakoitzak saio presentzial bat eginen du kurtsoko eskolak hasi aurretik; saio horretara joatea aukerakoa da ikasleentzat, eta matrikula egiteko unean adieraziko da zer egunetan eta ordutan izanen den, baita ikastetxearen webgunearen bitartez ere.

2.–Online heziketa zikloko koordinatzaileak gidatuko du saioa, online zikloan aritzen diren irakasle taldeko gainerako irakasleekin eta, gutxienez, zuzendaritza taldeko ordezkari batekin.

3.–Hasierako saioaren helburua da kurtsoa hasi aurretik ikasleen zalantzak argitzea eta argibideak ematea alderdi hauen gainean: zikloaren egutegia, jarduera presentzialak, tutoretza orduak, proba presentzialak, metodologia, ebaluazioaren ezaugarriak, moduluen baliozkotze-aitorpenak eta salbuesteak egiteko aukerak eta, oro har, kurtsoaren funtzionamendu orokorra. Hasierako saio honen funtsezko zati bat ikaskuntza-plataforma birtualaren funtzionamenduari buruzko argibideak emateko izanen da.

2. Irakasleen gaineko jarraibideak.

2.1. Irakasleak.

1.–Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloetan irakatsiko duten irakasleak kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma arautzen dituzten foru dekretuetan ezarritakoak izanen dira.

2.–Lanbide modulu bakoitzean irakasleek urrutiko LHren online modalitateko ikasleei arreta emateko eta irakasle lanetan bete beharreko ordu kopurua modalitate presentzialerako orokorrean finkatutako bera izanen da, betiere kontuan hartuta, online modalitatean, 40 lagunek osatzen dutela modulu bakoitzeko ikasle taldea. Moduluren batean berrogei ikasle baino gutxiago matrikulatuz gero, zilegi izanen da irakasleek esleiturik daukaten ordu kopurua egokitzea.

2.2. Irakasleen ordutegia.

1.–Irakasleei urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen eremuan eginkizunak betetzeko esleitzen zaizkien orduak beren eskola-ordutegiaren parte izanen dira, eta, horrenbestez, nahitaezkoa izanen dute ordu horietan ikastetxean egotea, eta EDUCA hezkuntza kudeaketarako programan jasoko dira.

2.–Irakasleek modulu bakoitzean dituzten eskola-orduak ikasgela birtualean zuzeneko irakaslana egiteko orduak eta modu presentzialean zuzeneko irakaslana egiteko orduak izanen dira, eta eranskin honen 1.2 jarraibidean adierazitako ekintzetan erabiliko dira. Saio presentzialetan egin beharreko ekintzetatik bat bederen ikasleentzako banakako tutore lanetarako erabiliko da. Saio horietara joatea borondatezkoa izanen da ikasleentzat. Saio horren ordutegia ikasgela birtualean argitaratu beharko da, eta kurtsoaren hasierako saioan ikasleei jakinarazi beharko zaie.

3.–Hezkuntza Departamentuak erabakitzen badu gutxieneko matrikula kopurura (15 lagun) iritsi ez den modulu bat ematea, modulu horretaz arduratzen den irakasle taldeari esleituriko ordu kopurua egokitzen ahalko da matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera.

2.3. Ordutegi osagarria: koordinazio saioetarako erreserba.

Urrutiko LHren online modalitateko irakasleen lanaldian ordu batzuk erreserbatu beharko dira honako lan hauetarako:

–Irakasle taldeek koordinazio horizontaleko saioak egiteko, ebaluazio saioez gain.

Saio horietan, ikasleei arreta emateko eta haien jarraipena egiteko irizpideak zehaztu eta bateratuko dira, eta, orobat, materialak sortu eta hobetzeko, kurtsoen formatuaren gainean edo online zikloa garatu eta antolatzeko garrantzitsua den beste edozein alderdiri buruz. Online heziketa zikloaren koordinatzaileak gidatuko ditu saio horiek. Hari dagokio, halaber, bilera horien akta egitea eta zikloko azken memoria prestatzea, Nafarroako online Lanbide Heziketaren plataforman utzi beharko dena.

–Irakasle taldeak koordinazio saioak egiteko, proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaren metodologia aplikatzearren.

Prestakuntza instituzionalaren planak hala eskatzen duenean, irakasle taldeak koordinatzeko saio horietarako orduak prestakuntza ordutzat hartzen ahalko dira, ikastetxeko zuzendariak horren berri izan ondoren oniritzia ematen badu.

2.4. Urrutiko LHren online modaliteko irakasleen jarduna kurtsoaren hasieratik eskolak hasi bitartean.

Urrutiko LHren online modalitateko irakasleek nagusiki lan hauetan erabiliko dituzte ikasleen kurtsoa hasi bitarte osatzen ez dituzten eskola-orduak: ikasleek lan esperientzia frogatzeko aurkezten dituzten agiriak eta bestelako dokumentazioa aztertzeaz arduratzen den batzordeari laguntzen, eta, orobat, hartzen diren erabakiak eta zehaztapenak onarpen prozesua kudeatzen duen aplikazio informatikoan erregistratzen.

2.5. Urrutiko LHren online modalitateko irakasleei sostengu emateko neurriak.

1.–Hezkuntza Departamentuak irakasleentzako prestakuntza jardueren eskaintza bat eginen du, ikastetxeek egiten duten eskariaren araberakoa eta urrutiko LHren online modalitate honen beharren araberakoa.

2.–Irakasleen etengabeko prestakuntzarako jarduera hauen helburua izanen da irakaslana hobetzea urrutiko LHren online modalitatean, betiere ikasleen errendimendua hobetzeko eta haien garapen pertsonalean eta sozialean laguntzeko.

3.–Hezkuntza Departamentuak, gainera, hezkuntza arloko ikerketa, esperimentazioa eta berrikuntza bultzatuko ditu, batez ere urrutiko LHren online modalitatera egokitutako curriculum-materiala garatzeari dagokionez.

4.–Hezkuntza Departamentuak, azkenik, curriculuma garatzeko materialak prestatzea sustatuko du, irakasleei laguntzekoak, bereziki LHren online modalitate honetarako direnak.

2.6. Ikastetxeen eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren arteko koordinazioa.

1.–Online heziketa zikloaren koordinatzaileari dagokio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekiko komunikazioaz arduratzea, urrutiko LHren online modalitatean heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe guztiak koordinatzearren.

2.–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko langileek eta kasuan kasuko online zikloetako koordinatzaileek osatuko dute Urrutiko LHren online modalitatearen koordinazio taldea. Taldea zuzentzea Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eskumena izanen da.

3.–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak koordinazio taldearen aldian behingo bileretarako deiak eginen ditu, besteak beste, urrutiko LHren online modalitatearen antolaketarako eta funtzionamendurako irizpide orokorrak ezartzeko eta modalitate horren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

6. ERANSKINA

Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko eskaera (PDFa).

7. ERANSKINA

Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko eskaeraren ebazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2008921