192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 121., 139., 140. eta 125. lurzatietan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Irunberriko UC-1 unitate finkatuan, 6. poligonoko 121., 139., 140. eta 125. lurzatietan (1. azpieremua). Irunberriko Udalak sustatu du, sistema berri bat eratzeko herrian, erabilera publikorako, aparkalekua eta plaza izateko.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 28an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008300