192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa eraikintza ordenantzan. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikintza arautzen duen udal ordenantzan.

Ordenantza hori 2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu eta, beraz, aipatu osoko bilkuraren akordioaren 8b. puntuari jarraikiz, hasierako onespen erabakia behin betikoa izatera iragan da eta ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Arbizun, 2020ko abuztuaren 5an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008951