192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa Ermita kaleko 7an. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Burlatako katastroko 2. poligonoko 54. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Ermita kalea, 7), bertako jabeen erkidegoak sustatua. Haren xedea da lerrokadurak aldatzea eraikinaren fatxada nagusian, bolumen bat sortzeko; han, eskailera-kaxa berria jarriko da, eta eraikin barnean, igogailua, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak idatziriko dokumentuaren arabera.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008217