192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga, Espaloian barnako Pasabideen eta Bide Publikoaren Okupazioa.
2020ko lehen seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2020ko urriaren 9an amaitzen dela Ekonomia-Jardueren gaineko Zergaren zein Espaloian barnako Pasabideen eta Bide Publikoaren Okupazioaren tasen likidazioei lotuta igorri diren kuotak -2020ko lehen seihilekoari dagozkionak- borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixa Bank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Kutxabank eta Banco Sabadell. Ordainketa internet bidez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es). Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2. sol.) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 20an.–Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: L2009598